Josiane Balasko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josiane Balasko

(2014)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBalašković, Josiane Balaskovic
JaiotzaParis1950eko apirilaren 15a (73 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Familia
Ezkontidea(k)Bruno Moynot  (1974 -  1981)
Philippe Berry (en) Itzuli  (1982 -  1999)
George Aguilar  (2003 -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, idazlea, zinema aktorea eta errealizadorea
Lantokia(k)Frantzia
Jasotako sariak

IMDB: nm0001929 Allocine: 8124 Allmovie: p3492
Musicbrainz: 09094a18-a635-4571-8d41-ad63155c7d63 Discogs: 891786 Edit the value on Wikidata

Josiane Balašković, Josiane Balasko bezala ezaguna (Paris, 9. barrutia, 1950eko apirilaren 15a) aktore eta zuzendari frantsesa da, gidoilaria, eleberrigilea, dialogista eta jantzizaina ere bai.

Splendid konpainiako kideetako bat da. Bere ibilbidean hiru César sari jaso ditu: 1996an, Gazon maudit filmeko gidoi original edo egokitzapen onena, eta, 2000 eta 2021ean, ohorezko bi César.

Aktore onenaren Césarretarako ere izendatu zuten: Trop belle pour toi (1989) eta Tout le monde n'a pas eu la chance d'avoir des parents communistes (1993), eta, gero, Cette femme-là (2003) film poliziakoarentzat.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoak Ivan Balašković (Tordinci, Kroazia, orduko Austria-Hungaria; 1903-1964), ) eta Fernande Gattechaut (Niza, 1911/06/16-1999/03/20) zituen. Josiane Balasko Nizan jaio zen,[2] ingurune apal batean handitu zen.[3] Gurasoekin, anaia zaharrenarekin eta aitona-amonekin bizi izan zen, komuna kanpoan zuten hiru neskame-gela bereizitan.[4] Aita gaueko zaindaria zen. 1952ko apirilaren[5] 27an bataiatu zuten katoliko.

1954ko maiatzean, gurasoek Paris utzi zuten Saint-Quentinen[6] langileentzako jatetxe bat atxikitzeko. 1956an, Parisera itzuli ziren, 10. barrutian, jatetxe handiagoa atxikitzeko.[7]

Zortzi urte zituela, erreumatismo artikularra izan zuen, eta, egunero kortisonaz egindako bi ziztada hartu beharraz gain, sei hilabetez ohean egotera eta urtebetez etxetik ez irtetera behartuta egon zen.[8]

Aita biriketako minbiziz hil zen, Josianek hamalau urte zituela. Orduan, amak eta amonak Neuilly-en-Thellen hazi zuten. Oiseko[9] hiri txiki horretan, amak aterpetxe bat erosi zuen.[10] Aita hil baino lehentxeago, Jugoslavian anaia-erdi bat zuela jakin zuen. Ordutik, familiako oporrak herrialde hartan pasa zituen, eta istorio horretatik atera zuen Demi-sœur (Ahizpa-erdia) filmaren inspirazioa.[11]

Lehenik, marrazketa-eskolak hartzen zituen Arte Grafikoen Eskolan, baina Dekorazio Arteen Goi Eskola Nazionalean sartzeko azterketan huts egin zuen.[12] Bere bokazioa deskubritu zuen lagun batek Tania Balachovaren antzerki-ikastaro batera eraman zuenean. Berak ere antzerkian hastea erabaki zuen, eta leihatilan lanean hasi zen Théâtre de Poche antzokian.[13][14] Amona hil ondoren eta amarekin hotzean zela, hogei urteko gazteak Douchka komediantearenean aurkitu zuen babesa.

Errebelazio komikoa (1980ko hamarkada)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Probintzian haurrentzako antzerki-talde batekin biran zebilela eta gauez hoteleko gelan aspertzen zen bitartean, Josiane Balaskok bere lehen gidoia idatzi zuen, hogeita bi urterekin, Quand je serai grande, je serai paranoïaque (Handitan, paranoikoa izango naiz), eta Maryse izeneko beste aktore batekin interpretatu zuen Odeongo antzokian.[15]

1976an, Splendid konpainiarekin bat egin zuen, eta Valérie Mairesse ordezkatu zuen Le pot de terre contre le pot de vin filmean (Lurrezko potoa ardo-potearen aurka), eta, gero, Ginette Lacazen lan egin zuen. Gaztaroan, sex-symbolaren aurkako rolak egiten zituen batez ere. Splendid konpainian, Gérard Jugnot, Marie-Anne Chazel, Thierry Lhermitte, Christian Clavier, Bruno Moynot eta Michel Blanc lagun zituela ibili zen. Askotan, arazoak zituen lagun onaren roletara edo konplexudun emakume gaztearen roletara mugarazten zuten.

1985ean, lehen aldiz, zuzentzera igaro zen Sac de nœuds (Korapilo-zakua) komedia azidoa sinatuta; Isabelle Huppertekin partekatu zuen afixa. 1987an bigarren filma zuzendu zuen, Les Keufs polizia-komedia; inspektore-tandema osatu zuen Boli Kostako Isaac de Bankolé aktorearekin.

Aktore gisa, 1989an, Bertrand Blierri esker, aktore nagusia nabarmentzeko balio zuten bigarren mailako rolak utzi zituen emaztetzat emakume eder bat –Carole Bouquet– zuen agente komertzial aberats baten –Gérard Depardieu– amorante-papera egiteko, Trop belle pour toi (Ederregia zuretzat) filmean. Bere interpretazioarekin emakume aktore onena izendatua izan zen lehen aldiz César sarietan.

Aitortza kritikoa (1990eko hamarkada)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991n, komedia beltzera itzuli zen, zuzendari gisa, Ma vie est un enfer (Nire bizitza infernu bat da) filmarekin. Hogeita hamar urteko emakume depresibo baten papera egin zuen, Daniel Auteuilen ondoan. Baina 1993an lortu zuen emakume aktore onenaren bigarren izendapena Césarretan, Jacques Zilbermannen Tout le monde n'a pas eu la chance d'avoir des parents communistes (Mundu guztiak ez du guraso komunistak izateko zortea izan) komediako rol nagusiari esker.

Beste arrakasta batekin segitu zuen, 1995ean, ordukoan aktore, gidoilari eta zinemagile gisa. Emakumeen homosexualitatearen gaiaren parez pare jarri zen, 1995ean Alain Chabaten Gazon maudit komedian lesbiana baten paperean sartu baitzen. 1996an, agertoki onenaren César saria jaso zuen (Telsche Boorman eta Patrick Aubréerekin partekatua). Film onenaren, aktore onenaren eta bigarren mailako aktore onenaren kategorietan ere izendatua izan zen filma.

Orduan, komedia leialetako lehen paperak hartzen zituen: 1997an, Arlette komediaren rol nagusia izan zuen, Claude Zidiren zuzendaritzapean. Hurrengo urtean, bere bosgarren zuzendari-lana egin zuen: Un grand cri d'amour komedia, Richard Berryren ondoan. 1999an, Gérard Lauzier-en Le Fils du Français abentura-komedian parte hartu zuen. 2001ean, Jean Beckerren Un crime au paradisen (fr) kartela partekatu zuen Jacques Villeretekin. Urte hartan, ordea, porrot kritiko eta komertzial bat izan zen Absolument fabuleux (Absolutely Fabuous telesail ingelesaren egokitzapena), Nathalie Bayerekin batera.

2000ko hamarkadak erregistro komikotik ateratzeko aukera eman zion.

Erregistro dramatikorako urratsa (2000ko hamarkada)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Josiane Balasko bere ohorezko Césarra eskuan, Daniel Auteuil, Catherine Deneuve eta Karin Viarden ondoan (César Sariketa, 2000).

2000n, ohorezko César bat eman zioten, bere ibilbide osoarengatik.[16]

2003an, Guillaume Niclouxek zuzendutako Cette femme-là (Emakume hau bera) polarraren kartelburu izan zen. Ikertzaile baten paperean egin zuen lanarengatik, emakume aktore onenaren hirugarren izendapena jaso zuen Césarretan.

Bi urte geroago, bere antzezlana zinemara egokitu zuen: L'Ex-femme de ma vie (Nire bizitzako emakume ohia), Thierry Lhermitte eta Karin Viardekin batera jokatu zuen. Urte hartan, erregistro dramatikoan jarraitu zuen Marguerite Duras izanez Charles Berlingek zuzendutako J'ai vu tuer Ben Barka (Ben Barka hiltzen ikusi nuen) drama historikoan. Baina, batez ere, Les Bronzés 3: Amis pour la vie egiteko (trilogiaren azken atala, Beltzaranduak 3: Lagunak betirako) Splendid konpainiarekin elkartu zen berriz, betiere Patrice Leconteren zuzendaritzapean.

