Marouf al-Bakhit

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marouf al-Bakhit

Jordaniako Lehen Ministroa

2011ko otsailaren 9a - 2011ko urriaren 24a
Samir Rifai (en) Itzuli - Awn Shawkat Al-Khasawneh (en) Itzuli
Jordaniako Lehen Ministroa

2005eko azaroaren 27a - 2007ko azaroaren 25a
Adnan Badran (en) Itzuli - Nader al-Dahabi (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMahis (en) Itzuli1947ko martxoaren 18a
Herrialdea Jordania
Lehen hizkuntzaarabiera
Heriotza2023ko urriaren 7a (76 urte)
Hezkuntza
HeziketaJordaniako Unibertsitatea gradu : Administrazio publiko, politika zientzia
Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea Master in Public Administration (en) Itzuli
Londresko King's College Doktoretza
Hizkuntzakarabiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Mutah University (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraJordanian Armed Forces (en) Itzuli
Graduamaior jeneral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoahautagai independente

Marouf Suleiman al-Bakhit (Mahis, 1947ko martxoaren 18a - 2023ko urriaren 7a) jordaniar militar, diplomazialari eta politikaria izan zen. Jordaniako lehen ministroa izan zen 2005etik 2007ra eta 2011n.

1964an sartu zen Jordaniako armadan eta 1999an erretiratu zen maior jeneralaren mailarekin. Gainera, kudeaketa eta zientzia politikoa ikasi zituen Jordaniako Unibertsitatean, eta ikasketak egin zituen Kalifornian eta Londresen.

Abdullah II.a Jordaniakoa erregeak 2005eko azaroan izendatu zuen lehen ministro, Jordanian bonba-erasoak izan eta hiru astera, herrialdeko segurtasuna eta egonkortasuna berrezarri zitzan. Bi urte geroago dimititu zuen eta 2011ko otsailetik urrira lehen ministro izan zen berriro. Jordaniako enbaxadorea Israelen eta segurtasun nazionaleko burua ere izan zen.