Marilou Berry

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marilou Berry

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarilou Stella Berry
JaiotzaParisko 13. barrutia1983ko otsailaren 1a (41 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
AitaPhilippe Berry
AmaJosiane Balasko
Hezkuntza
HeziketaLycée Condorcet (en) Itzuli
École Internationale Bilingue- Victor Hugo School (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, gidoilaria, antzerki aktorea, zinema aktorea eta film-zuzendaria
Jasotako sariak

IMDB: nm0077622 Allocine: 95475 Allmovie: p399627 Edit the value on Wikidata

Marilou Benguigui, Marilou Berry izenez ezaguna (Paris, 1983ko otsailaren 1a) aktore eta zuzendari frantsesa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroa eta prestakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marilou Berry 1983ko[1] otsailaren 1ean jaio zen, Parisko 13. barrutian.[2] Josiane Balasko aktore eta zuzendariaren (sortzez Balašković) eta Philippe Berry eskultorearen (sortzez Benguigui) alaba da.[3][4][5] Gurasoak 1982an ezkondu ziren, eta, 17 urte geroago, 1999an, banandu egin ziren.[6] Richard Berry[7] aktorearen iloba ere bada, eta Joséphine Berry[1] komediantearen lehengusina. Rudy izeneko anaia bat du, 1988an jaioa.

Nazioarteko Eskola Elebidunean eta Condorcet Lizeoan ikasi zuen. Pantailetan, 8 urterekin agertu zen lehen aldiz, Ma vie est un enfer (Nire bizitza infernu bat da) amak egindako komedian, Richard Berry aktore protagonistetako bat zuena. 16 urte zituela, ausardiaz esan zion amari: “Aktore izan nahi dut”.[8] Zinemarako desiraz gain, ikasketetan interes gutxi zuen, eta, ondorioz, bigarren mailan (DBH4) eskola utzi eta Parisko 7. barrutiko kontserbatorioan izena eman zuen. Ondoren, ikastaroak egin zituen bata bestearen atzetik grabaketa-platoetan.

Debuta eta errebelazio kritikoa (2004-2009)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marilou Berry 2004ko errebelazioetako bat izan zen, nerabe biribil eta konplexudunaren paperean izan zituen bi lanei esker, zeinek musikan aurkitu baitzuten haien salbazioa: Hannah, Parisko aldirietako alaba, feminista ordua baino lehen eta kontrabaxuan bertutetsua, La Première fois que j'ai eu 20 ans (20 urte izan nituen lehen aldia) filmean; eta, gero, Lolita, ospe txarreko neska gaztea, bere aitaren sonak zapaldua, eta arte lirikoaren zale amorratua, Comme une image (Irudi bat bezala) filmean. Bere lanarengatik 2004ko emakumezko promesa onenaren Césarrerako izendatua izan zen, eta 2005eko emakumezko errebelazioaren urrezko izar bat eman zioten.[9]

2006an, antzerkira pasatu zen Laurent Baffieren Toc Toc obran, eta Molière de la révélation théâtrale (Antzerkiko errebelazioaren Molière) irabazi zuen.[10] Zineman, komedia herrikoien banaketa handienetako bat izan zen Il était une fois dans l'Oued (Bazen behin Oueden) eta Nos jours heureux (Gure egun zoriontsuak).

Hurrengo urteetan, zuzentzera pasa ziren bi aktorek bigarren paper bat eman zioten: 2007an, Sophie Marceauk zuzendutako La Disparue de Deauville (Deauvilleko desagertua) poliziakoa, eta 2008an, bere ama Josiane Balaskok zuzendutako, Cliente (Bezeroa) drama.

Urte amaieran, ordea, Vilaine (Itsusia) komedia beltzarekin hasi zen lanean, Jean-Patrick Benes eta Allan Mauduit-ek zuzendua. Mélanieren papera egin zuen: neska zintzoegia eta ez sobera ederra fisikoki, gasolindegi batean lan egiten duena. Bere lanarengatik 2009ko emakumezko promesa onenaren Césarrerako izendatua izan zen.

Herri-komediak (2010etik)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktorea Cabourgeko Zinemaldian, 2013, Les Reines du ring (Ringeko erreginak) filmearekin

2010ean, Mallory Grolleauren La Chair de ma chair (Nire Haragiaren haragia) film laburrean parte hartu zuen. Eta, 2011n, Pascale Pouzadouxen La Croisière (Kruzeroa) komedia ezagunaren banaketa koralean parte hartu zuen.

Baina, 2013an, bi proiektu garrantzitsuagorekin itzuli zen: uztailean, Marc Rudnickiren Les Reines du ring (Ringeko erreginak) komediarako bildutako emakume laukotearen parte izan zen, Nathalie Baye, Audrey Fleurot eta Corinne Masierorekin batera. Eta, ekainean, Joséphine filmearen kartel-buru bakarra da, Agnès Obadiak[11] idatzi eta zuzendua. Filmari izena ematen dion Penélope Bagieuk sortutako komikiaren egokitzapen honetan, maitasunaren bila dabilen hogeita hamar urteko baten papera jokatzen du.

