Marlene Schmidt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marlene Schmidt

Bizitza
JaiotzaWrocław1937ko otsailaren 4a (87 urte)
Herrialdea Alemania
Familia
Ezkontidea(k)Ty Hardin  (1962ko irailaren 1a -  1965eko abuztuaren 21a)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmodeloa, edertasun lehiaketan parte-hartzailea eta zinema aktorea
Altuera173 zentimetro

IMDB: nm0773104 Allocine: 47132 Allmovie: p63713 Edit the value on Wikidata

Marlene Schmidt (Wroclaw, Alemania, 1937ko azaroaren 11) alemaniar aktorea, ekoizlea, eta modeloa da, edertasun lehiaketetan jardun duena. Miss Unibertsoren irabazlea izan zen 1961ean, titulua lortu zuen lehen emakume alemaniarra.[1][2][3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Schmidt 1937ko azaroaren 11n jaio zen, Breslau (Wroclaw) hirian, Alemanian. Gaur egun Poloniako Wrocçaw hiria da. Ekialdeko Alemanian hazi zen eta Ingeniaritzan maistratza lortu zuen. 1960an, Mendebaldeko Alemaniara joan zen bizitzera familiarekin.

Miss Unibertso 1961[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemaniaren ordezkari izan zen 1961eko uztailaren 15ean Miami Beach Auditorium-en (Ameriketako Estatu Batuak) egin zen Miss Unibertso lehiakeren hamargarren edizioan. Ekitaldiaren amaieran, erregina izendatu zuten. Ohi legez, aurreko urteko Linda Bement estatubatuar erreginak jarri zion koroa.

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Saarbrücken hirian bizi da, Alemanian. 1962an Ty Hardinekin ezkondu zen eta 1966an dibortziatu zen, seme bat du.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marlene Schmidtek aktore eta ekoizle gisa film hauetan parte hartu zuen:[4]

  • 1972: The Stepmother ¹
  • 1974: The Teacher ¹
  • 1975: The Specialist ²
  • 1975: Dr. Minx ¹
  • 1976: Scorchy ¹
  • 1978: Texas Detour ¹
  • 1978: The Fifth Floor ²
  • 1981: Separate Ways ²
  • 1983: Mortuary ¹
  • 1984: They're Playing with Fire ²
  • 1986: Kidnapped ¹

¹ aktore eta ekoizle

² gidoilari kreditua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Miss Universe 1961 - Marlene Schmidt. .
  2. (Ingelesez) «Marlene Schmidt | Actress, Producer, Writer» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
  3. «The Sumter Daily Item - Google News Archive Search» news.google.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
  4. (Gaztelaniaz) «Marlene Schmidt» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekoa:

Linda Bement,  AEB

Miss Unibertso

1961

Hurrengoa:

Norma Nolan,  Argentina