Yucatán penintsula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Yucatán penintsula
Yucatan peninsula 250m.jpg
Datu orokorrak
Geografia
Yucatan Peninsula.png
Koordenatuak 18° 50′ 42″ N, 89° 07′ 32″ W / 18.845°N,89.125555555556°W / 18.845; -89.125555555556Koordenatuak: 18° 50′ 42″ N, 89° 07′ 32″ W / 18.845°N,89.125555555556°W / 18.845; -89.125555555556
Herrialdea Mexiko, Belize eta Guatemala
Ur-gorputza Mexikoko golkoa
Karibe itsasoa
Cantarell petrolio eremu erraldoia Yucatán penintsularen mendebaldean dago, Campecheko badian.

Yucatán penintsula,[1] Mexiko hego-ekialdean, Karibe itsasoa eta Mexikoko golkoa banatzen dituen lur eremua da. Penintsula hau Tehuantepec istmoaren ipar-ekialdean dago, Erdialdeko Amerikaren eta Ipar Amerikaren arteko mugan.

Lur eremu honen barnean daude Mexikoko Yucatán, Campeche eta Quintana Roo estatuak, Belizeren iparraldea eta Guatemalako El Petén departamenduaren iparraldea.

Geologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Penintsula 300 km luze eta 250 km zabal da gutxi gorabehera. Koralezko uharriek kostaldea babesten dute ekialdean, eta mangladi eta padurek ipar eta mendebaldean. Eskualdea kareharrizko ordoki zabalak eratzen du, 50 metroak nekez igaroz. Puntu garaienak sierrita de Tical da, hegoaldean, 200 metro baino ez dituena.

Kareharrizko ordoki honek ibaiak sortzea gelarazi du, urak arroka hautsi eta maila freatikoraino azpiratzen baita. Horrela, urak leize eta pasabide ugari sortu ditu, eta zenote izeneko putzu egiturak.

Chicxulub kraterra, 180 kilometroko diametroa duena, 10 km zabal omen zen meteorito baten talkak sortu zuen orain dela 65 bat milioi urte (-65Ma), 90.000 km/h abiaduran eroria. Talka hau eta bere ondorioak dinosauroen desagertzearen arrazoietako bat izan daiteke, K-T mugarekin bat egiten dutenez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yucatán penintsula Aldatu lotura Wikidatan