Marrakexeko medina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Marrakexeko medina1
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Marrakech ramparts by night.jpg

Medinaren harresiak

Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iv, v
Erreferentzia 331
Kokalekua  Maroko
Eskualdea2 Arabiar Herrialdeak
Koordenatuak 31° 37′ 53″ N, 7° 59′ 12″ W / 31.63139°N,7.98667°W / 31.63139; -7.98667Koordenatuak: 31° 37′ 53″ N, 7° 59′ 12″ W / 31.63139°N,7.98667°W / 31.63139; -7.98667
Izen ematea [[1985]] (? bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Marrakexeko medina Marokoko izen bereko hirian dago. 1070-1072 artean Almorabide dinastiak sortu zuen. 1985ean Unescok Gizateriaren ondarea izendatu zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrakexeko medina hiriburua eta haien ekonomia eta kultura gune nagusia bihurtu zuten almorabideek. Bi mendetan hiria nomada herri horrek ezarritako trazaketaren arabera handitzen joan zen. Hasierako medina gotortuaren aztarnak gordetzen dira: harresiak, 1126-1127 artean altxatuak, eta hiriaren ekialdean dauden palmondo sailak.

1147an, almohade bereberreak hiriari eraso zioten eta konkistatu zuten. Eraikin gehienak suntsitu zituzten eta medina berriro ere eraiki zuten. Garai horretan Kutubiyya meskita eraiki zuten, non minaretea azpimagarria den, harresiak indartu zituzten kasba gotortu zuten bi atari harriz, Bab Agnaou eta Bab Robb, El Badi jauregia altxatu zuten, Menara lorategiak eta enparantza egin zituzten... Ingeniaritza zibilaren ikuspuntutik Tensift zubiak garrantzi handia du.

1269tik aurrera, almohadeek boterea galdu zuten hirian eta, horrekin batera, medinaren maldan behera hasi zen. XIV. mendean Ben Salah meskita eraiki zen. 1510ean Saadi leinuarekin hiriak bere handitasuna berreskuratu zuen. Dinastia horrekin meskitak, madrasak eta jauregiak egin ziren. Garai horretatik Saadien hilobiak dira.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marrakexeko medina Aldatu lotura Wikidatan