2008an, draman murgildu zen zuzendari gisa: bere zazpigarren filmarekin, Cliente, Nathalie Baye zuzendu zuen, eta zineman oso gutxitan lantzen den gai bati aurre egin zion: gizonezkoen prostituzioari. Hurrengo urtean, Mona Achachek egindako Le Hérisson komedia dramatikoko paper nagusia egin zuen.

Bigarren paperak (2010eko hamarkada eta hurrengo urteak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Josiane Balasko, 2013ko urrian, Namurreko antzokian.

2010eko hamarkadatik aurrera, komedietan bigarren paperak eman zaizkio batez ere, batzuetan dramatikoak: 2011n, Djamel Bensalah-ren Beur sur la ville (Beur hirian) komedian, eta, ondoren, Remi Bezançonen Un heureux événement (Gertakari zoriontsu bat). 2012an, Mathilde Seigner eta Marina Foïsen ama zakarraren papera egin zuen Alexandra Leclère-ren Maman (Amatxo) filman. Gero, 2013an, Mona Achacheren Les Gazelles(Gazelak) filman agertu zen.

2012an itzuli zen lehen roletara, hain zuzen, Éric Besnarden Mes héros (Nire heroiak) komedia dramatikoan, Gérard Jugnotekin batera. Gero, Michel Blancekin landu zuen adimen desgaitasunaren gaia, Demi-sœur draman; bera izan zen zuzendaria.

2015ean, Alexandra Leclèren Le Grand Partage (Partekatze handia) komedia ezagunaren casting koralean parte hartu zuen. Hurrengo urtean, Joséphine s'arrondit (Josefina borobildu egin da) filman, bere alaba Marilou Berryk heroiaren amaren papera egin zuen.

2016an, arrakasta komiko herrikoia izan zuen berriz, Éric Lavaineren Retour chez ma mère (Nire amaren etxera itzulera) filmean, non ama aldi berean hunkigarri eta enerbagarri baten papera egin zuen. Orduko hartan, Alexandra Lamy eta Mathilde Seigner ziren alabak. 2019an, Fabien Ontenienteren All Inclusive komedia ezagunaren castingean agertu zen.

Komedia horiekin batera, drametan ere agertzen da: 2017an, Claire Denisen Un beau soleil intérieur (Barne eguzki eder bat)Juliette Binocheren eskutik; 2018an, Hélène FillièresenVolontaire, baina baita François Ozonen Grâce à Dieu (Jainkoaren grazia) mediatikoa ere, eta, 2019an, L'Intervention Fred Grivoisen thriller historikoa.

Engaiamenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Josiane Balasko Enfoirés elkarteko kidea da (Coluchek sortutako ongintzako elkartea). 2015ean, Enfoirés elkartean artisten hartutako konpromiso erosoa salatu zuen, eta honako hau adierazi: “Ez gaude CRSek kargatzeko arriskupean, eta erosoa da hori. Ezin da konparatu. Esaten didatenean: “Restos du Coeur-ekin engaiatzen zara”, hau erantzuten dut: “Ez, atseginez dibertitzen gara”.»[17]

Bestalde, 2006an, Cachango Crousean okupa bat kanporatu ondoren, Cachango 1000 lagunen kausaren alde egin zuen. 2009an, Carole Bouquetekin batera, Parisko Rue de la Banque kaleko familia afrikarrak defendatu zituen, bereziki, eta 2010ean, Rue du Regard kaleko dokumentaziorik gabeko familiak.

2008 eta 2011 bitartean, Droit au logement (Etxebizitza eskubidea) elkartearen lehen lerroan egon zen erregularki.

2012ko lehendakaritza-hauteskundeetan, François Hollande[18] hautagaia sostengatu zuen, eta, 2012ko maiatzaren 6an, Bastilla plazan izan zen, garaipena ospatzeko. 2017an, Frantziako Alderdi Komunistako hautagaiak sostengatu zituen hauteskunde legegileetan.[19]

2018ko irailean, Nicolas Hulotek dimisioa eman ondoren, Juliette Binocherekin batera, beroketa globalaren aurkako tribuna sinatu zuen, “Le plus grand défi de l'histoire de l'humanité" (Gizateriaren historiako erronkarik handiena) izenburuarekin Le Monde egunkariaren azalean argitaratu zuten, L'appel de 200 personalités pour sauver la planète (200 pertsona famaturen deia planeta salbatzeko) izenburupean.[20]

