Edukira joan

Maribel Aiertza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maribel Aiertza

Bizitza
JaiotzaEtxebarria, 1962ko apirilaren 15a (64 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 842 Tabakalera: 113149

Maribel Aiertza Rementeria (Etxebarria, Bizkaia, 1962ko apirilaren 15a) idazlea eta artegintzan kolaboratzailea da.

Maribel Aiertza Etxebarrian jaio zen eta Berriatuan bizi da. Gaztetxotan hasi zen idazten eta lehiaketetan parte hartzen.

Idazkuntzako alor desberdinak ezagutzen ditu: Berriatuko Urepel aldizkaria sortu zuen eta erredaktore, maketatzaile eta koordinatzaile lanak egin zituen bertan; dibulgazio-testuak idazten ditu arte, turismo zein bestelakoak eta testu liburugintzan ere kolaboratzen du, lehen Giltza-Edebe argitaletxearekin eta gaur egun Ibaizabal argitaletxearekin. Artegintzan Mikel Lertxundi eskultorearen estudio-lantegiarekin kolaboratzen du urte luzez. Artistarekin elkarlanean bi saiakera liburu argitaratu ditu.

Idazle Eskolan graduondokoa (2003-2005) egin ondoren plazaratu zuen lehen bakarkako fikziozko liburua Tigreak hondartzan eleberria (Elkar, 2010). Ondoren, haur eta gazteentzako lanak argitaratu ditu: Mara eta izar-saltzailea (Ibaizabal, 2012), Munstro bat edukiontzian (Elkar, 2014), Jauregiko sekretua (Ibaizabal, 2016), Armiarmak parapentean (Elkar, 2017), Izaroren izarra (Ibaizabal, 2020), Asteburura landetxean (Elkar, 2021), eta gazte helduentzat: Ezer ez da dirudiena ipuin bilduma (Elkar, 2021).

  • Lertxundi, euskaradun arte unibertsala. (1989). Mikel Lertxundirekin elkarlanean
  • Lertxundi, espazioa, lurra, denbora. (2019). Mikel Lertxundirekin elkarlanean.[1]
  • Tigreak hondartzan. (Elkar, 2010)
  • Ezer ez da dirudiena. (Elkar, 2021)[2]

Haur eta gazte literatura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Mara eta izar-saltzailea (Ibaizabal, 2012)
  • Munstro bat edukiontzian (Elkar, 2014)[3][4][5][6]
  • Jauregiko sekretua (Ibaizabal, 2016)
  • Armiarmak parapentean (Elkar, 2017)[7][8][9][10]
  • Izaroren izarra (Ibaizabal, 2020)[11]
  • Asteburua landetxean (Elkar, 2021)
  • Ali, Eli, Oli lehian (Ibaizabal, 2025)[12]
  • Lami eta Manu (Diseinu eta Komunikazioa Aulesti S.L., 2025)[12]
  • Fashion (Elkar, 2026)[13][14]
  • 1984, Aipamen saria. Gernikako narrazio lehiaketa.
  • 1985, Lehen saria. Antzerki lan-errezen sariketa (bakarrizketa). Ondarroako kultur etxea.
  • 1985, Lehen saria. Antzerki lan-errezen sariketa (elkarrizketa). Ondarroako kultur etxea.
  • 1988, Hirugarren saria. Ipuin lehiaketa. Ondarroako kultur etxea.
  • 1989, Argitalpen hoberenen Euskadi Saria Lertxundi, euskaradun arte unibertsala lanagatik. Mikel Lertxundirekin elkarlanean
  • 1990, Bigarren saria. Txomin Agirre kontakizun lehiaketa. Ondarroako kultur etxea.
  • 1990, Lehen saria. III.Eusebio Erkiaga ipuin lehiaketa. Lekeitio.
  • 2014, Lehen saria. `Oihenart´ Aforismoen IV. Lehiaketa. UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Astiz, Iñigo. «Artearen baitako literatura» Berria (kontsulta data: 2021-11-08).
  2. ↑ Maribel Aiertza, "Ezer ez da dirudiena". (kontsulta data: 2021-11-08).
  3. ↑ MARIBEL AIERTZA - MUNSTRO BAT EDUKIONTZIAN - AURKEZPENA. (kontsulta data: 2021-11-08).
  4. ↑ «Propuestas culturales de la semana: 'Munstro bat edukiontzian'...» EITB Radio Televisión Pública Vasca (kontsulta data: 2021-11-15).
  5. ↑ «Maribel Aiertza: "Panpina haregaz gogoratuta, ideia garatzea lortu nuen" - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2015-01-23 (kontsulta data: 2021-11-15).
  6. ↑ Mercero, Imanol. «Birzikla dezagun» Berria (kontsulta data: 2021-11-15).
  7. ↑ «ARMIARMAK PARAPENTEAN | MARIBEL AIERTZA REMENTERIA | Casa del Libro» casadellibro 2017-05-11 (kontsulta data: 2021-11-08).
  8. ↑ «Maribel Aiertza: "Istorio honek abenturen bidez gogoeta asko eragiten dituela uste dut" Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2017-05-31 (kontsulta data: 2021-11-15).
  9. ↑ Maribel Aiertza eta Jokin Mitxelan prentsaurrekoan. (kontsulta data: 2021-11-15).
  10. ↑ Maribel Aiertza eta Jokin Mitxelena - Armiarmak parapentean - aurrez aurre. (kontsulta data: 2021-11-15).
  11. ↑ Izaroren izarra. TXIRRISTA bilduma. (kontsulta data: 2021-11-15).
  12. 1 2 Mikel, Reina(e)ko. (2025-11-13). «Maribel Aiertza Rementeria: "Edozein aletxo txiki izan daiteke istorio eta liburu baten abiapuntua"» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (kontsulta data: 2025-11-14).
  13. ↑ Nerea, Rodriguez Iñarra(e)ko. (2026-06-03). «“Fashion”, Maribel Aiertzaren thriller berria» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (kontsulta data: 2026-06-05).
  14. ↑ Nerea, Rodriguez Iñarra(e)ko. (2026-07-03). «"Bost euroko kamiseta baten atzean zer dagoen kontatu nahi nuen"» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (kontsulta data: 2026-07-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]