Jose Luis Orella
Jose Luis Orella | |
---|---|
(2006) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1935eko abenduaren 10a (88 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria eta katedraduna |
Enplegatzailea(k) | Deustuko Unibertsitatea |
Jose Luis Orella Untzue (1935eko abenduaren 10a, Iruñea, Nafarroa) nafar ikerlaria, historialari eta irakasle bat da. Erdi Aroko Historian aditua da eta arlo horren barnean bereziki, Nafarroako Erresumaren historia eta zuzenbidean.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filosofia eta Letretako doktorea Madrilen, eta Historiakoa doktorea Madrilen eta Erroman. 1976. urtean, Irun Hiria saiakera onenarentzat saria jaso zuen. Eusko Ikaskuntzako lehendakariorde izan zen 1989 eta 1991. urteen artean. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide osoa da, eta bere sarrera hitzaldiako gaia izan zen: Régimen municipal de Guipúzcoa hasta la constitución definitiva de la Hermandad y el nacimiento de la Diputación, a. 1461.
Deustuko Unibertsitateko Donostia Campusean Erdi Aroko Historia irakasgaia irakatsi du eta Zuzenbidearen Historia EHUn[1].
Euskal Geografia Elkargoa (INGEBA) elkarteko sortzaileetako bat da[2].
Idazle oparoa da. 80tik gora artikulu akademiko idatzi ditu, artikulu, 40tik gora liburu bakarka eta hainbat liburu elkarlanean beste ikerlarirekin eta horietako zenbaitetan, berak koordinatu ditu. Doktore tesiak ere zuzendu ditu, Deustuko Unibertsitatean, EHUn eta UNEDen[3].
Nafarroako Historiaren garrantzia aldarrikatu du eta erresumaren historiaren ezagutza eskasa dela ohartarazi izan du.[4]
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1976. Partidos Políticos en el Primer Renacimiento
- 1977 La Universidad Vasca. Historia. Proyectos actuales para su implantación
- 1977. Navarra y su anexión a Castilla; Historia de su incorporación a Castilla en 1515
- 1987. Documentación Real a la Provincia de Guipúzcoa (2 liburuki)
- 1989. Instituciones del Reino de Navarra en la Edad Antigua y Media
- 1998 Historia de Euskal Herria. Los vascos de ayer eta De la mesa de Ajuria-Enea al Pacto de Lizarra. Diccionario de términos políticos.
- 2018. Historia del pueblo vasco de la Revolución Francesa a los conciertos económicos con España. ISBN: 9788409035519.
- 2018. Historia del pueblo vasco en la Ilustración. ISBN: 978-84-09-02326-4.
- 2019. La actividad armada de Gipuzkoa en la conquista de Navarra (1512-1524), Historia laburra saila, Nabarralde.
- 2022. Cuatro reinas navarras[5]. ISBN: 978-84-09360-52-9
- 2023. 824. El origen del reino de Pamplona. Nabarralde. ISBN: 9788409562138
Eusko Ikaskuntzak azken urteotan argitaratzen duen Fuentes Documentales Medievales del País Vasco izeneko bildumaren arduradun nagusia da.
Artikuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2015. "Geohistoria de la tenencia navarra de San Sebastián de Hernani", Lurralde: Investigación y espacio, 38. 55.or. Instituto Geográfico Vasco "Andrés de Urdaneta" (INGEBA) ISSN 0211-5891
Ikusentzunezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Sebastián de Hernani. Nafarroako tenentziak. Nabarralde, 2016.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Orella Unzué, José Luis - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
- ↑ «Que es ingeba (Euskal Geografi Elkargoa - Instituto Geografico Vasco)» www.ingeba.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «José Luis Orella Unzué» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «"Debería explicarse a los niños la historia de Navarra para que supieran cómo se ha creado la Europa actual"» EITB 2022-06-13 (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
- ↑ www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Cuatro reinas navarras - Jose Luis Orella Unzué» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).