2019ko Europako hauteskundeetan, L'Humanité kazetaren zutabeetan, zerrendaburu Ian Brossat zuen Frantziako Alderdi Komunistaren zerrendari babesa eman ziola iragarri zuen, "Pour l'Europe des gens, contre l'Europe de l'argent" (Pertsonen Europaren alde, diruaren Europaren kontra).[21] Alderdi horretako kideen artean ikusi omen dituen “herri-balioak, inoiz ez populistak” jarrera dela-eta justifikatu zuen bere posizioa.[22][23] Berak eman zion ahotsa kanpainako klipari.[24]

George Aguilar eta Josiane Balasko, 2019ko martxoan

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1974tik 1981era, Josiane Balasko Bruno Moynoten bikote-laguna izan zen (Splendid konpainiako kidea, bera bezala).[25]

Philippe Berry eskultorearekin (1956-2019), Richard Berry komediantearen anaiarekin, egon zen gero, eta seme-alabak izan zituzten: Marilou Berry (Paris, 1983ko otsailaren 1a) bera ere aktorea, eta Rudy Berry[26] (1988), seme adoptatua.

Philippe Berryrengadik dibortziatu zen 1999an, eta George Aguilar aktore estatubatuarrarekin ezkondu zen, 2003an. Fils du Français filmaren platoan ezagutu zuen Aguilar, 1999an.[27]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1973: L'Agression, Frank Cassenti (cm)
  • 1973: L'An 01, Jacques Doillon
  • 1975: Une fille unique, Philippe Nahoun: Simone
  • 1976: Le Locataire, Roman Polanski: bulegaria
  • 1976: Un éléphant ça trompe énormément, Yves Robert: Josy
  • 1977: Solveig et le Violon turc, Jean-Jacques Grand-Jouan (argitaragabea)
  • 1977: Les Petits Câlins, Jean-Marie Poiré: Corinne
  • 1977: L'Animal, Claude Zidi: supermerkatuko neska
  • 1977: Monsieur Papa, Philippe Monnier: kabina telefonikoko emakumea
  • 1977: Nous irons tous au paradis, Yves Robert: Josy
  • 1977: Dites-lui que je l'aime, Claude Miller: Nadine
  • 1978: La Coccinelle à Monte-Carlo, Vincent McEveety: (non créditée au générique)
  • 1978: Si vous n'aimez pas ça, n'en dégoûtez pas les autres, Raymond Lewin: berau
  • 1978: La Tortue sur le dos, Luc Béraud
  • 1978: Pauline et l'ordinateur, Francis Fehr: Pauline
  • 1978: Les Bronzés, Patrice Leconte: Nathalie
  • 1979: Les héros n'ont pas froid aux oreilles, Charles Nemes: bezero kaltetua
  • 1979: Les Bronzés font du ski, Patrice Leconte: Nathalie
1980ko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1981: Clara et les chics types, Jacques Monnet: Louise
  • 1981: Les hommes préfèrent les grosses, Jean-Marie Poiré: Lydie Langlois
  • 1981: Le Maître d'école, Claude Berri: Mlle Lajoie
  • 1982: Hôtel des Amériques, André Téchiné: Colette
  • 1982: Le père Noël est une ordure, Jean-Marie Poiré (n'a pas joué dans la pièce du même nom): Madame Musquin
  • 1983: Papy fait de la résistance, Jean-Marie Poiré: la pharmacienne
  • 1983: Signes extérieurs de richesse, Jacques Monnet: Béatrice Flamand
  • 1984: P'tit con, Gérard Lauzier: Rolande
  • 1984: La Smala, Jean-Loup Hubert: Simone
  • 1984: La Vengeance du serpent à plumes, Gérard Oury: Jackie
  • 1985: Sac de nœuds, Josiane Balasko: Anita
  • 1985: Tranches de vie, François Leterrier: La Parisienne
  • 1986: Nuit d'ivresse, Bernard Nauer: Fred
  • 1986: Les Frères Pétard, Hervé Palud: Aline
  • 1987: Les Keufs, Josiane Balasko: Mireille Molineux inspektorea
  • 1988: Sans peur et sans reproche, Gérard Jugnot: zerbitzari bat
  • 1989: Une nuit à l'Assemblée nationale, Jean-Pierre Mocky: kazetaria
  • 1989: Trop belle pour toi, Bertrand Blier: Colette Chevassu
1990ko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1991: Les Secrets professionnels du Dr Apfelglück, Alessandro Capone, Stéphane Clavier eta Mathias Ledoux: zientzilaria
  • 1991: Ma vie est un enfer, Josiane Balasko: Léah Lemonier
  • 1993: L'Ombre du doute, Aline Issermann: Sophia
  • 1993: Tout le monde n'a pas eu la chance d'avoir des parents communistes, Jean-Jacques Zilbermann: Irène
  • 1994: Grosse fatigue, Michel Blanc: berau
  • 1995: Gazon maudit, Josiane Balasko: Marijo
  • 1997: Didier, Alain Chabat: Madame Massart
