Markeskua jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Markeskua jauregia
Kultura ondasuna
Markeskua.JPG
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Eibar
Koordenatuak 43° 11′ 00″ N, 2° 28′ 43″ W / 43.1833730897°N,2.47864916194°W / 43.1833730897; -2.47864916194Koordenatuak: 43° 11′ 00″ N, 2° 28′ 43″ W / 43.1833730897°N,2.47864916194°W / 43.1833730897; -2.47864916194
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloa Pizkundetar arkitektura
Arkitektura barrokoa
Ondarea
BIC RI-51-0001493
9

Markeskua jauregia, baita Isasi dorretxea edo Isasiko Markesaren jauregia bezala ezagutzen den jauregia da. Gipuzkoako Eibar udalerrian kokatzen da (Euskal Herria), antzinako Errege Bidean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martin Lopez Isasi markesak eta bere emazte Domenja Orbeak eman zuten eraikitzeko agindua XVI. mendean. Ohitura zen bezala Eibarko hiribildutik kanpora eraiki zuten, Ermurako bidean[1].

XX. mendearen amaieraldeko zaharberritzearen ondoren eta Eibarko Udalarekin sinatutako lagapen baimenari esker, Udako Euskal Unibertsitatearen egoitza akademikoa kokatu da, Ikastetxe Nagusia.

XVI.mendekoa da, XX.ean berriztatua

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hareharrizko eraikin zurbila da, apaingarri gutxikoa, pizkundeko estiloan eraikia. Oinplano errektangularra du eta lau isuritako teilatua. Sarreran dobela handiz inguraturiko puntu erdiko arkua du eta aurrealdearen erdigunean Isasi familiaren armarri handi bat. Guztira lau solairu ditu[2].

Bisitari famatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isasi familiako kideek kargu garrantzitsuak izan zituzten Espainiako gortean. Honen adibide Filipe IV.a Espainiakoak bere seme Francisco Fernando-ren hezkuntza Juan Isasi Idiakezen esku utzi izana.

Lotura hauen ondorioz Espainiako errege familiako hainbat kide izan dira jauregi honetan; garrantzitsuenak Elisabet II.a Borboikoa, Maria Kristina Austriakoa, Alfontso XIII.a Espainiakoa eta Viktoria Eugenia Battenbergekoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Isasi Jauregia (Markeskua)», www.turismoa.euskadi.eus.
  2. «Isasi (Markeskua)», GIPUZKOAKO ONDARE HISTORIKO-ARTISTIKO ETA ARKEOLOGIKOA.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa