Goizaldi Dantza Taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Goizaldi Dantzari Taldea
Goizaldi Dantzari Taldea Victoria Eugenian, 2015
Datu Orokorrak
HerrialdeaEuskal Herria
Barne egitura
Sorrera-data1948
Bestelakoak
Webguneahttps://goizaldi.com

Goizaldi Euskal Dantzari Taldea (Donostia, Gipuzkoa, 1948ko otsailaren 2a), Goizaldi Dantza Taldea izenez ere ezaguna, euskal dantza tradizionalaren taldea da. Kandido Pujana maisuaren gidaritzapean eman zituen lehen urratsak. Donostian egin zuen taldeak lehen agerraldia, 1948ko apirilaren 25an.[1][2][3][4]

Euskal dantzak guztiak landu arren, taldea Gipuzkoako dantza tradizionaletan oinarritzen da gehienik.

Goizaldi Euskal Dantzarien Biltzarreko kide da, eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren ordezkaritzari atxikita dago.[5]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iztueta - Olano - Pujana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goizaldiren sorrera, lau dantzari maisuren ondorengotzaren emaitza da.[6]

Juan Ignacio Iztueta Etxeberria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan Ignacio Iztueta

Juan Ignacio Iztueta (Zaldibia, Gipuzkoa, 1767 - 1845) folklorista aitzindaria izan zen, folklore hitza oraindik ere asmatu gabe zegoenean. 1824. urtean "Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condairak" idatzi zuen. Bertan 36 dantza bildu zituen, dagozkien kondairak eta dantzatzeko erak deskribatuz. Europan dantzei buruz ezagutzen den lehenetariko liburua dugu. Bere liburua Gipuzkoako dantzen erreferentzia bilakatu da dantzari guztientzat.

Gaztetatik dantza munduan murgilduta, Goierriko dantzak zabaltzeari ekin zion. Bere eskuetatik dantza talde ugari sortu ziren, herriz-herri dantzak irakasten ibiltzen baitzen. Dantzaria izateaz gain, idazlea ere izan zen. XIX. mendean gai profanoak euskaraz landu zituen lehen idazle laikotzat hartzen da.

Oso bizitza mugitua izan zuen Iztuetak. Hiru aldiz ezkonduta, 11 seme-alaba izan zituen, eta beste seme bat abandonatu egin zuen. Bere ideiengatik inkisizioak espetxeratua izan zen. Logroñoko kartzelan zegoela bere bigarren emaztea Kontxesiri idatzitako poesia famatua egin da.

Jose Antonio Olano Irastorza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jose Antonio Olanok (Zaldibia, Gipuzkoa, 1821ko ekainaren 29a - Ordizia, Gipuzkoa, 1882ko uztailaren 2a) dantza txikitatik bizi izan zuen. Bere etxetik gertu Iztuetaren etxea zegoen. Iztuetak bere etxe aurrean dantza nola irakasten zuen ikusita, Olano gazteari berehala sartu zitzaion dantza zaletasuna. Iztuetaren ikaslea, honen heriotzaren ondoren (1845) Goierriko dantzak erakusteko ardura hartu zuen Olanok. Lehenengo Zaldibiako dantza taldearen buru gisa.

Garaiko dokumentuek esaten duten arabera, Olanok zuzendutako taldeak San Juan bezperan, Korpus egunean eta herriko Santa Fe festetan dantzatzen ohi zuen. Beranduago Ordizian ezagutzen den lehen dantza eskola eratu zuen. Garai hartan Olanoren taldea jadanik ezaguna zen Euskal Herri osoan.

Olanok dantzarekiko sentitzen zuen amodioaren adibide ugari daude. Historiak dioenez, 1856. urteko San Ferminetan dantzatzeko, Olanok bere dantzari taldearekin Aralarren zehar oinez egin zuen bidea. Egunbetez ibili ondoren Iruñera iritsi eta ezer ez gertatu ez balitz bezala bere emanaldia eman zuen. 1882. urtean Zumarragako Santa Isabel festak zirela eta, Olano Santa María la Antigua ermitan Gizon Dantza dantzatzera gonbidatu zuten. Dantza bukatuta ez zen oso ondo sentitu eta bere etxean ohera sartu behar izan zuen. Bederatzi egun beranduago, hil egin zen Jose Antonio Olano.

