Edukira joan

Martin III.a Enrikez Lakarrakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martin III.a Enrikez Lakarrakoa
Bizitza
JaiotzaNafarroako Erresuma, 1393 (egutegi gregorianoa)
HeriotzaNafarroako Erresuma1428ko irailaren 28a (egutegi gregorianoa) (34/35 urte)
Familia
AitaMartin II.a Enrikez Lakarrakoa
Haurrideak
Jarduerak
Artikulu hau Ablitasko III. jaunari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Martin Enrikez Lakarrakoa».

Martin III.a Enrikez Moncayokoa, Lakarrako jauna (c. 13931428ko irailaren 28a) Nafarroako Erresumako noble bat izan zen. Ablitas, Vierlas eta Sartagudako jauna, Karlos III.aren eta Zuria I.aren alde aritu zen.[1]

1393 inguruan jaio zen, aita Martin II.a Enrikez Nafarroako mariskala izanik. Aitaren partez Henrike I.a Nafarroakoa arbasoa izan zuen.

1409an Azkoienen Aldontza Gurrea ezkondu zuen. Bikoteak ez zuen seme-alabarik izan. 1410eko uztailaren 9an aita hil zitzaionean, oinordeko bilakatu zen.[2] 1411ko urtarrilaren 8an Erriberako merio nagusi eta handik gutxira Tuterako gazteluaren alkaide bilakatu zen. 1414an Nafarroa Beherean amikuzetarren eta biarnotarren arteko mugak ezarri zituen.

1428an hil zen eta Beltran bere anaiak familiaren tituluak jarauntsi zituen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Argamasilla de la Cerda y Bayona, J. de. (1899). Nobiliario y armería general de Nabarra. Imprenta de San Francisco de Sales, 117 or..
  2. Ostolaza Elizondo, María Isabel; Panizo Santos, Juan Ignacio. (2007). Cultura y élites de Navarra en la etapa de los Austrias. Vianako Printze Erakundea, 127 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]