Sartaguda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sartaguda

 Nafarroa Garaia
Sartagudako bandera

Sartagudako armarria

Izen ofiziala Sartaguda
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrako merindadea
Erribera Garaia
Alkatea Carlos Ena Martínez(UPN)
Herritarra sartagudar
Koordenatuak 42°23′0″N 2°3′26″W / 42.38333°N 2.05722°W / 42.38333; -2.05722Koordenatuak: 42°23′0″N 2°3′26″W / 42.38333°N 2.05722°W / 42.38333; -2.05722

[[Fitxategi:|300px]]

Eremua 14,94 km2
Garaiera 320 m
Distantzia 82 km Iruñera
Biztanleria 1.317 bizt. (2014)
Dentsitatea 88,15 bizt./km²
http://sartaguda.net/

Sartaguda[1] Nafarroa Garaiko hegoaldeko udalerri bat da, hiriburu Iruñetik 82 kilometrora kokatua. Udalerriak 1.317 biztanle zituen 2014. urtean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sartaguda Lizarrako merindadeko udalerria da eta, aldi berean, Erriberako herria ere bada, zehazki Erribera Garaikoa. Ebro ibaiaren ezkerraldean kokatua, mugakide ditu iparraldean Lodosa eta Karkar, hegoaldean Errioxako Autonomia Erkidegoa, ekialdean Andosilla, eta mendebaldean Lodosa berriro.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sartagudako klimaren ezaugarri nagusia tenperatura aldaketa handiak dira, neguak hotzak dira (urtarrilean batez beste 4,2 gradu)eta udak sargoriak izaten dira (uztailean batez beste 21,9 gradu). Prezipitazioak nahiko urriak dira urte osoan zehar, eta batez ere udaberrian eta udazkenean egiten du euria (50-60 egunetan jausitako 497mm urtero).

Jatorrizko landaredi mediterraneoa ia erabat desagertu da gizakiak lurra nekazaritzarako eraldatzean. Gaur egun, Sartagudako zuhaitz bakarrak ibaiaren ertzean dauden makaldiak eta landaturiko pinuak dira.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebro ibaiaren ondoko meandro batean Espainiako Meteorologi Agentziaren (AEMET) eta Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren estazio bana daude, itsasoaren mailatik 310 eta 307 metrora.[2][3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Memoriaren parkea.

Alargunen herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Gerra Zibila Euskal Herrian»

1930ean 1.300 bat lagun bizi ziren Sartagudan. 1936ko Gerra Zibila hasterakoan, errepresio handia pairatu zuen herri honek, nazionalen aldean geratu baitzen, Nafarroa Garai osoa bezala. Errepresioaren ondorioz, gutxienez 86 sartagudar erail zituztela kalkulatzen da. Horien artean: Eustaquio Mangado Urbiola alkatea eta Antonio Martínez Sádaba, Eusebio Moreno Mena, Ricardo Moreno Sola, Valentín Narcue Moreno eta Benigno Oteiza Viguera zinegotziak. Irailaren 9an herriko hainbat gizon gerran, Sanjurjoren Tertzioan, "boluntario" parte hartzera deitu zituzten. "Boluntario" horietatik 45, urriaren 2a eta 4a bitartean afusilatu zituzten. Gainera, gerra frontean, hainbat bizilagunek bizia galdu zuten, gehienak ezkertiarrak baziren ere.

Sarraski hori dela eta, herria Alargunen herria deituraz famatu egin zen. Kontuan izan behar da, halaber, herriko emakume alargunek ere erasoak izan zituztela (isunak, ondasunak lapurtzea, etab.).

Memoriaren Parkea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Memoriaren Parkean Joxe Ulibarrenak duen eskultura
Sakontzeko, irakurri: «Memoriaren Parkea»

2007an Memoriaren Parkea eraikitzeari ekin zioten, Sartagudak Gerra Zibilean sufritutakoa gogoratzeko asmoz. Parke honetako horma batean 3.500 biktimaren izenak jaso ziren.

Parke hau egiteko zenbait artistak laguntza eman dute, besteak beste, Joxe Ulibarrena eta Nestor Basterretxea eskultoreek eta Pablo Antoñana, Bernardo Atxaga, Castillo Suarez, Jokin Muñoz eta Jose Maria Jimeno Jurio idazleek[4].

2008ko maiatzaren 10ean ireki zuten[5].

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen lehen erdialdean populazioa irabazi zuen Sartagudak, eta 50 urtean bikoiztu egin zen biztanle kopurua, 1.500 lagun inguru izatera iritsi zelarik. 1960eko hamarkadatik aurrera, ordea, gainbehera iritsi zen eta 1.300 biztanlera jaitsi zen populazioa mende amaieran.

Sartagudako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 185 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 13,10 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren gainetik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Sartagudako alkate kargurako PSNko zerrendaburua zen José Ramón Martínez Benito aukeratu zuten. Bozkatuena UPN izan zelarik (4 zinegotzi), PSNk Udaleko bederatzi zinegotzietatik beste lau lortu zituen eta EAEren botoari esker lortu zuen alkatetza; horren ondorioz alderditik kanporatu zuten[6]. Baliogabeko botoak 8 izan ziren (emandako guztien % 0,86) eta boto zuriak 27 (botoen % 2,93). Abstentzioa, berriz, % 17,54koa izan zen.

Sartagudako Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 387 4
PSN 353 4
EAE 156 1

2011ko udal hauteskundeetan UPNko zerrendaburu joandako Carlos Ena independenteak eskuratu zuen alkatetza[7]. UPN (4 zinegotzi) bozkatuena izan zen baina urte horretan ez zen beste hiru alderdien arteko akordiorik izan. PSNtik botatako José Ramón Martínez Benito ordura arteko alkatearen Agrupación Independiente de Sartaguda (AIS) taldeak bi zinegotzi lortu zituen, Bilduk beste bi eta PSNk bakarra.

Sartagudako Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 313 4
AIS 192 2
Bildu 166 2
PSN 141 1

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea 1600. urtearen inguruan eraiki zen eta ez du eraberritze-lan garrantzitsurik izan ordutik. 1954an kanpoaldeko fatxada berriztu zen, karabista motako adreilua jarriz. Beheko solairua eta horren gainean eraikitako beste solairu bat dauzka, fatxada simetrikoa eta lehen solairuan dagoen balkoia nabarmentzen direla. Jatorrizko udaletxea Foruen Plazan egon zen (gaur egun ez da halakorik). Udala alkateak eta zortzi zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Udaletxe Plaza, 2-1. solairua

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979-1983 Salvador Miguel
1983-2003
2003-2007 UPN
2007-2011 José Ramón Martínez Benito PSN[8]
2011-2015 Carlos Ena Martínez UPN

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Estellesa autobus konpainiak Sartaguda Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Sartaguda eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %4,00k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sartaguda "Elizagorria, Lodosa, Mendabia, Sartaguda eta Sesmako zerbitzu sozialen Mankomunitateko" kidea da.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zenbait egile (2004): Navarra 1936. De la esperanza al terror, Tafalla: Altafaylla. ISBN 84-930957-9-6.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sartaguda Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa