Martin Gaztelu Gibelalde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martin Gaztelu Gibelalde
Bizitza
Jaiotza Gaztelu, 1535 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza 1598 (62/63 urte)
Jarduerak
Jarduerak eskribaua
Martin Gaztelu Karlos erregearen aurrean aurkeztua Yusten. Eduardo Rosalesen margolana.

Martin Gaztelu Gibelalde Nafarroko Tutera herrian jaiotako Espainiako Karlos Habsburgokoaren eta Filipe II.a Espainiakoaren errege-idazkaria eta konfidantza-gizona izan zen. Haren biografiaren inguruko hipotesi ugari daude eta gerta daiteke izen bereko edo familia bereko pertsona desberdinen nahasketa izatea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren jaiotzez eta heriotzez zalantza handiak daude. Haren jaiotza herria ere ez dago erabat garbi zeren eta espezialista batzuen ustez Gipuzkoako Gaztelukoa baitzen. Espainiako Karlos Habsburgokoaren eta Filipe II.a Espainiakoaren erregeen gortetan lan desberdinak eta ugari egin zituen: erregearen idazkaria, eskribaua, Maiordomo Nagusia, Karlos Habsburgokoaren idazkaria (lan hori egiteagatik 625 florin herbeheretar irabazten zuen); Filipe II.arekin aitarekin izandako funtzio batzuk gorde zituen eta gainera Calatravako Ordenaren eta Alcántarako Ordenaren idazkaria izendatu zuen.

1570an Martin Gaztelu Gibelalde, idazkari bezala, Yusteko monasterioan enperadorerekin egon zen. Beste lanen artean, honen jantzi gelan zeuden gauza guztien inbentario egin zuen. Bitxikeri bezala Espainian Aro Modernoan lehenego aldiz garagardoa egiteko sistemaren presentzia erregistratu zuen. Filipe II.a Espainiakoaren erregealdian afera ilun batean nahasia egon zen: Filiperen semea zen Karlos Austriakoa printzeak in articulo mortis koroari uko egin zion eta testamentua eman zuen Martin Gaztelukoaren aurrean.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazteluk idazlan ugari utzi zituen, tartean Espainiako Gortearen jauregiko etiketa gordetzeko lehenetariko irizpide liburua: Etiqueta y ordenanzas que el rey don Felipe II rey de las Españas mandó se guardasen por los criados y criadas de la Casa Real de la Reina nuestra señora.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jauregiko Fitxategia, Historia Saila, 50.kutxa, 1.zk.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]