  • 1997: Arlette, Claude Zidi: Arlette Bathiat
  • 1998: Un grand cri d'amour, Josiane Balasko: Gigi Ortega
  • 1999: Le Fils du Français, Gérard Lauzier: Suzanne
2000ko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2000: Le Libertin, Gabriel Aghion: Baronne d'Holbach
  • 2000: Les Acteurs, Bertrand Blier: André Dussollier 2
  • 2001: Un crime au paradis, Jean Becker: Lucienne "Lulu" Braconnier
  • 2001: Absolument fabuleux, Gabriel Aghion: Edith "Eddie" Mousson
  • 2002: Le Raid, Djamel Bensalah: Madame Jo
  • 2003: Cette femme-là, Guillaume Nicloux: Michèle Varin
  • 2004: Madame Édouard, Nadine Monfils: Nina Tchitchi
  • 2005: L'Ex-femme de ma vie, Josiane Balasko: Marie-Pierre
  • 2005: J'ai vu tuer Ben Barka, Serge Le Péron: Marguerite Duras
  • 2005: La vie est à nous,Gérard Krawczyk: Blanche Delhomme
  • 2006: Les Bronzés 3: Amis pour la vie, Patrice Leconte: Nathalie
  • 2007: L'Auberge rouge, Gérard Krawczyk: Rose Martin
  • 2007: La Clef, Guillaume Nicloux: Michèle Varin
  • 2008: Musée haut, musée bas, Jean-Michel Ribes: Chanelen ama
  • 2008: Cliente, Josiane Balasko: Irène
  • 2009: Bancs publics (Versailles Rive-Droite), Bruno Podalydès: Solange Renivelle
  • 2009: Le Hérisson, Mona Achache: Renée
  • 2009: Ruby Blue, Jan Dunn: Stéphanie
  • 2009: Neuilly sa mère,Gabriel Julien-Laferrière: eskola pribatuko zuzendaria
2010eko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2010: Holiday, Guillaume Nicloux: Christiane Mercier
  • 2011: Beur sur la ville, Djamel Bensalah: Mamie Nova
  • 2011: Un heureux événement, Rémi Bezançon: Claire
  • 2012: Sport de filles, Patricia Mazuy: Joséphine de Silène
  • 2012: Maman, Alexandra Leclère: ama
  • 2012: Mes héros, Éric Besnard: Olga
  • 2013: Demi-sœur, Josiane Balasko: Antoinette
  • 2014: Les Gazelles, Mona Achache: Brigitte
  • 2015: Le Grand Partage, Alexandra Leclère: La gardienne
  • 2015: Arrête ton cinéma, Diane Kurys: Brigitte
  • 2016: Joséphine s'arrondit, Marilou Berry: Joséphinen ama
  • 2016: Retour chez ma mère, Éric Lavaine: Jacqueline Mazerin
  • 2017: Les nouvelles aventures de Cendrillon, Lionel Steketee: Errauskiñeren amaordea
  • 2017: Un beau soleil intérieur, Claire Denis: Maxime
  • 2018: Bécassine, Bruno Podalydes: Mademoiselle Chataigne
  • 2018: Volontaire, Helene Fillieres: Lauren ama
  • 2018: Neuilly sa mère, sa mère, Gabriel Julien-Laferrière: Madame Bachelot
  • 2018: Vous êtes jeunes, vous êtes beaux, Franchin Don: Mona
  • 2018: J'ai perdu Albert, Didier Van Cauwelaert: Madame Le Couidec
  • 2018: Grâce à Dieu, François Ozon: Irène
  • 2019: L'Intervention, Fred Grivois: Michèle Sampieri
  • 2019: All Inclusive, Fabien Onteniente: Lulu
  • 2019: Beaux-parents, Hector Cabello Reyes: Coline
  • 2019: Les Envoûtés, Pascal Bonitzer: Leonora Evesco
2020ko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2020: L'Esprit de famille, Éric Besnard: Marguerite
  • 2020: C'est la vie, Julien Rambaldi: Dominique
  • 2021: Un tour chez ma fille, Éric Lavaine: Jacqueline Mazerin
  • 2021: Tralala, Arnaud et Jean-Marie Larrieu: Lili
  • 2021: La Pièce rapportée, Antonin Peretjatko: ama-erregina
  • 2021: Mes très chers enfants, Alexandra Leclère: Chantal
  • 2023: Des mains en or, Isabelle Mergault: Martha
  • 2023: Captives, Arnaud des Pallières: Marguerite Bottard, ezizenez Bobotte
Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1979: Les 400 coups de Virginie
  • 2006: David Nolande, Nicolas Cucherena (6. atala, La Carte du diable): Sofia
  • 2008: Françoise Dolto, le désir de vivre de Serge Le Péron: Françoise Dolto
  • 2014: La Loi de Barbara de Didier Le Pêcheur: Barbara Malo (3 atal)
  • 2019: Le Bazar de la Charité d'Alexandre Laurent Madame Huchon (8 atal)
Bikoizketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2000: Chicken run, Peter Lord eta Nick Park: Bernadette (2. bikoizketa)
  • 2014: Tante Hilda<span typeof="mw:DisplaySpace" id="mwBEs"> </span>!, Jacques-Rémy Girerd: Dolores

Zuzendaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1985: Sac de nœuds
  • 1987: Les Keufs
  • 1991: Ma vie est un enfer
  • 1995: Gazon maudit
  • 1998: Un grand cri d'amour
  • 2005: L'Ex-femme de ma vie
  • 2008: Cliente
  • 2013: Demi-sœur

Gidoilaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jantzien sortzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1976: L'Affiche rouge, Frank Cassenti

Josiane Balaskok zuzendutako filmen zenbakiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1970: La pipelette ne pipa pas
  • 1971: Quand j'srai grande, j'srai paranoïaque, Josiane Balaskok taularatua
  • 1973: Jeanne l'ébouriffée, Catherine Dasté, egileak taularatua, Théâtre de Sartrouville
  • 1975: Silence là-dedans J.M. Villessotekin, Théâtre Mouffetard puis invités par le TNA à la salle Atlas à Alger et à Gardaïa
  • 1976: Le Pot de terre contre le pot de vin, Le Splendid
  • 1976: Ginette Lacaze, Coluchek taularatua
  • 1977: Amour, coquillages et crustacés, Le Splendid
  • 1979: Le père Noël est une ordure, Splendid, Philippe Gallandek taularatua, Le Splendid : Zézette (Marie-Anne Chazel ordezkatuz)
  • 1982: Bunny's bar[28] Josiane Balaskorena eta berak taularatua, Michel Blanc eta Valérie Mairessekin
  • 1985: Nuit d'ivresse[29] Josiane Balaskorena eta berak taularatua, Michel Blanc-ekin, Théâtre du Splendid Saint-Martin, (2002n berriz emana, Théâtre de la Renaissance, Michèle Bernier eta Francis Huster-ekin)
  • 1989: L'Ex-femme de ma vie[30] Josiane Balaskorena eta berak taularatua, Richard Berry-rekin, Théâtre du Gymnase, (1988an sortua Théâtre du Splendid Saint-Martin, Jane Birkin eta Thierry Lhermittekin)
  • 1992: Solo de Willy Russell, Josiane Balaskok taularatua, Théâtre du Gymnase Marie Bell
  • 1996: Un grand cri d'amour[31] Josiane Balaskorena eta berak taularatua, Richard Berryrekin, Théâtre de la Michodière (1997an berriz emana)
  • 2006: Dernier Rappel[32] Josiane Balaskorena eta berak taularatua, avec Cartouche, Marius Colucci, George Aguilar, Jacky Nercessian, Théâtre de la Renaissance
  • 2009: Tout le monde aime Juliette Josiane Balaskorena eta berak taularatua, Marilou Berry, David Rousseau, Lannick Gautry, Jacky Nercessian-ekin, Théâtre du Splendid Saint-Martin
  • 2011: La nuit sera chaude Josiane Balaskorena eta berak taularatua Théâtre de la Renaissance, bira 2012an
  • 2014-2015: Un grand moment de solitude Josiane Balaskorena eta berak taularatua, bira, Théâtre de la Michodière
  • 2016-2018: La Femme rompue de Simone de Beauvoir, mise en scène Hélène Fillières, théâtre des Bouffes du Nord, théâtre Montansier, théâtre Hébertot, bira
  • 2021: Un chalet à Gstaad Josiane Balaskorena eta berak taularatua, Théâtre des Nouveautés

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Le Père Noël est une ordure, Actes Sud - Papiers, ISBN 2-86943-052-3 - (antzerkiko bertsioa: amaiera ezberdina filmarekiko non gas leherketa gertatzen zen).
  • Cliente, Fayard, 2004. Artisau ezkondu bat, eraikuntzako langilea, berrogeita hama inguru duten emakumeen gigolo bilakatzen da; bere helburua bere emazteari laguntzea da.
  • Parano express, Fayard, 2006 Antoinen istorioa, hogeita hamar urte, bizimodu normala, ongi alde guztietatik. Bere bizitza itzulikatzen da emakume zahar gor eta mutu batek billete igarle bat ematen dionean katastrofe bat iragarriz.
  • La nuit sera chaude, Actes Sud, 2011.
  • Jamaiplu, Editions Pygmalion, 2019. Josiane Balaskok proposatzen du zortzi ipuin fantastikoren bilduma bat.

Goraipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • César 1996: meilleur scénario taularatze onena Gazon maudit filmarentzat
  • Lumières 1996: meilleur scénario ou adaptation taularatze edo egokitzapen onena Gazon maudit filmarentzat
  • César 2000: César d'honneur ohorezko Césarra
  • Festival international du film de comédie de Liège 2018: Crystal Comedy Award[33]
  • César 2021: César anniversaire urtebetetze Césarra troupe du Splendid konpainiarekin

Izendapenak eta hautaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • César 1990: emakume aktore onenaren Césarra Trop belle pour toi filman
  • César 1994: emakume aktore onenaren Césarra Tout le monde n'a pas eu la chance d'avoir des parents communistes filman
  • César 1996: zuzendari onenaren Césarra Gazon maudit filman
  • César 2004: emakume aktore onenaren Césarra Cette femme-là filman
  • Prix Raimu 2008: komedia-filmaren, emakume komediante eta taula saria Cliente filman
  • Festival du film de Croisic 2008: Publiko gaztearen egokitzapen onenaren saria eta egokitzapen onenaren Hublot d'or Cliente filman
  • Festival Jean Carmet 2012: Bigarren rol femeninoaren saria Sport de filles filman
  • César 2020 César de la meilleure actrice dans un second rôle Grâce à Dieu filman

Dekorazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Chevalière de la Légion d'honneur, 1994ko abenduaren 3a

