Merio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Merio edo ibar-jaun merindade bateko administrazioaren arduraduna izan zen. Oro har, erregeak izendatzen zituen. Aginte handikoak ziren eta bereziki epailearen eta zerga-biltzailearen lanez arduratzen ziren, baina baita zeregin militarrez ere[1]. Gaztela eta Aragoiko koroetan eta Nafarroako Erresuman Erdi Aroan eta Aro Modernoan izan ziren.

Erregeak izendatua bazen, merio nagusia zuen izena eta merindade batean zuen agintea. Bazeuden merio txiki ere, elizate edo herri batean agintea zutenak. Azken hauek hegoaldeko Espainian (Andaluzian eta Murtzian) adelantado zuten izena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa Merio.


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.