Agnès Jaoui
Agnès Jaoui | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Agnès Esther Jaoui |
Jaiotza | Antony, 1964ko urriaren 19a (59 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Familia | |
Aita | Hubert Jaoui |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Cours Florent Henrike IV.a lizeoa |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, film-zuzendaria, abeslaria, idazlea, antzerki aktorea, zinema aktorea eta errealizadorea |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Collectif 50/50 |
Genero artistikoa | world musica |
Musika instrumentua | ahotsa |
|
Agnès Jaoui (Antony, 1964ko urriaren 19a - ) frantziar abeslari, aktore, gidoigile eta zinema zuzendaria da. Askotan bere bikotea izandakoa den Jean-Pierre Bacrirekin lan egin du.
1998an, aktore onenaren Zesar saria jaso zuen bigarren paperean, On connait la chanson filmerako. 2001ean, Le goût des autres bere lehen filmak, filma hoberenaren Zesara irabazten du. Jatorrizko gidoi edo egokitzapen oneneko lau Zesar gehituz, Zesar zeremonien emazte sarituena da gaur egun, guztira sei premiorekin.
Jean-Pierre Bacrirekin idatzi dituen bost filmetako zuzendaria da. Bere lehena, Le goût des autres nazioarteko film onenaren Oscar sarirako izendatua izan zen 2001ean. Berantago Comme une image filmak gidoiaren saria jaso zuen 2004ko Cannesko zinemaldian.
Bestalde bi antzezlan idatzi eta antzeztu ditu Jean-Pierre Bacrirekin: 1992an autorearen Molièrea jaso zuen cuisines et dépendance, eta Un air de famille.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Agnès Jaoui Tunisiako[1] familia judu batean jaio zen. “Komunista ez-marxistak, sionistak, modernoak eta oso askeak”, bere gurasoak Hubert Jaouiren (marketin-sormenean espezializatutako egilea eta trebatzailea) eta Gyza Jaouiren (transakzio-analisian aditua den psikoterapeuta[1] ) ziren.1956an, Tunisiak independentzia lortu eta, herria uzten dute, Hashomer Hatzaïr[2] juduen gazte-mugimenduaren israeldar kibbutz batendako. Bere gurasoek ez dute zerikusirik zinemarekin, baina biek idazten dute.[1]Horrez gain, Dominique Zardi aktorea bere aitaren lehengusua da.
Laurent Jaouiren arreba da, gidoilaria eta zuzendaria bera ere.
Gazteria eta prestakuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte bat kibbutzean egon eta, bere familia Parisera iristen da. Ikasle ona izanki, 1978an prestigiozko Parisko Enrike iv.a lizeoan onartuak izan ziren lehen nesketako bat izan zen. Bertan antzerki-klubean jokatzen hasi zen, Mon père avait raison obran Loulou interpretatuz.[1]
15 urte dituela Florent ikastarora sartzen da eta aldi berrean Kontserbatorian kantu kurtsoak segitzen ditu. Eskolari dagokionez literatura-prestakuntzako (hipokhânia) klasean ikasten du Enrike iv.a Institutuan.[2] 1984z geroztik, Patrice Chereauk zuzentzen dituen Nanterreko Almendrondoen Antzokiaren arte dramatiko klasean ibiltzen da, 20 urterekin. Eskola honen esparruan, Estatu Batuetara doa, eta han osatzen du bere prestakuntza, bereziki komedia musikala [3] landuz.
Hastapenak aktore gisa eta arrakasta gidoilari bezala (1990 hamarkada)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1987an Patrice Chéreau antzezgile famatuak zinema paper bat ematen dio, Hotel de Frantzia draman. Urte berean Harold Pinterren L'anniversaire antzezlanean jokatzen du, gero bere maitalea izanen den Jean-Pierre Bacrirekin batera.[4]Haien lehen topaketa da.
Elkarrekin, Agnès Jaoui eta Jean-Pierre Bacrik Cuisine et dépendances antzezlana idazten dute 1991ean. 1993an, Philippe Muyl-ek zinemara egokitzen du aktore bikotearekin.
1993an, Alain Resnais-ek haietara jotzen du Alan Ayckbourn Intimate Exchanges zortzi piezak zinemara egokitzeko. Smoking / No Smoking izeneko diptiko horrek, doinu ironiko batean kasualitatearen, erabakimen askea eta patuaren arteko harremanak aztertzen ditu, horrek 1994an gidoi onenaren haien lehen Zesarra balio die.
