Edukira joan

Marie-Andrée Schwindenhammer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marie-Andrée Schwindenhammer

Bizitza
JaiotzaLa Neuveville-lès-Raon (en) Itzuli1909ko ekainaren 9a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaChartres1981eko maiatzaren 24a (71 urte)
Heriotza modua: trafiko-istripua
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakerizaina, trans eskubideen aldeko ekintzailea eta fisioterapeuta

Marie-Andrée Schwindenhammer (La Neuveville-lès-Raon, Vosges, 1909ko ekainaren 9a - Chartres, Eure-et-Loir, 1981eko maiatzaren 24a) trans pertsonen eskubideen aldeko ekintzaile frantziarra zen. 1965ean, AMAHO elkartea sortu zuen, Frantziako lehen trans elkartea.

Gaztetan trabestitzen hasi ondoren, ezkon bizitza labur bat izan zuen, eta, gero, gerraren ostean, Suzanne Thibault izenpean ezagutarazi zuen bere burua. Iruzur kasu batean konprometitua, identitate usurpazioagatik zigortu zuten 1948an.

Parisen kokatu zen, non, Carrousel kabaret trabestirako lan eginez eta behin betiko depilazio kabinete bat kudeatuz, trans zirkuluekin bat egin eta autolaguntzan sartu zen. 1965ean, AMAHO elkartea sortu zuen, Gaixo Hormonalak Laguntzeko Elkartea. Horren bidez, polizia-prefekturak onartzen dituen emakumeen nortasun-txartelak ematen zizkien emakume transei, trantsizio mediko eta sozialeko ibilbideetan laguntzen zuen, sozializazio-espazioak antolatzen zituen, eta komunikabideetan hainbat esku-hartze egin zituen. Erregistro zibilean izena aldatzea eskatu zuen lehen trans pertsonetako bat da: 1975ean soilik onartu zioten, partzialki.

Trans pertsonak «gaixo hormonaltzat» joz, haiei inposatzen zitzaiena, trabestiak kritikatuz edo transexuazioa justifikatuz baserriko animaliei injektatutako hazkunde hormonek eragindako injerentziengatik, haien posizioak kritikatu egiten dira, eta elkarteak garrantzia galtzen du urteetan zehar. Marie-Andrée Schwindenhammer-ek bere trantsizioa justifikatu zuen, Struthof-eko kontzentrazio-esparruan esperimentu nazien biktima izan zela argudiatuz, erresistentziako ekintzengatik barneratua izan ondoren. 1981ean hil zen, auto istripu batean.

Marie-Andrée Schwindenhammer, sortzez Georges Marie André, 1909ko ekainaren 9an jaio zen, La Neuveville-lès-Raon hiri txikian (gaur egun Raon-l'Étape herriarekin fusionatua), Vosgen, goi burgesia industrialeko familia batean.[1]

1959an, André Green psikoanalistari kontatu zion haurra zela amak neska bezala jantzi zuela, eta gero herrixkako dantzaldietan trabestitu zela. Antzeko diskurtsoa eman zuen 1948an justiziaren aurrean, eta gerra aurretik emakume gisa bizi izan zela.[2] Bere familiak tutoretzapean jartzea bilatu zuen gero, dementzia egoera argudiatuz. [3] Ordezkapeneko hormona-tratamendu autonomoa egin ahal izan zuen, estrogenoak saltzen zituztelako farmazian.

Bere identitate maskulinoaren pean, fisika eta kimika ikasketak egi zituen, Lilleeko Elektrizitate Eskola Katolikoan.[4][1] Ezkondu eta haur bat izan zuen emaztearekin.

Struthofen istorioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Marie-Andrée Schwindenhammer-ek askotan kontatzen du Struthof-eko kontzentrazio-esparruan naziek bizi izan zituzten esperientzia hormonalen subjektu izan zela. Esperientzia horiek bularraren garapena eta "ondesteko porositateagatik" hilerokoak ekarri zizkioten, nahiz eta lehenago ez zuen emakume izan nahi. Era berean, esan zuen bere barneratzearen sekuelak ez zeudela Baliaezintasuneko Pentsio Militarren eta Gerrako Biktimen Kodean aurreikusita, eta, beraz, Armadak bere dimisioa eskatu zuela.