Jose Lorenzo Pujana Bidegain[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jose Lorenzo Pujanak (Ordizia, Gipuzkoa, 1868 - Donostia, Gipuzkoa, 1947) bost urte zituela hasi zen Olanok Ordizian zuen dantza eskolara joaten. Gorpuzkeraz txikia izanik dantzarako trebezia handia agertzen zuen. Bere lehen agerraldia Olanoren taldearekin Santa Anako festetan izan zen. Zortzi urte zituela jadanik dantzari taldeko buruzagia zen.

Olanoren heriotzaren ondoren bere irakaskuntza lana jarraitu zuen Pujanak. Iztuetak bere garaian egin zuen bezala, hainbat dantza talde sortu zituen Jose Lorenzok. 70 urte eman zituen Olanotik ikasitako dantzak erakusten.

1927. urtean Donostiako Udalak eskatuta, Donostiara joan zen Pujana. Bertan Donostia eta Gipuzkoako Dantza Eskolaren ardura hartu zuen. 20 urtez izan zen dantza maisua Donostian, 1947. urtean hil zen arte.

Kandido Pujana Telleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kandido Pujana (Ordizia, Gipuzkoa, 1905 - Donostia, Gipuzkoa, 1985) Goizaldi Dantza Taldeko sortzailea izan zen. 1947. urtean bere aita zena Jose Lorenzo Pujanaren heriotza ostean, Donostiako Udaletxeko Dantza Eskolaren arduradun bihurtu zen. Urte bat beranduago Goizaldi sortuko zuen. Bere aita bezala dantzari aparta izan zen.

Ezaguna da bere zorroztasuna dantzak irakasteko garaian. Dantzak entsaiatzeko orduan, bere eskuetan eramaten zuen makil batekin ematen zituen klaseak. Dantza agerraldietan ere beti taulatuaren gainean egoten zen, dantzariek egiten zuten edozein akats zuzentzeko.

Taldearen 25. urteurrena bete zenean omenaldia eskeini zion Goizaldik. Berari esker Iztuetak hasitako tradizioak Goizaldin du jarraipena. 1985. urtean, 80 urterekin hil zen. Berak ereindako haziak tinko dirau Goizaldi taldean.

Lehen urratsak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goizaldi Dantza Taldea emanaldi batean, 1951 ingurua.

1948. urteko otsailaren 2an, astelehenean, abiatu eta Kandido Pujana maixuaren talde gisa eman zituen lehen urratsak, gerora Goizaldi izenez bataiatuko zuten dantza taldeak. Lehen agerraldia Donostian egin zuen taldeak, 1948ko apirilaren 25ean.

Lehen emanaldiko dantzariak hauexek izan ziren:Juan José Aranguren, Juan Mª. Montes, Antonio Ansola, Miguel Otegui, Antonio Fernandez Berridi, Juan Manuel Oronoz, Juan José Aramburu, José Luis Huesa, Pedro Mª. Martinez de Arbulo, José Ramón Torralba, Ignacio Gordejuela eta Jesús Mª. Martinez.

Juan Antonio Urbeltz

Urtebete geroago, 1949. urtean, estrainekoz atzerrian dantzatu zuen Kandido Pujanaren talde berri honek. Pauen (Okzitania, Frantzia) egin zuten atzerriko lehen agerraldia, Irungo Orfeón de los Buenos Amigos taldearekin, nekazal azoka batean.

1951. urtean, taldea sortu eta hiru urtera, taldeari izena jarri behar ziotela pentsatu zuten Kandido Pujanaren aginduetara dantzatzen zuten gazteek. José Ignacio Montes Astigarragak eginiko proposamena aukeratu zen, hau da, taldeari "GOIZALDI" izena ipintzea. Urte hori, 1951, garrantzitsua izan zen Goizaldi Dantza Taldearen etorkizunerako. Urte horretako urrian sortu zen nesken taldea. Gisa horretan taldeak indar berezia hartu zuen. Jendaurreko agerraldiak nabarmen ugaritzen dira data horretatik aurrera.

1953. urteko da Goizaldiko Zuzendaritza Batzordeak egindako bilera bati erreferentzia egiten dion artxiboko lehen idazkia. Urte horretako maiatzaren 3an egindako bileraren aktak, Bilbon egin beharreko aktuazio bati erreferentzia eginez, taldea "LOS BALLETS VASCOS de SAN SEBASTIAN "GOIZALDI", discípulos del Maestro Pujana" izenarekin aurkeztu behar zela zioen.

Goizaldi taldeko Alfonso Gandiaga eta Iñaki Gordejuela Udaberri dantza taldeko maisuak izan ziren.

