Marin Sanudo Gaztea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Marin Sanudo Gaztea italiar historialaria izan zen (Venezia, 1466 - 1536). 1490. urtean hasi zen Vite dei dogi (Duxen bizitza) obra idazten, sortu zenetik 1494 arte Venezia aztertzen duena. La spedizione di Carlo VIII (Karlos VIII.aren espedizioa) obra idatzi ondoren hasi zituen bere Diarii edo egunkariak. Egunkari horiek dira idazlearen obrarik aipagarrienak eta eskuizkribu zaharrez, liburu arrotzez eta mapez baliatu zen idazteko. 1879-1902 urteetan argitaratu zituzten I diarii (58 liburuki; Egunkariak) idazlearen obra handia eta garai hartako ohiturak eta historia ezagutzeko ezinbesteko lana.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marin Sanudo Gaztea Aldatu lotura Wikidatan