2006an, Maxime Foersterrek Histoire des transsexuels en France (Frantziako Transexualen Historia) liburuan onartu zuen istorio hori konta zezakeela bere familiaren aurrean bere trantsizioa bertan behera uzteko -adierazi zuen ez zela bakarra izan gerra aitzakia gisa erabili zuena trantsizioa justifikatzeko-.[3] Trantsizioaren ondoren, ez zuen bere aurreko bizitzaz, bere ezkontzaz eta semeaz hitz egin, aurretik ezagutu zutenekin hautsi behar ela baieztatuta. Berarekin joan zen Bambi kabaretetako artistak hau zehaztu zuen 2022an prentsari emandako elkarrizketa batean: “Esaten zuen, beraz, polizia prefekturara joaten bukatu zuela, eta emakume gisa janzteko baimena eman ziotela, nazien zapaltzailearen biktima izan zelako. Egia esan, bera hasi zen hormonak hartzen. Eta eskandalagarria izan zen, aitatasunaz gabetzeraino. Ez zuen bere seme-alabak ikusteko eskubidea kendu zioten».

Identitate-usurpazioagatiko kondena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1939an, Paris-Soir-ek artikulu ilustratu batean, 1930eko hamarkadaren erdialdeko emakume bizitza baten berri eman zuen, baita hainbat prozesu judizial ere.[5]

Gerra ostean, modu irekian bizi izan zen emakume gisa bakarrik, eta Suzanne Thibault izenarekin ezagutarazi zuen bere burua. Cavailloneko (Vaucluse) polizia-komisario batean lan egin zuen neskame gisa, eta, gero, Cassiseko (Bouches-du-Rhône) hotel batean.[6] Orduko prentsaren arabera, edertasun lehiaketa bat irabazi zuen.[4]

1948an, Marseillan atxilotu zuten, “identitate usurpazioa” egotzita.[6][7] Lehenik eta behin, berogailu zentral baten salmentan iruzurra egiteaz akusatu zuten, eta, subsidiarioki, nortasun-agiria faltsutzeaz.[2][4] Parisko La Santeko espetxean sartu zuten, bertan emakume gisa jantzita bizi ahal izan zuen, baina debekatuta zegoen soinekoa eramatea.[8][2] Auzitegi korrekzionaleko presidenteak makillatuta agertzeko baimena ere eman zion.[8] Salatzailerik ez da alderdi zibilean; Libération-en arabera, "delituak gaizki ezarria dirudi".[2] Batez ere, akusatuaren trabestitzea zen eztabaidaren ardatza.

Defentsako abokatuak psikologiako irakasle bat aipatu zuen.[2] Defentsaren argudioaren arabera, akusatua 20 urtez aritu da trabestitzen, eta, hamar urte bete arte, amak alaba gisa hazi zuen. Barran, Marie-Andrée Schwindenhammer “emakume gisa mozorrotutako demarkazio lerroa iruzurrean zortzi aldiz igaro” izanaz harrotu zen, alemaniarrek hiru aldiz kondenatu izanaz, 190 gerrako preso Lunévillera eskapa arazi izanaz, Westfaliako gatz meategietatik ihes egin izanaz eta, azkenik, FFIen sargentuburu izanaz Pompeyko (Meurthe-et-Moselle) borroketan.[2] Azkenik, identitatea usurpatzeagatik zigortu zuten.

Trans komunitateari laguntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondoren, Marie-Andrée izena hartu zuen. Erizain, masajista, fisioterapeuta eta dermatologo izateko ikasketak egin zituen paramedikuntzan.[1] Lehenik eta behin, Parisko eta Monegascoko ospitaleetan egiten du lan, bere kabuz ezarri aurretik. Hil arte lan egiten du.[9]

Marie-Andrée Schwindenhammer Parisko trans zirkuluetan ibiltzen zen.[10] Carrousel-entzat ere lan egin zuen, alkoholez hornitzen zituen trabestien kabaret bat, zeinaren bastidoreak trans soziabilitate leku ziren. Frantzian trans pertsonei eskainitako lehen laguntzetan aktiboki parte hartu zuen, eta behin betiko depilazio kabinete bat ireki. Parisko 17. barrutiko Square du Thimerais 3n instalatua, Bonnet anderea izeneko emakume batekin bizi zen (Castelvieleko markesa izango zena), elektrolisi bidezko depilazioa praktikatzen zuena.[11] Bere apartamentua, bertan zegoen bere mediku-kontsultategia ere, garai hartako trans soziabilitate leku nagusietako bat bihurtu zen. Bezeroek nahi zituzten ordutegietara moldatzen ziren, egunez nahiz gauez. Maxime Foersterrek zehazten du ez dakiela Bonnet anderea ere trans emakumea zen ala ez, emakume iletsua izateagatik sufritu zuela besterik ez zuen esaten, eta horrek tresna menderatzera eraman zuela. Ustekabeko topaketa batean, Marie-Andrée Schwindenhammer-ek Coccinelleri, kabareteko artista eta Frantziako lehen trans figura handiari, hormona-trantsizio baten aukeraren berri eman zion.[note 1]