2014tik aurrera, haren jarraipenaren filmazioarekin segitu zuen, Joséphine s'arrondit (Joséphine biribildu egin da), zuzendari izatera pasatuta Agnès Obadiaren ordez. Filma 2016ko otsailean atera zen.

Bien bitartean, Pascal Thomasen Valentin Valentin ohitura-komedian agertu zen 2015ean. Bigarren papera izan zuen, halaber, Dominique Farrugiak zuzendutako Sous le même toit (Teilatupe berean) komedia erromantikoan; 2017ko apirilean kaleratua.

Urte berean, Lionel Steketee-ren Les Nouvelles Aventures de Cendrillon (Errauskineren abentura berriak) komedia parodikoko protagonista izan zen. Bertan, Josiane Balasko bere amari eman zion erantzuna.

2020an, TF1eko Munch serieko casting-ean parte hartu zuen Isabelle Nanty eta Lucien Jean-Baptisterekin.[12]

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013tik 2017ra, Arnaud Schneider enpresako buruaren bikote-kidea izan zen Marilou Berry. 2017az geroztik, “Le Diamantaire” deitzen dioten Alexis kaleko artista batekin da bikotean.[13] 2018an, seme bat izan zuen, Andy izenekoa.[14]

Bere aita, Philippe Berry, bat-batean hil zen 2019ko irailaren 5ean, 63 urte zituela.[6]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1991: Ma vie est un enfer, Josiane Balasko: dentistaren itxarongelan dagoen neskatoa
  • 2004: Comme une image, Agnès Jaoui: Lolita Cassard
  • 2004: La Première Fois que j'ai eu 20 ans, Lorraine Lévy: Hannah Goldman
  • 2005: La Boîte noire, Richard Berry: ospitaleko harreragilea
  • 2006: On ne devrait pas exister, HPG: Marilou
  • 2006: Il était une fois dans l'oued, Djamel Bensalah: Nadège
  • 2006: Nos jours heureux, Éric Toledano: Nadine, monitore bat
  • 2007: La Disparue de Deauville, Sophie Marceau: Fred
  • 2008: Cliente, Josiane Balasko: Karine, Marcoren koinata
  • 2008: Vilaine, Jean-Patrick Benes eta Allan Mauduit: Mélanie
  • 2010: La chair de ma chair (CM), Mallory Grolleau: Charlotte
  • 2011: La Croisière, Pascale Pouzadoux: Alix
  • 2011: Beur sur la ville, Djamel Bensalah: hortza hautsia duen emakumea
  • 2013: Les Reines du ring, Jean-Marc Rudnicki: Rose
  • 2013: Joséphine, Agnès Obadia: Joséphine[11]
  • 2014: Valentin Valentin, Pascal Thomas: Élodie
  • 2016: Joséphine s'arrondit, berea: Joséphine
  • 2017: Sous le même toit, Dominique Farrugia: Mélissa
  • 2017: Les Nouvelles Aventures de Cendrillon, Lionel Steketee: Cendrillon
  • 2018: L'école est finie, Anne Depétrini: Diane
  • 2019: Quand on crie au loup, berea: Romane
  • 2021: Mes très chers enfants, Alexandra Leclère: Sandrine

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2006: La Volière aux enfants, Olivier Guignard: Marie Carpantier
  • 2007: Belleville Tour, Zakia Bouchaala eta Ahmed Bouchaala: Capucine
  • 2011: Chez Maupassant: Boule de suif, Philippe Bérenger: Élisabeth Rousset dite «Boule de suif»
  • 2011: La Pire semaine de ma vie, Frédéric Auburtin: Carla
  • 2012: Merlin, Stéphane Kappes: Morgane
  • 2016: Accusé (2. denboraldia, L'histoire de Chloé atala): Chloé
  • 2017: Mystère Place Vendôme, Renaud Bertrand: Jeanne Vasseur
  • 2020: Munch (3. denboraldia): Blanche Braque, abokatua
  • 2021 – 2023: Je te promets (TB seriea), Arnaud Sélignac eta Renaud Bertrand: Maud
  • 2021: Mon ange (mini-seriea), Arnauld Mercadier: Gabrielle Varan
  • Depuis 2022: Marianne (mini-seriea), Alexandre Charlot, Franck Magnier eta Myriam Vinocour: Marianne Vauban instrukzioko epailea

Bikoizketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2015: Vice versa, Pete Docter: Tristuraren ahots frantsesa

Zuzendaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2016: Joséphine s'arrondit
  • 2019: Quand on crie au loup

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2004: Les Monologues du vagin, Ève Ensler, Dani eta Rachida Braknirekin
  • 2005-2006: Toc toc, Laurent Baffie
  • 2009: Tout le monde aime Juliette, Josiane Balaskok egina eta zuzendua, théâtre du Splendid Saint-Martin
  • 2011: L'Amour, la mort, les fringues, Danièle Thompson, théâtre Marigny

Goraipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2005: Étoile d'or de la révélation féminine: Comme une image
  • Molières 2006: Molière de la révélation théâtrale: Toc toc, Laurent Baffie
  • César du meilleur espoir féminin 2009 (izendapena): Vilaine, Jean-Patrick Benes eta Allan Mauduit.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]