Martin Otxoa de Kapanaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martin Otxoa de Kapanaga
Bizitza
JaiotzaMañaria
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1661eko otsailaren 8a
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, irakaslea eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Martin Otxoa de Kapanaga[1] edo Martin Otsoa Kapanaga[2] (Mañaria, ? - 1661eko otsailaren 8a) bizkaitar idazlea izan zen. Bere jaioterriko apaiz eta Durangoko gramatikako irakaslea izan zen. Jerónimo de Ripalda jesuitaren Exposición breve de la doctrina christiana con el examen de conciencia y acto de contrición, ejercicios cuotidianos, significaciones de los ornamentos sagrados y misterios de la misa obra eman zuen argitara 1656an.[2] Testua bi zutabetan dago eratua: ezkerrekoa gaztelaniaz dago, eta eskuinekoa euskaraz (bizkaieraz). Liburuaren lehen atala Ripaldaren katiximaren itzulpena da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.