Mario Muslera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mario Muslera

Bizitza
JaiotzaDonostia1873ko martxoaren 27a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1936ko abuztuaren 26a (63 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakofizierra
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Elkarte Tradizionalista

Mario Muslera Planes (Donostia, 1873ko martxoaren 27a-ib, 1936ko abuztuaren 26a) gipuzkoar militarra izan zen. Primo de Riveraren diktaduran direktorioaren kidea, dibisio-jeneral bilakatu zen.[1] Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zutenean, Elkarte Tradizionalistan sartu zen.

1936ko ekain eta uztailean, ezinbesteko pieza zen Donostiari buruzko Emilio Mola jeneral espainiarraren planetan Errepublikaren aurkako estatu kolpea emateko; hala ere, deskoordinazioa nagusitu eta ez zuen jarrera aktiborik hartu uztailaren 17 eta 18ko une erabakigarrietan.[2] Une horretan, bera jaioterrian zegoen. Preso hartu eta gerra-kontseilu baten ondorioz fusilatu zuten.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pérez de Olaguer, Antonio. (1944). Enciclopedia universal ilustrada europeo-americana (Suplemento 1936 - 1939. 1.ª parte). Espasa-Calpe, 495 or..
  2. «GIPUZKOA 1936 - VERANO Y REVOLUCIÓN» www.gipuzkoa1936.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).
  3. (Gaztelaniaz) «Cómo fueron asesinados el general Muslera y el teniente coronel Baselga» Hoja oficial del lunes: 2. 1937-9-13.