Marie Noe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marie Noe
Bizitza
JaiotzaFiladelfia1928ko abuztuaren 23a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaFiladelfia2016ko maiatzaren 5a (87 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Arthur Noe (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakserieko hiltzailea

Marie Noe, jaiotzez Marie Lyddy, (Filadelfia, Pennsylvania, Ameriketako Estatu Batuak, 1928ko abuztuaren 23aibidem, 2016ko maiatzaren 5a) estatubatuar serieko hiltzailea izan zen. 1949 eta 1968 artean, bere hamar seme-alabetatik zortzi hil ziren orduan bularreko haurraren bat-bateko heriotzaren sindromeari egozten zitzaizkion arrazoi misteriotsuengatik[1]. Zortzi haur osasuntsu zeuden jaiotzean eta normal garatzen ari ziren. Beste bi haur kausa naturalengatik hil ziren. 1999ko ekainean erruduntzat jo zuten, eta 20 urteko zaintzapeko askatasuna eta azterketa psikiatrikoa ezarri zioten.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filadelfiako Kensington auzoan jaio zen. Gurasoak Ella (jaiotzez Ackler) and James Lyddy izan ziren. Bost urte zituela, eskarlatinaz kutsatu zen eta gerora ikasteko zailtasunak izan zituen. Nerabezaroan eskola utzi zuen lan egiteko eta iloba zaintzen laguntzeko[2].

Filadelfiako West Kensington auzoko klub pribatu batean Arthur Allen Noe (1921–2009) ezagutu zuen. 1948ko ekainaren 1ean ezkondu ziren[2]. Hamar seme-alaba izan zituzten, eta denak bost egun eta 14 hilabete bitartean hil ziren:

  • Richard Allan Noe (1949ko martxoaren 7a – 1949ko apirilaren 7a)
  • Elizabeth Mary Noe (1950ko irailaren 8a – 1951ko otsailaren 17a)
  • Jacqueline Noe (1952ko apirilaren 23a – 1952ko maiatzaren 3a)
  • Arthur Noe Jr. (1955eko apirilaren 23a – 1955eko apirilaren 28a)
  • Constance Noe (1958ko otsailaren 24a – 1958ko martxoaren 20a)
  • Letitia Noe (hilda jaioa, 1959ko abuztuaren 24a; zilbor-hesteko korapiloaren ondorioz hil zen)
  • Mary Lee Noe (1962ko ekainaren 19a – 1963ko urtarrilaren 4a)
  • Theresa Noe (ospitalean hil zen 1963ko ekainean diatesi hemorragikoaren ondorioz)
  • Catherine Ellen Noe (1964ko abenduaren 3a – 1966ko otsailaren 24a)
  • Arthur Joseph Noe (1967ko uztailaren 28 – 1968ko urtarrilaren urtarrilaren 2a)

Azken semeaz zesartar ebakuntzaren bidez erditzean, Noek umetokiko haustura bat izan zuen eta histerektomia egin zioten[2].

1963an Mary Cadwaladerrek Marie Noeri buruzko artikulua argitaratu zuen Life aldizkarian, Noeren sei seme-alaba hil ostean. Noe eta bere senarrarentzat Martha eta Andrew Moore izengoitiak erabili zituen[3].

1997an The Death of Innocents Waneta Hoyt New Yorkeko serie-hiltzaileari buruzko liburua argitaratu ondoren, auziarekiko interesa berritu egin zen. 1998ko apirilean, Stephen Friedek Cradle to Grave ikerketa-artikulua Philadelphia aldizkarian argitaratu zuen[2]. Ikerketaren emaitzak Filadelfiako Polizia Departamentuari eman zizkion 1998ko martxoan. Poliziak galdetuta, Noek lau seme-alaba ito zituela aitortu zuen, eta beste lau seme-alabekin zer gertatu zen ez zuela gogoratzen esan zuen. 1998ko abuztuan lehen mailako hilketa leporatu zioten[4].

1999ko ekainean 20 urteko zaintzapeko askatasuna ezarri zioten, lehen bost urteak etxean atxilotuta. Noek azterketa psikiatrikoa onartu zuen bere seme-alabak hiltzea zerk eragin zion jakiteko asmoz, eta 2001eko irailean, nortasun-nahasmen mistoa zuela aitortu zuten[5].

2016ko maiatzaren 5ean hil zen Cheltenhameko Erizaintza eta Errehabilitazio Zentroan[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Police Investigating Deaths of 8 Infants» The New York Times 1998-04-02 (Noiz kontsultatua: 2023-09-26).
  2. a b c d (Ingelesez) Fried, Steven. (2008). «Cradle to Grave» Philadelphia jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2009-12-29) (Noiz kontsultatua: 2023-09-26).
  3. (Ingelesez) Laythe, Joseph W. (2011). Engendered Death: Pennsylvania Women Who Kill. Lexington Books, 92 or. ISBN 161146093X. (Noiz kontsultatua: 2023-09-26).
  4. a b (Ingelesez) Fried, Steven. «Philadelphia Mother Is Charged With Killing 8 of Her 10 Babies» The New York Times 1998-08-06 (Noiz kontsultatua: 2023-09-26).
  5. (Ingelesez) Laker, Barbara. «Killer of 8 babies now alone» The Philadelphia Inquirer 2010-02-03 (Noiz kontsultatua: 2023-09-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]