Martin Urtsua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martin Urtsua
Lesser Royal Coat of Arms of Spain (1700-1868 and 1834-1930) Pillars of Hercules Variant.svg
Filipinetako gobernadore nagusia


Yucatángo gobernadore

Bizitza
Izen osoaMartín de Ursúa y Arizmendi
JaiotzaArizkun1653ko otsailaren 22a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaManila1715eko otsailaren 4a (61 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakkonkistatzailea

Martin Urtsua Arizmendi (Arizkun, 1653ko otsailaren 22a - Manila, Filipinetako kapitaintza nagusia, 1715eko otsailaren 4a), Lizarragako kondea, nafar konkistatzaile eta kolonizatzailea izan zen[1]. 1709-1715 bitartean Filipinetako gobernadorea eta jeneral gorena izan zen[2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan Urtsua eta de Maria Agerreren semea zen. Migel lehengusuarekin Espainia Berrira joan zen. 1686an Juana Bolliorekin ezkondu zen[1]. Juanaren aita, Santiago Bollio, Yucatágo kapitaintza nagusiko errege-ogasunaren administratzailea zen.

Yucatánen zazpi urtez zerbitzatu ostean, penintsularen barnealdea konkistatzeko eta Guatemalarako bidea irekitzeko proiektu bat aurkeztu zuen, 1693an onartua izan zena. 1696-1697 bitartean, Roque de Soberanis gobernadorea aurka jarri bazitzaion ere, Guatemalako iparraldean dagoen Petén eskualdea konkistatu zuen. Horrela, Petén Itzá aintzirako uharte batean kokaturik zegoen Tayasal, maien azken gotorlekua, espainiarren esku erori zen. Esker onez, Karlos II.a erregeak Yucatango jeneral goren eta gobernadore izendatu zuen[1].

1704an Filipinetako kapitaintza nagusira lekualdatu zuten, eta ondoko urtean Lizarragako konde titulua eman zioten. 1709ko abuztuaren 25ean Filipinetako gobernadore eta jeneral goren bilakatu zen, eta baita Errege Auzitegiaren presidente ere[3]. Kolonizazioa jarraitu eta kristau misiolarien lana laguntzeaz gain, pirata ingeles eta mairuen aurka borrokatu behar izan zuen[1]. Karguan egon zen 1715eko otsailaren 4an hil zen arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Martín de Ursúa y Arizmendi[Betiko hautsitako esteka] Gran Enciclopedia Navarra. Fundacion Caja Navarra. Enciclopedianavarra.com
  2. Martín de Ursúa y Arizmendi Biografiasyvidas.com.
  3. Francisco de Elorza Y Rada, "A narrative of the conquest of the province of the Ytzas in New Spain : performed by ... Martin de Ursua y Arizmendi / and described by ... Francisco de Elorza y Rada ", Les Éditions Genet, Paris, 1930