Tuterako gaztelua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tuterako gaztelua
Kultura ondasuna
Vista parcial de restos del edificio.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa
Herria Tutera
Koordenatuak 42° 04′ 02″ N, 1° 36′ 25″ W / 42.06722222°N,1.60694444°W / 42.06722222; -1.60694444Koordenatuak: 42° 04′ 02″ N, 1° 36′ 25″ W / 42.06722222°N,1.60694444°W / 42.06722222; -1.60694444
Altitudea , itsas mailaren gainetik
Ondarea
BIC RI-55-0000465

Tuterako gaztelua Nafarroako herri horretan zegoen gaztelua izan zen. Santa Barbara muinoan kokaturik, Nafarroa osoko gotorlekurik nagusienetariko bat izan zen.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musulmanen garaietan Banu Qasi eta Banu Tujibien buruzagiak bertan bizi ziren eta bertatik gobernatu zituzten bere eremuak. 1119an Alfontso I.a Bataiatzaileak hiri eta gaztelua konkistatu zuen. Antso VI.a eta Antso VII.a erregeen egoitza izan zen.

Martin Peritz Lizarrakoa hargin-maisuak gortearen gela apainak eraiki zituen 1389-1392 bitartean[2]. Karlos III.a erregeak hainbeste mirestu zituen gela eder hauek, ezen Erriberriko Errege Jauregi berriaren lanak zuzentzeko izendatu baitzuen.

Egun, bere aztarnak baino ez zaizkigu geratzen, 1997an monumentu izendatuak izan zirenak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Marín-Royo, L.M. (2002) La Tudela desconocida: Aspectos recónditos en la historia de la ciudad II: El castillo; Las murallas ISBN 84-609-7813-3.
  2. Martín Périz de Estella Real Academia de la Historia.