Martín de los Heros
Martín de los Heros | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Karrantza, 1783ko azaroaren 8a | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | Madril, 1859ko martxoaren 14a (75 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | militarra, idazlea eta politikaria | ||
Kidetza | Historiaren Errege Akademia |
Martín de los Heros (Balmaseda, 1783ko azaroaren 8a - Madril, 1859ko martxoaren 14a) bizkaitar militar, idazle eta politikari liberala izan zen. 1835-1836 bitartean Espainiako Gobernazio ministroa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako liberalen matxinadan parte hartu zuen, 1820. urtean, teniente-koronel zela.
1823an absolutismoa berriro ezarri zenean, erbestera jo zuen. 1834. urtean Espainiara itzuli zen eta Madrilgo Gorteetako prokuradore hautatu zuten Bizkaiko Jaurerrian.
1835ean Gobernazio ministro izendatu zuten. 1840. urtean Liburutegi Nazionaleko zuzendari kargua eman zioten.
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historiako gaiak landu zituen bere idatzietan: Historia de Balmaseda (1926, Balmasedako Historia), Historia del Conde Pedro Navarro (1854, Pedro Navarro kondearen historia) eta Diccionario de hombres ilustres de las Encartaciones (Enkarterriko gizon handien hiztegia).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.