Edukira joan

Mariasilvia Spolato

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mariasilvia Spolato

Bizitza
JaiotzaPadua1935eko ekainaren 25a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1935eko ekainaren 25a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2018ko urriaren 31)
HeriotzaBolzano2018ko urriaren 31 (83 urte)
Heriotza modua: gaixotasun zerebrobaskularra
Hezkuntza
HeziketaPaduako Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta LGBT ekintzailea

Mariasilvia Spolato (Padua, Italia, 1935eko ekainaren 26aBolzano, Italia, 2018ko urriaren 31) LGBT eskubideen ekintzaile italiarra izan zen. Homosexualen eskubideen aldeko mugimenduaren aitzindarietako bat izan zen, eta Italian homosexualitatea publikoki adierazi zuen lehen emakumea. Hori dela eta, diskriminatua izan zen, batez ere eremu profesionalean.

Paduan jaio zen 1935eko ekainaren 26an eta hiri berean, 1961ean, bikaintasunez graduatu zen matematika zientzietan. Bolada batez Milanen lan egin eta bizi izan zen. Erromara joanda, 1971n Homosexualen Askapenerako Frontea (FLO) sortu zuen, ondoren Frente Unitario Homosexual Iraultzaile Italiarrarekin (FUORI) bat egin zuena. Angelo Pezzanarekin batera, 1971n "Fuori" aldizkaria sortu zuen, geroago herrialdeko lehenengo gay erakundea bihurtu zena.[1]

1972an, Mariasilviak martxoaren 8an Erroman egindako martxa feministan parte hartu zuen, eta harrotasunez erakutsi zuen "liberazio homosexuala" zioen kartel bat, tabu bat hautsiz eta eskandalu bat sortuz.[2] Panorama astekariak argitaratu zituen manifestazioan parte hartu zuenaren argazkiak, eta horrek arazoak sortu zizkion. Familiak harekin harremanak moztu zituen, bikotekideak utzi egin zuen berarekin zuzenean erlazionatuko ote zuten beldurrez, eta matematikako irakasle gisa lan egiten zuen Unibertsitateak kaleratu egin zuen.[3]

Orduko Italian, eskubide zibilen frontean dena posible zela zirudienean, Mariasilvia ekintzaile nekaezina izan zen. Argazkigintzaren zale amorratua, italiar neofeminismoaren lehen poesia lesbiana argitaratu zuen, baita eskubide zibilen bibliatzat hartzen den liburu bat ere, "Los movimientos de liberación homosexual".[2]

"Bere lesbianismoa bere izen eta abizenarekin sinatzera ausartu zen", idatzi zuen Rina Macrellik 1982ko martxoan "Effe" aldizkari feministan, argitalpen feminista historiko batean.[2]

"Mariasilvia Spolato aitzindari garrantzitsuenetako bat izan zen Italian gay eta lesbianen existitzeko eskubidearen eta onarpen sozialaren aldeko borrokan", adierazi zuen ohar batean Enrico Oliarik, homosexualen eskubideen aldeko GayLib elkarte kontserbadoreko presidenteak.[2]

"Italiako Stonewall" deiturikoan parte hartu zuen, hau da, "Giza sexualitatetik desbideratutako portaerak" gaitzat izan zituen lehen Sexologiari buruzko Nazioarteko Kongresuaren aurkako protesta-manifestazioan. Kongresu hau Sanremoko kasinoan izan zen, 1972ko apirilaren 5etik 8ra; orduan, Corriere della Serak elkarrizketatu zuen, bere izen-abizenak emanez.[2]

Mariasilvia hainbat urtez aldatu zen hiriz hiri Bolzanora iritsi baino lehen, etxe gabea zen, kale gorrian bizi izan zen.[2]

Hanka bateko infekzio arriskutsu baten ondorioz ospitaleratu zuten. Lehenik, Italiako Caritaseko aterpe batean hartu zuten, eta, gero, "Villa Armonia" zahar-etxean. Han hil zen urriaren 31n, liburuz inguratuta.[2]

Hileta-elizkizunaz Bolzano udalerria arduratu zen, egin beharreko keinua, prezio izugarria eta zentzugabea ordaindu duen eta denek ahaztu duten emakumearentzat.[1]

  • Movimientos de liberación homosexual , Milán, Asterisco Edizioni  , 2019. (Introducción de Elena Biagini, contribución de Dacia Maraini)
  • Movimientos de liberación homosexual , Roma, La nueva izquierda, 1972. (prefacio de Dacia Maraini )
  • Conjuntos y matemáticas: con 120 ejercicios 1969/1972 , Bolonia, Zanichelli, 1970.
  • Mariasilvia Spolato, I movimenti omosessuali di liberazione, 2019, Asterisco Edizioni, ISBN 978-88-944371-0-2.
  • Elena Biagini, L'emersione imprevista. Il movimento delle lesbiche in Italia negli anni '70 e '80, Pisa, Edizioni Ets, 2018, ISBN 978-88-467-5300-7
  • Gianni Rossi Barilli, Il movimento gay in Italia, 1999, (ISBN 8807815591 et 978-8807815591)
  • Myriam Cristallo, Uscir fuori: dieci anni di lotte omosessuali in Italia : 1971-1981, 2017, (ISBN 978-88-99918-05-7)
  • Andrea Pini, Quando eravamo froci: gli omosessuali nell'Italia di una volta, 2011, (ISBN 978-88-428-1654-6)
  • Massimo Consoli, Independence gay: alle origini del Gay pride, 2000, (ISBN 88-457-0158-1)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Italieraz) È morta Mariasilvia Spolato, la prima italiana a fare coming out | Rolling Stone Italia. 2018-11-08 (Noiz kontsultatua: 2021-11-09).
  2. a b c d e f g (Gaztelaniaz) EFE. (2018-11-08). «Murió Mariasilvia Spolato, la primera italiana que se declaró lesbiana» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2021-11-09).
  3. (Gaztelaniaz) Marca. (2018-11-08). «Muere Mariasilvia Spolato, «la primera italiana en salir del armario»» Hay una lesbiana en mi sopa (Noiz kontsultatua: 2021-11-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]