Marisol Garmendia
Marisol Garmendia Beloki (Zaldibia, Gipuzkoa, 1963ko abenduaren 19a) PSE-EE alderdiaren militantea, kazetari gisa lan egin du. Politikaria.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zaldibian jaioa, 1963an. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. Euskalduna, Nafarroako Unibertsitatean Informazio Zientzietan lizentzia eskuratu zuen. Kazetari gisa Deia egunkarian eta El Diario Vascoren "Zabalik" euskarazko astekarian lan egin zuen. 2011-2015 agintaldian, Donostiako Udaleko Lehendakaritzako zinegotzia izan zen, eta 2016an Donostia Europako kultura-hiriburu izateko Hautagaitzaren arduraduna. 2015-2019 agintaldian, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketarako foru diputatua, PSE-EE alderdikoa. 2016-2021 agintaldian, Donostiako Udalaren bigarren alkateordea eta Gune Publikoetako eta Hiri Proiektuetako zinegotzia izan da. Ekologia eta Osasun Publikoko zinegotzia izan da ere.[1]
2022ko urrian Odon Elorzarekin lehia izan zuen Donostiako Udalaren hauteskundeetan PSE-EE alderdiaren zerrenda-buru izateko. Azkenik, militanteen gehiengo batek haren alde bozkatu zuen, Donostiako Udalaren alkatetza eskuratzeko hautagi izateko. Marisol Garmendiak militanteen botoen %66 eskuratu zituen, Odon Elorza alkate ohi eta diputatuari nagusituta; 222 boto lehenak, eta 115 bigarrenak.[2][3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://web.archive.org/web/20221011092146/https://www.donostia.eus/info/ayuntamiento/ayto_corp.nsf/vowebContenidosId/NT00000ABA?OpenDocument&idioma=eus&id=C360244&cat=Grupos%20Pol%EDticos&subcat=PSE&doc=D
- ↑ https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20221010/goia-habra-dormido-a-pierna-suelta-dice-elorza-tras-ganar-las-primarias-garmendia
- ↑ https://www.berria.eus/paperekoa/1892/006/001/2022-10-11/garmendiak-dio-pse-eek-lidergo-berri-bat-duela-donostiako-alkatetzarako.htm