Gidoilari bikoteak Frantzia mailako fama lortzen du 1996an, Cédric Klapischen Un air de famille filma arrakastatsuaren bidez. Haien antzezlan batean oinarritua izan den filmak, egunerokoaren behatzaile gisa duten talentua nabarmentzen du, umore garratz eta desengainatu baten bidez. Beraiena den estilo zirraragarri honi esker, bigarren Zesar bat irabazten dute 1997an. Urte horretan bertan, berriz ere Resnais-ekin lankidetzan aritzen dira On connait la chanson filman, gidoilari eta interpreta gisa. Filmari esker, bakoitzak bere hirugarren saria irabazten du 1998ko Zesarren kari, gidoi onenarentzat. Gainera Agnès Jaouik bere lehen premioa lortzen du, bigarren paper onenarentzat.
2000 urtean bikotea berriz osatzen da, Le goût des autres haien lehen film luzea idazteko eta interpretatzeko. Pertsonai ezberdinen nortasun soziokulturalen aurkakotasunak, umorez eta emozioz arakatzen dituen filmak, erdiespen handia lortzen du bai publikoaren eta bai kritiken aldetik, non Zesarretan lau aldiz sariztatua den, besteak beste, film onenarenarentzat. Bestalde ia 4 milioi ikusle biltzen ditu aretoetan, eta atzerriko film onenaren Oscar sarirako izendatua da.
Dibertsifikazioa (2000. urtea)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere bakarkako karrera garatzeko asmoz, Agnes Jaouik komedia ezberdinetan bigarren paperak jokatzen ditu. Olivier Doranen Le Déménagement 1997an, edo Alain Corneau-ren Le Cousin filmean, Alain Chabat eta Patrick Timsit aktore ezagunekin.
Horrez gain 2000. urtean izan zen lehen aldiz film luze baten kartel-buru: Christophe Blanc-en Une femme d'extérieur draman.
Bi urte geroago, Laurent Bouhniken Emakume baten bizitzako 24 orduetan Stefan Zweig-en eleberritik egokitutako mozorro-film baten paper nagusia hartzen du, erabat erregistroz aldatuz. 2004an, Le rôle de sa vie komedia dramatikoaren kartela Karin Viardekin partekatzen du, François Favrat-en lehen errealizaziorako, zinemako izar egozentriko bat haragituz.
Urte berean, Canneseko Zinemaldian zuzendari gisa aurkeztu du bere bigarren filma, Comme une image drama, berriz ere Bacrirekin interpretatua eta koidatzia. Bikoteak gidoiaren saria lortzen du.
2005ean, La Maison de Nina drama historikoaren paper nagusia izan ondoren, kantatzen hasten da. Hurrengo urtean erritmo eta sonoritate latinoz inspiratua den bere lehen albuma ateratzen da, Canta. Kantuak espanolez eta portugesez dira, eta haien arrakastaren ostean beste bi albuma kaleratzen ditu, Dans mon pays (2009) eta Nostalgias (2015).
2008an, zinemara itzuli zen Parlez-moi de la pluie komedia dramatikoarekin, beti zuzendari interprete eta gidoilari gisa, Jamel Debbouze aktore komikoari kontraenplegua eskainiz.
Antzeztokira itzulera (2010. urteak)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamarkada horretan aktore eta zuzendari gisa berretsita izanez gain, antzerkigintzan hainbat aldiz saritua da ere bai.
Besteak beste Carine Tardieuk zuzendutako Du vent dans mes mollets komedia dramatikoan ari da Denis Podalyides eta Isabelle Carrérekin.
Hurrengo urtean, haurtzaroaren gaiarekin jarraitzen du autore gisa, Ipuinaren amaiera,bere laugarren errealizazioa azalduz. Oraingoan kritika partekatua da, baina 900.000 ikusle baino gehiago erakartzen ditu filmak.
Hogei urtez antzerkian egon gabe, 2014ean Catherine Schauben Les Uns sur les autres antzezlanarekin itzultzen da eta komediantearen Molièren izendatu dute antzerki pribatu sailan. Urte horretan bertan, Brice Cauvinen L'Art de la fugue komedian aritzen da, baita Jean-Pierre Bacrirekin Les femmes savantes Molièren antzezlanean.
