Mario Roatta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mario Roatta

Bizitza
JaiotzaModena1887ko otsailaren 2a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1887ko otsailaren 2a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1968ko urtarrilaren 7a)
HeriotzaErroma1968ko urtarrilaren 7a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakofizierra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Bigarren Mundu Gerra

Mario Roatta (Modena, 1887ko otsailaren 2a - Erroma, 1968ko urtarrilaren 7a) italiar militar faxista izan zen, teniente jeneral izandakoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1906an Infanteriako Akademian sartu zen eta, Gerra Eskolatik igaro ondoren, kapitain gradua lortu zuen, Estatu Nagusira bidalia izan zelarik. Graduazio horrekin Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen. 1934an, Servizio Informazioni Militariko buru izan zen, koronel graduarekin, 1935era arte.[1] 1936an, Espainiara joandako tropa italiarren Corpo di Truppe Volontarie hartu zuen kargu, komandante buru eta jeneral gisa, Bigarren Errepublikaren aurkako matxinatuen alde, eta, horrela, 'Mancini' izengoitiz Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuen.[2] Unitatearen komandante gisa, Santoñako hitzarmena sinatu zuen. Italiako Informazio Militarreko Zerbitzuaren kontrol maila altua mantentzen jarraitu zuen, nominalki ordezkatua izan zen arren.

1939an Berlinera bidali zuten, Italiako enbaxadaren agregatu militar gisa. Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, hainbat ardura-postu izan zituen Estatu Nagusi faxistan. 1942an Kroaziara bidali zuten, II. Armada buru gisa. Gero, Eslovenia eta Dalmaziako tropen buru izendatu zuten. Denbora horretan gerra kriminal bezala nabarmendu zen. Bere gupidagabekeriak Jugoslaviako partisanoekin zuen borrokan zibilen artean beldurrezko egoerak eragin zituen.

1943an Siziliara bidali zuten VI. Armadako komandante buru gisa, non jeneral buru izatera iritsi zen. Urte bereko azaroan, Erromara eraman zuten, Estatu Nagusiko Komandante Nagusia izateko. 1945ean atxilotua, martxoaren 4an ihes egitea lortu zuen Roselli anaien hilketaren epaiketan, Carabinierien komando baten laguntzari esker, herritarren haserrea eragin zuena. Berriro harrapatu zuten, eta biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten, baina 1946an barkatu egin zioten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Heiber, Helmut; Glantz, David M.. (2005). Hitler and His Generals: Military Conferences 1942–1945. New York: Enigma Books, 838 or. ISBN 978-1-929631-09-4..
  2. Sullivan, Brian R.. (1995). «Fascist Italy's Military Involvement in the Spanish Civil War» The Journal of Military History 59 (4): 705.  doi:10.2307/2944499..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]