1959an, Parisko Elkarte Psikoanalitikoan kontsulta egin zion André Greeni, zeinak luze aipatu baitzuen haren kasua Nouvelle Revue de psychanalyse aldizkariko artikulu batean, 1973an, eta, gero, Narcissisme de vie, narcissisme de mort lanean, 1983an.[12]

1965ean, Gaixo Hormonalen Laguntzarako Elkartea (AMAHO) sortu zuen. Elkarte horrekin, mota honetako lehena, administrazio eta ministerioen aurrean gestioak egiten zituen. Joseph Doucék omenaldia egin zion, berari buruz honako hau idatziz: “laneko forjatua izan zen, batzuentzat denetarako prest, bidaiak, kudeaketak, adierazpenak biderkatuz, garai batean, batzuk bakardadetik eta suizidiotik salbatu zituen S.O.S. izan zen”. Hitzaldiak ere ematen zituen. 1980an, Marie-Andrée Schwindenhammer eta AMAHO telebistako erreportaje batean ardatz izan ziren, Antenne2 kateko Aujourd'hui Madame saioan.[13]

Frantziako erregistro zibilean izena aldatzea eskatu zuen lehen emakume trans-etako bat izan zen.[14] 1966an bere eskaera egin eta gero, 1975ean soilik eta modu partzialean onartu zioten: Kasazio Auzitegiak, Reimseko Apelazio Auzitegiak 1979ko urriaren 9an igorritako epaiak berretsita, ez zion izena aldatzeko eskubidea onartu, 1975eko abenduaren 12an bere bigarren eta hirugarren izenak hartu arte: Gorteak Marie eta André izenen artean marratxoa jartzea onartu zion, baina ez bigarrenaren feminizazioa.

Marie-Andrée Schwindenhammer 1981eko maiatzaren 24an trafiko istripu batean hil zen Chartresen (Eure-et-Loir), 72 urte zituela. Bere heriotzaren berri ematean, Parisko trans komunitateak oroitza-ospakizun bat egin zion, 1981eko ekainaren 12an.

AMAHO elkartea desagertu egin zen bera hil ondoren. Joseph Doucé artzainak, 1970eko hamarkadako trans pertsonekiko babes aktiboaren beste figura bat izan zenak, omenaldia egin zion, La Questión transsexuelle liburuan, 1986 (Lumière et justice du Centre du christ libérateur argitaletxea). Erresistentziako hainbat gertakari garrantzitsu egozten zizkion. [1]

AMAHO, Gaixo Hormonalen Laguntzarako Elkartea, edo Gaixo Hormonalen Prefekturan Laguntzeko elkartea, 1965eko irailaren 24an sortu zuen Marie-Andrée Schwindenhammerrek. Helburu hauekin: «Gaixo hormonalak bildu eta laguntzea, haien defentsa ziurtatzea, gaixotasun horien azterketa eta tratamendua sustatzea, arreta medikoa bultzatzea [...], modu zintzo eta zuzenean lan egiteko behar zituzten dokumentuak lortzea [...], ahal zen guztia egitea gaixotasun horien biktimei euren buruarekiko eta askatasunarekiko errespetua bermatzeko [...]». 1981ean, gutxi gorabehera 1.500 kide zituen, adin guztietakoak.

Medikuak, abokatuak eta apaizak zeuden elkartean, bazkideei aholkuak ematen zizkietenak. Sortzean, Guillemain doktorea zuen buru. Presidenteordetza Robert Gendreau abokatuaren esku zegoen, eta idazkaritza nagusia Marie-Andrée Schwindenhammerren esku, zeinaren etxean baitzegoen elkartearen egoitza.[11]

AMAHO trans pertsonen lehen erakundea izan zen, Frantzian, eta bakarra hamar urtez, 1975ean Beaumont Continental Elkartea sortu zuten arte. Trantsizioen ikuspegi patologikoa proposatzen zuen. Ideia hori beste batzuek hartu zuten gero, hala nola AMEFAT Transexualak Laguntzeko Frantziako Mediku Elkarteak, 1981ean. Maxime Foersterrek eta Karine Espineirak Frantziako trans mugimenduaren hasieran kokatu zuten AMAHO, 90eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, ikuspegi medikalizatzailearen aurka egin zuena.

Elkartearen ekintza nagusienetako bat, Frantziako trans pertsonei elkartearen dokumentuak ematea zen —nortasun agiri ofizialen antza zutenak—, polizia prefekturak onartzen zituenak. Dokumentu horiek beharrezkoak ziren identitate kontroletan edo lan bilatzean, erregistro zibilean aldaketak egitea ezinezkoa baitzen. Elkarteak administrazio-izapideetan laguntzen zuen, lana bilatzeko edo Gizarte Segurantzan izena emateko, eta, aldi berean, botere publikoak errespetatzen saiatzen zen.