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Prix et nominations de Josiane Balasko. ..
  2. Jean-Louis Beaucarnot et Frédéric Dumoulin, Dictionnaire étonnant des célébrités, First Editions, 2015, page 30.
  3. Fichier des personnes décédées. .
  4. L'Hebdo Cinéma, n°21, semaine du 20 au 26 mars 1985, p.44, interview de Josiane Balasko par Leslie Bedos : "Mes quatre premières années, je les ai passées, entassée avec mes parents, mes grands-parents et mon frère dans trois mansardes avec l'eau sur le palier. On devait sortir pour aller d'une pièce à l'autre."
  5. L'Hebdo Cinéma, n°21, semaine du 20 au 26 mars 1985, p.44, interview de Josiane Balasko par Leslie Bedos : "J'ai aussi un souvenir très précis de mon baptême, j'avais deux ans (avant on avait pas les sous) : j'étais en larmes parce que mes chaussures vernies me faisaient mal... Alors quand le curé a eu la bonne idée de me mettre du sel sur la langue, de rage je lui ai pissé dessus."
  6. L'Hebdo Cinéma, n°21, semaine du 20 au 26 mars 1985, p.44, interview de Josiane Balasko par Leslie Bedos : "On avait déménagé pour Saint-Quentin, près d'une usine. On avait une pièce de 10 m² qui faisait resto, et l'autre un peu plus grande pour nous tous. Ma mère, qui faisait très bien la cuisine, a laissé tomber son boulot de représentante à vélo, pour se lancer dans la restauration. Elle a mis quatre tables et fait publier des tracts que j'ai gardés en souvenir... C'était : "À partir de 12 mai 54, plus besoin de gamelles - plats chauds à emporter - prix modérés", c'était émouvant."
  7. L'Hebdo Cinéma, n°21, semaine du 20 au 26 mars 1985, p.46, interview de Josiane Balasko par Leslie Bedos : "L'année de mes six ans, ils se sont installés dans un plus grand restaurant, entre la gare du Nord et la gare de l'Est. Mon père a quitté son boulot pour aider ma mère qui passait son temps à transpirer devant ses fourneaux à l'heure du coup de feu. Ils avaient une clientèle de postiers, de voyageurs et quelques habitués."
  8. L'Hebdo Cinéma, n°21, semaine du 20 au 26 mars 1985, p.46, interview de Josiane Balasko par Leslie Bedos : "J'ai eu des graves rhumatismes articulaires, on m'a soignée à la cortisone. Je suis restée six mois sans me lever, et un an sans sortir. Les clients venaient aider mes parents à me tenir pour les deux piqûres quotidiennes."
  9. Josiane Balasko. 2004.
  10. L'Hebdo Cinéma, n°21, semaine du 20 au 26 mars 1985, p.46, interview de Josiane Balasko par Leslie Bedos : "Ma mère, qui est une fonceuse, a acheté une auberge pourrie à 60 bornes de Paris, dans l'Oise, et on s'est installées là-bas. C'était un ancien relais de poste où on faisait noces et banquets. Ces trois femmes seules à la campagne, au départ ça a fait un peu jacasser... Les gens trouvaient ça étrange."
  11. Esther Leneman, « Les petites voix » sur Josiane Balasko, émission sur Europe 1, 24 août 2013.
  12. L'Hebdo Cinéma, n°21, semaine du 20 au 26 mars 1985, p.46, interview de Josiane Balasko par Leslie Bedos : "Recalée à 18 ans aux Arts Déco, y'avait pas de quoi faire l'intéressante..."
  13. L'Hebdo Cinéma, n°21, semaine du 20 au 26 mars 1985, p.46, interview de Josiane Balasko par Leslie Bedos : "J'ai fini par croiser une ancienne copine qui m'a emmenée, moi et mon carton à dessin, au cours de Tania Balachova. Je suis restée."
  14. L'Hebdo Cinéma, n°21, semaine du 20 au 26 mars 1985, p.46, interview de Josiane Balasko par Leslie Bedos : "Pour gagner ma croûte, j'étais caissière au Théâtre de Poche, et j'ai joué une mauvaise pièce pleine de sketches hippies à messages. Une horreur."
  15. L'Hebdo Cinéma, n°21, semaine du 20 au 26 mars 1985, p.46, interview de Josiane Balasko par Leslie Bedos : « Je l'ai jouée, en 74, avec une fille qui s'appelait Maryse au café-théâtre de l'Odéon »
  16. Vidéos - Académie des Arts et Techniques du Cinéma. .
  17. Purepeople. «Josiane Balasko : Les Enfoirés, c'est quand même confortable...» www.purepeople.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).
  18. Hollande et Sarkozy, les célébrités à leurs côtés. 16 avril 2012.
  19. «Josiane Balasko : « J’ai simplement envie que les gens vivent mieux »» L'Humanité 2017-05-31.
  20. «Le plus grand défi de l’histoire de l’humanité : l’appel de Txantiloi:Unité pour sauver la planète» Le Monde 3 septembre 2018.
  21. Élections européennes : Josiane Balasko déclare soutenir la liste communiste de Ian Brossat. ..
  22. Européennes : Josiane Balasko appelle à voter pour le communiste Ian Brossat. .
  23. L’actrice Josiane Balasko soutient le PCF aux européennes. .
  24. Magali Rangin. (2019). Européennes: la comédienne Josiane Balasko soutient le candidat communiste Ian Brossat. ..
  25. Telestar.fr. (2015-09-29). «Josiane Balasko : tous les hommes de sa vie [Photos»] Telestar.fr..
  26. PHOTO – Marilou Berry pose avec son père, le frère de Richard Berry - Gala. ..
  27. George Aguilar
  28. Actes Sud-Papiers, 2004 ISBN 978-2-7427-5192-1
  29. Actes-Sud Papiers, 1990 ISBN 978-2-86943-238-3
  30. Actes Sud-Papiers, 2005 ISBN 978-2-86943-184-3
  31. Actes Sud-Papiers, 1997 ISBN 978-2-7427-0451-4
  32. Actes Sud-Papiers, 2006 ISBN 978-2-7427-5820-3
  33. Festival International du Film de Comédie de Liège. .

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Charles Joyon, Du café au théâtre, Éditions L'Harmattan, 2004, p. 57. 
  • Jean Tulard, Dictionnaire du cinéma. Les acteurs, Éditions Robert Laffont (Collection Bouquins), Paris, mai 2007, p. 66-67, ISBN 978-2-221-10895-6
  • Jean-Jacques Jelot-Blanc, Collection Couples mythiques, Le Splendid, Alphée Éditions (biographie), 2010.
  • Bernard Boyé, Les Légendes du Cinéma Français, Le Splendid, Autres Temps Éditions (biographie), 2011.
  • Alexandre Grenier, Génération Père Noël, éditions Belfond, 1994 (biographie) ISBN 2-7144-3216-6
  • Clara Laurent, Josiane Balasko, une vie splendide, Tallandier, 2021. Josiane Balaskori egindako lehenengo biografia ISBN 979-1021036512

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]