Juan Antonio Urbeltz (Iruñea, 1940ko urriaren 20a) folklorista eta kultura gizonak Goizaldi dantza taldean parte hartu zuen 1958 eta 1965 urteen artean, Argia taldera igaro zen orduan.

Sariak eta Jaialdiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Jaialdia Lekua Saria
1949 Pabeko Nazioarteko Jaialdia Paue, Frantzia
1953 Languiedoco Nazioarte Jaialdia

Landetako Nazioarteko Jaialdia Girondeko ikuskizuna

Languedoc, Frantzia

Landak, Frantzia Gironda, Frantzia

1954 Gerseko ikuskizuna Gers, Frantzia
1955 Landetan agerraldia

Llangolleneko Nazioarteko Jaialdia

Landak, Frantzia

Llangollen, Erresuma Batua

3.saria
1956 Llangolleneko Nazioarteko Jaialdia

Landetan agerraldia

Llangollen, Erresuma Batua

Landak, Frantzia

1.saria
1957 Gerseko ikuskizuna Gers, Frantzia
1958 Landetako ikuskizuna

Girondeko ikuskizuna Riviera dei Fioriko Nazioarteko Jaialdia Niza-Canneseko Nazioarteko Folklore Jaialdia

Landak, Frantzia

Gironda, Frantzia; Riviera dei Fiori, Italia; Niza eta Cannes, Frantzia

1959 Landetako ikuskizuna

Bretainiako Nazioarteko Jaialdia Messinako Nazioarteko Folklore Jaialdia

Landak, Frantzia

Bretainia, Frantzia; Messina, Sizilia

1960 Capbretongo Nazioarteko Jaialdia

Cacereseko Nazioarteko Jaialdia

Capbreton, Frantzia

Cáceres, Espainia

1.saria
1961 Gisorseko Nazioarteko Jaialdia

Niza-Canneseko Nazioarteko Folklore Jaialdia Beaulieu-Sur-Mereko ikuskizuna Capbretongo Nazioarteko Jaialdia

Gisors, Frantzia

Niza eta Cannes, Frantzia; Beaulieu-Sur-Mer, Frantzia Capbreton, Frantzia

1.saria
1962 Borgosesia-Vercellia Nazioarteko Folklore Jaialdia Borgosesia-Vercellia, Italia
1963 Bonn-Erbacheko Nazioarteko Jaialdia

Lyoneko Nazioarteko Jaialdia

Bonn-Erbach, Alemania

Lyon, Frantzia

1964 Pragako Nazioarteko Folklore Jaialdia

Bratislavako Nazioarteko Jaialdia

Praga, Txekiar Errepublika

Bratislava, Eslovakia

1965 Lefkaseko Nazioarteko Jaialdia Lefkas, Grezia
1966 Middlesbroughko Nazioarteko Folklore Jaialdia Middlesbrough, Erresuma Batua 2.saria
1967 Folkeston Nazioarteko Folklore Jaialdia

Le-Havreko Nazioarteko Jaialdia

Folkeston, Erresuma Batua

Le-Havre, Frantzia

1968 Herning-Kopenhageko Nazioarteko Jaialdia Herning-Kopenhage, Dinamarka
1969 Krems Nazioarteko Folklore Jaialdia Krems, Austria
1970 Niza Nazioarteko Folklore Jaialdia Niza, Frantzia
1971 Hoorn Nazioarteko Folklore Jaialdia Hoorn, Herbereeak
1972 Asel Nazioarteko Folklore Jaialdia Asel, Suedia
1973 Palmako Nazioarteko Jaialdia Palma, Espainia
1974 Zagreb Nazioarteko Folklore Jaialdia Zagreb, Kroazia
1975 Municheko Zerbeza Feria Munich, Alemania
1976 Bitburg Nazioarteko Folklore Jaialdia Bitburg, Alemania
1977 Schoten Nazioarteko Folklore Jaialdia Schoten, Belgika
1978 Newcastle Nazioarteko Folklore Jaialdia Newcastle, Erresuma Batua
1979 Mechelen Nazioarteko Folklore Jaialdia Mechelen, Belgika
1980 Wiesbaden Nazioarteko Jaialdia Wiesbaden, Alemania
1981 Bergen Nazioarteko Folklore Jaialdia Bergen, Norvegia
1982 Sidmouth Nazioarteko Folklore Jaialdia Sidmouth, Erresuma Batua
1983 Dublin Nazioarteko Folklore Jaialdia Dublin, Irlanda
1984 Wiesbaden Nazioarteko Folklore Jaialdia

