Marian Arregi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Marian Arregi
Marian Arregi.jpg
Bizitza
Jaiotza Donostia1944
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia2018ko martxoaren 5a (73/74 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Juan Antonio Urbeltz
Jarduerak
Jarduerak musikaria eta dantzaria

Maria Angeles Arregi Sarasola (Donostia, Gipuzkoa, 1944 – Donostia, 2018ko martxoaren 5a) musikaria eta dantzaria izan zen. Euskal dantza eta musika tradizionala berreskuratzen lan handia egin zuen, Juan Antonio Urbeltz bikotekidearekin batera.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marian Arregi eskusoinuarekin, Trio Kemen taldean

Maria Angeles Arregi Sarasola Donostian jaio zen, 1944an.[1][2] Gaztetan Goizaldi dantza-taldean aritu zen, eta nagusiki dantza soltean nabarmendu zen, hainbat sari irabazita.[2] Akordeoia jotzen ere gaztetan ikasi zuen, eta 16 urterekin Trio Kemen musika taldea osatu zuen, Marian Murgiondo eta Encarna Uriarterekin.[2] Harrera beroa izan zuen hirukoteak, eta, zenbait kantaldi arrakastatsuren ondotik, Espainiako telebistan agertu ziren[3].

1960ko hamarkadan, Arregi eta Urbeltz herriz herri ibili ziren, euskal dantzari eta musikari buruzko informazioa biltzen. Herriz herri dantza-maisu eta adineko musikariak bisitatu, utzita eta galduta zeuden doinuak jaso eta horiek biziberrituta zirkulazioan jartzen jardun zuen.

1965ean Argia dantza-taldearen zuzendaritza hartu zuten;[1][2] Arregi musikaren arduraduna zen, eta Urbeltz, berriz, dantzarena eta sorkuntzarena. Harrezkeroztik, euskal sinbologiarekin zerikusia duten hainbat ikuskizun egin zituzten elkarrekin.[1] Horien artean daude, besteak beste, Zortziko, Alakiketan, Kondharian, Pas de Basque, Axeri Boda eta Axuri Beltza,[4] azken hau Jaurrietan aurkitutako paper batzuetatik berreskuratua, Benito Lertxundirekin ere aritu zen garai batean akordeoia jotzen, eta haren hainbat diskotan parte hartu zuen.[4] Xabier Lete ere lagundu zuen bere kantaldietan.

Azken lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arregik eta Urbeltzek egindako azken lana Martin Zalakain izan zen, narrazio dramatikoa duen dantza-ikuskizuna. Obra hori Argia dantza-taldearen eta Artedrama Arte Eszenikoen Plataformaren arteko elkarlanaren fruitua izan zen, eta gidoia Harkaitz Canok idatzi zuen, Pio Barojaren Zalakain abenturazalea obra gogoan hartuta. Marian Arregi eta Mikel Urbeltz arduratu ziren musika-konposizio eta konponketa guztiak egiteaz.[5]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marian Arregi eta Juan Antonio Urbeltz, Bilboko Kafe Antzokiak antolatutako Dantza Ganbaran (2016), Maider alaba eta Mikel semearekin batera.
  • 2015ean, Gipuzkoako Foru Aldundiak banatzen duen Gipuzkoako Urrezko Domina eman zieten Arregiri eta Urbeltzi.[1]
  • 2017ko abenduan, Txondorra saria jaso zuten Marian Arregik eta Juan Antonio Urbeltzek. Sari hori Olentzeroren Adiskideak Elkarteak banatzen du, Iruñeko Udalarekin eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean, eta kultura herrikoiari eskainitako lana aintzatestea du helburu.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]