2015ean Comme un avion komedia dramatikoan ari da, Bruno Podalydès autoreak egina eta interpretatua, Sandrine Kiberlain eta Vimala Ponsen aktoreez lagunduta. Azken honekin Baya Kasmi gidoilariaren Je suis à vous tout de suitekomedia erdi-autobiografikoan jokatzen du.
2017an, Blandine Lenoir-en Aurore draman parte hartzen du, berrogoita hamar urteko amona bihurtuko den emazte bat haragituz. Ber urtean Canneseko zinemaldian, film luzeen epaimahaiko kidea da, Pedro Almodóvar zuzendari espainiarra, Paolo Sorrentino zuzendari italiarra eta Jessica Chastain eta Will Smith komediante estatubatuarrarekin.
2018an, filmak idaztera eta zuzentzera itzultzen da Place publique satira plazaraziz, Jean-Pierre Bacri bere bikotekide oiarekin. Aldi berean, Gilles Legrand-en Les bonnes intentions komedia dramatikoa darama.
2020an, On va se quitter pour aujourd'hui bere lehen komedia musikala idazten du Alexis Pivot-ek musikan jarria 42. rue deitutako frantses irrati programan transmititua.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1987tik 2012ra zineman bere bikotea izan den Jean-Perre Bacriren neska laguna izan da.[5] Banandu arren, elkarrengandik hurbil egon ziren, sarri elkarrekin idatziz eta jokatuz.[6][7]
2012an brasilgo bi haur seme alabatzat hartu ditu (5 eta 7 urte zituztenak adopzioan). Adopzio honi buruz hitz horiek adierazi zituen.[8].
« | Jasanezina atzematen dut, emazteen biografietan beti "haurrak" edo "haurrik ez" zehaztua izatea. Nere bizitzan ez dut beti ama izateko behar hori sentitu, baina egiten du momentu bat nahi hori dudala eta bi haur adoptatu ditut brasilen. 5 eta 7 urte dituzte. | » |
Agnès Jaoui |
Engaiamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Agnès Jaoui bere karrera osoan zehar politikoki oso konprometituta izan da, hainbat gai aipatuz. Haien artean atzerritarren egoera irregularrak,[9] ikuskizunaren aldizkakoen lan baldintzak etab...[10])
2011ean Martine Aubry alderdi sozialistaren hautagaiari bere sostengua adierazten du eta, 2014an, Parisko[11] udalaren hauteskundeen kari Anne Hidalgo hautagaitzaren aldeko batzordearen kide da.
2018ko irailean, Nicolas Hulot ekologiaren ministroak bere dimisioa eman ondoren, Juliette Binochekin batera, aldakeat klimatikoaren aurkako “Gizateriaren historiako erronkarik handiena” tribuna sinatzen du. Tribuna Le Monde egunkariko lehen orrialdean agertu zen, “Planeta salbatzeko 200 pertsona ospetsuen deia” izenburupean.[12]
2018ko abenduaren 19an, 70 pertsona baino gehiagorekin mobilizatu ziren Larrialdi Homofobia elkartearen deialdiaren ondoren. Jaoui horietako bat da eta De l'amour kantaren klipean agertzen da.[13][14][15]
Bere filma anitzetan ideia feministak aldarrikatzeaz gain, 50/50 taldeko kidea da, zineman emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta errolen aniztasuna sustatzeko. 2020ko azaroan, Zineman eta Ikus-entzunezko Berdintasuna eta Aniztasunaren aldeko Jardunaldiaren hirugarren edizioan parte hartzen du, diskurtso feminista ohoragarri bat emanez.[16][17]
« | 16 urterekin segitzen nituen antzerki kurtsoetan ohartu naiz lehen aldiko gizonezko 10 paperentzat bizpahiru soilik proposatuak zirela emazteeri, identifikazio aukera gutti eskainiz. Duela urte gutti ohartu ginen emazte bakar batek zuzendari hoberenaren Zesara irabazi zuela. Gaur 56 urte ditudala ez naiz estatistiko horiez pozten. Irudien sekulako idarran sinesten baitut, gehienetan indar honez ohartzen ez garelako. | » |
Agnès Jaoui |
2020ko uztailean, Laurent Joffrinen deiaren sinatzailea da, ezkerreko indar politiko alternatibo sortzearen alde.[18]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktorea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1983 | Le Faucon | Sandra | |