AMAHO sozializatzeko leku bat ere bazen, eta trantsizioa hasten zuten pertsonei laguntzeko sare bat, adineko pertsonekin harremanetan jar zitezen, ikasteko; elkarteak, zentzu horretan, oturuntzak eta tren zaleen irteerak antolatzen zituen.

Transexualitatearen kontzepzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marie-Andrée Schwindenhammerrek transexualitateaz zuen ikusmoldea oso kritikatua izan zen. Besteak beste, teoria sasizientifiko hau defendatu zuen: transexualitatearen arrazoia haurdunaldian amak kontsumitutako haragian topatuko ziren hazte hormonek eragiten zutela, etxaldeko animaliei injektatutako hormonek. Bere beste jarrera polemiko bat zen Michel-Marie Poulain artista-margolariarena, Frantzian mediatizatutako lehen trans pertsona. Poulaini desakreditatzea leporatzen zion bere emaztearekin bizitzen jarraituz eta bere semeari jendaurrean "aita" deitzen utzita. Batez ere, uste zuen ez zela hautuz trantsizionatzen, baizik eta bere buruari inposatzen zaion zerbait zela. Trans pertsonak “gaixo hormonaltzat” hartuta garatzen zuen ikuspegi hori. Beraz, ez zituen trabestiak aintzat hartzen, bere eskumen esparrutik kanpo baitzeuden, eta haien “exhibizionismoagatik” kritikatzen zituen, “oker” zebiltzala adierazita.[note 2]

Transexualitateaz duen ikusmoldea, Karine Espineira soziologoak patologizatzailetzaat jotzen duena, eztabaidagai izan zen elkartearen lehen batzar orokorrean bertan, 1966ko otsailaren 20an, eta elkartearen izenaren aukeraketa kritiken jomuga izan zen.[15] Kabaretetako hainbat artistak, tartean Bambik, AMAHOn sartzeari uko egin izanaren testigantza eman zuten.[15] Haren ikuspegia zaharkitua zegoen jada, 1981ean, Marie-Andrée Schwindenhammer hil zenean, eta elkarteak garrantzia galdua zuen.

« Elkartean parte hartzeko eskatu zidan, baina esan nion erotuta zegoela. Ni ez nengoen "gaixo", eta ez nuen nahi gaixotzat hartua izan nendin, Beti uko egin izan diot bazkide izateari. Coccinelle edo Capucine artistek ere ez zuten nahi. »
Bambi, elkarrizketa, Antidode, 2022[16].
  1. Le détail de cette rencontre est raconté par Bambi dans un entretien livré au magazine Antidote en 2022.
  2. Sa classification des travestis et des transsexuels est décrite dans son entretien avec l'écrivaine Colette Piat, cf. Piat1978.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d Doucé 1986, cité par Foerster 2018, p. 73.
  2. a b c d e f J.-H. Morin. (juin 1948). «La « belle Suzanne » a étonné ses juges» Libération: 4...
  3. a b Foerster 2018, 67 orr. .
  4. a b c Geo London. (1 juin 1948). «Déguisé en femme pendant Txantiloi:Unité Schwindenhammer gagne le titre de Miss Séduction et l'amour d'un gendarme» Ce soir..
  5. A.-G. Leroux. (5 janvier 1939). «La « belle Suzanne » voulait plaire au deuxième bureau» France-Soir: 1 et 7...
  6. a b «Le travesti-escroc Schwindenhammer avait été la maîtresse d'un gendarme» France-Soir 16 février 1948..
  7. «Usurpations de nom, de de titre… et de sexe» Le Monde 14 février 1948..
  8. a b «Jusqu'en correctionnelle on laisse jouer à Schwindenhammer l'escroc de la D.G.E.R. sa comédie de « l'homme-femme » !» L'Humanité juin 1948..
  9. Doucé 1986, cité par Foerster 2018, p. 74.
  10. Foerster 2018, 68 orr. .
  11. a b Détail d'une annonce association : L'aide aux malades hormonaux (A.MA.HO). ..
  12. Pierre-Henri Castel. Chronologie et bibliographie représentative du transsexualisme et des pathologies de l'identité sexuelle de 1910 à 1998. Deuxième partie : 1973-1998. ..
  13. Nina Bray. (2022). Les collections de l'INA au prisme du genre. Hypothèses.org..
  14. Pierre-Henri Castel. Chronologie et bibliographie représentative du transsexualisme et des pathologies de l'identité sexuelle de 1910 à 1998. Première partie : 1910-1972. ..
  15. a b Monika Kowalska. (26 mars 2015). Interview with Karine Solene Espineira. ..
  16. Txantiloi:Lien web.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]