Dormund Nazioarteko Folklore Jaialdia

Iparraldeko Karolina Nazioarteko Folklore Jaialdia

Wiesbaden, Alemania

Dortmund, Alemania

North Carolina, AEB

1985 Dormund Nazioarteko Folklore Jaialdia

Dusseldorf Nazioarteko Folklore Jaialdia

Dortmund, Alemania

Dusseldorf, Alemania

1986 Ubersse-Feldwies Nazioarteko Folklore Jaialdia Übersee-Feldwies, Bavaria, Alemania
1987 Boise Euskal Festa

Newcastle Nazioarteko Folklore Jaialdia

Boise, Idaho, AEB

Newcastle, Erresuma Batua

1988 Confolens Nazioarteko Folklore Jaialdia, Argia Dantza Taldearekin Confolens, Frantzia
1989 Ludwigstein-Colbe Nazioarteko Folklore Jaialdia Ludwigstein-Cölbe, Alemania
1990 Berlin Nazioarteko Jaialdia

Jolina Gora Nazioarteko Folklore Jaialdia

Berlin, Alemania

Jolina Gora, Polonia

1991 Ubersse-Feldwies Nazioarteko Folklore Jaialdia Ubersse-Feldwies, Bavaria, Alemania
1996 Messinako Nazioarteko Folklore Jaialdia Messina, Sizilia
1997 Rovaniemi Justaiset Festival Rovaemi, Finlandia
1998 Ankara Nazioarteko Jaialdia Ankara, Turkia
1999 Gulpilhares Nazioarteko Folklore Jaialdia Gaia, Portugal
2000 Kordobako euskal etxea

Barilocheko ikuskizuna Buenos Aires ikuskizuna Mar de Plata ikuskizuna

Kordoba, Argentina

Bariloche, Buenos Aires, Mar de Plata, Argentina

2001 Rubifolk Rubi, Katalunia
2002 Kaszcinbarzcika Nazioarteko Folklore Jaialdia Kaszcinbarzcika, Hungaria
2003 Mollet del Valles Nazioarteko Jaialdia Mollet del Valles, Katalunia, Espainia 1.saria
2004 Rosarioko Nazioarteko Folklore Jaialdia

Paranáko ikuskizuna Suipachako ikuskizuna

Rosario, Argentina

Paraná, Suipacha, Argentina

2005 Mollet del Valles Nazioarteko Jaialdia Mollet del Valles, Katalunia, Espainia
2006 Pola de Siero Nazioarteko Dantza Jaialdia Pola de Siero, Espainia
2007 Sidi-bel-abbès Nazioarteko Folklore Jaialdia Sidi-bel-abbès, Aljeria 1.saria
2008 Celje eta Zalec Nazioarteko Folklore Jaialdia Celje eta Zalec, Eslovenia
2009 Mezinarodni folklorni festival Cerveny Kostelec Červený Kostelec, Txekiar Errepublika
2010 Rubifolk

Nazioarteko Taskopru kultura eta barazuri festibala

Rubi, Katalunia

Taskopru, Turkia

2012 Braccianoko gazteluko Nazioarteko Folklore Jaialdia Bracciano, Italia
2013 Cenicientos Nazioarteko Folklore Musikaren Jaialdia

Celestino Graça Nazioarteko Folklore Jaialdia

Madril, Espainia

Santarem, Portugal

2015 Rodez Nazioarteko Folklore Jaialdia Rodez, Frantzia
2016 Mediterraneoko Nazioarteko Folklore Jaialdia Murtzia, Espainia
2018 Idaho International Summerfest

Boiseko I. Oinkari eta Goizaldi Dantzari Eguna

Rexburg, Idaho, AEB

Boise, Idaho, AEB

2022 59. Beskidy Highlanders Kultur Astea eta 31. Nazioarteko Folklore Elkarteratzea Bielsko-Biala, Polonia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. dantzancom. «75 urte kaleak dantzan jartzen» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
  2. «75 urte kaleak dantzan jartzen» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
  3. «Goizaldi - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-13).
  4. Jimenez Larrea, Amaia. (2023-08-18). «Euskal dantza tradizionalen ispilu» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  5. Lehen urratsak | Goizaldi Dantza Taldea. 2022-12-23 (Noiz kontsultatua: 2023-01-13).
  6. Iztueta – Olano – Pujana | Goizaldi Dantza Taldea. 2021-11-21 (Noiz kontsultatua: 2023-01-13).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]