1987 | Hôtel de France | Madame Bouguereau | |
1987 | L'Amoureuse | Agathe | |
1990 | Ivanov | Babakina | |
1991 | Canti | ||
1993 | Cuisine et Dépendances | Charlotte | |
1996 | Un air de famille | Betty Ménard | |
1997 | Le Déménagement | Claire | |
1997 | On connaît la chanson | Camille | |
1998 | Le Cousin | Claudine Delvaux | |
1999 | On The Run | Kristin | |
2000 | Une femme d'extérieur | Françoise | |
2000 | Le Goût des autres | Mani | |
2003 | 24 heures dans la vie d'une femme | Marie Collins Brown | |
2004 | Le Rôle de sa vie | Elisabeth Baker | |
2004 | La Maison de Nina | Nina | |
2004 | Comme une image | Sylvia Millet | |
2008 | Parlez-moi de la pluie | Agathe Villanova | |
2012 | Du vent dans mes mollets | Colette Gladstein | |
2013 | Au bout du conte | Marianne | |
2014 | L'Art de la fugue | Ariel | |
2015 | Comme un avion | Laëtitia | |
2015 | Je suis à vous tout de suite | Simone Belkacem |
Zinemagilea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Lanbidea | Oahrrak | |
---|---|---|---|---|
Zuzendaira | Gidoilaria | |||
1993 | Cuisine et dépendances | X | ||
1993 | Smoking/No Smoking | X | ||
1996 | Un air de famille | X | ||
1997 | On connaît la chanson | X | ||
2000 | Le Goût des autres | X | X | |
2004 | Comme une image | X | X | |
2008 | Parlez-moi de la pluie | X | X | |
2013 | Au bout du conte | X | X | |
2014 | L'Art de la fugue | X | Script | |
2017 | Place publique | X | X |
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Albuma |
---|---|
2006 | Canta |
2009 | Dans Mon Pays |
2015 | Nostalgias |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Agnès Jaoui |
- ↑ Klifa, Thierry. (2000). «Agnès Jaoui» Studio magazine (153): 124-129. ISSN 0982-8354...
- ↑ Klifa, Thierry. (2000). «Agnès Jaoui» Studio magazine (153): 124-129. ISSN 0982-8354...
- ↑ interview du 19 novembre 2015
- ↑ lepoint.fr
- ↑ lepoint.fr
- ↑ « Agnès Jaoui, la douceur de vivre », Paris-Match, 26 août 2012.
- ↑ « Le conte est bon à Six-Fours pour le duo Bacri-Jaoui », Nice-Matin, 31 janvier 2013.
- ↑ Voir sur parismatch.com, août 2012.
- ↑ Succès de la pétition en faveur des élèves sans-papiers.. 2006-05-27.[Betiko hautsitako esteka].
- ↑ Les sans-papiers soutenus en chanson. 2010-09-04..
- ↑ Bertrand Gréco et Gaspard Dhellemmes, L'Histoire secrète d'une élection capitale, éditions du Moment, 2014, page 154.
- ↑ «Le plus grand défi de l’histoire de l’humanité : l’appel de Txantiloi:Unité pour sauver la planète» Le Monde 3 septembre 2018..
- ↑ 70 personnalités françaises s'unissent dans un clip contre l'homophobie. RTBF 19 décembre 2018..
- ↑ Auriane Guerithault. (19 décembre 2018). Muriel Robin, Élise Lucet, Vincent Dedienne… 70 personnalités se mobilisent pour lutter contre les violences homophobes. France Info..
- ↑ Pierre Lapointe chante contre l'homophobie dans un vidéoclip français. Société Radio-Canada 20 décembre 2018..
- ↑ Assises pour l’égalité, la parité et la diversité dans le cinéma et l’audiovisuel 2020 - Dossier de presse. 2020..
- ↑ Le discours féministe puissant d'Agnès Jaoui. 26 novembre 2020..
- ↑ Sylvia Zappi. (20 juillet 2020). «L’ancien directeur de Libération Laurent Joffrin lance un nouveau mouvement social-démocrate» Le Monde..
- 1964ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Frantziako abeslariak
- Frantziako aktoreak
- Frantziako zinema zuzendariak
- Frantziako zinema gidoilariak
- Emakumezko bigarren aktore onenaren César sariaren irabazleak
- Emakume zinema-gidoilariak
- Emakume abeslariak
- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from martxoa 2023