Maruatx

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Maruatx
Datu orokorrak
Garaiera 1.036 m
Geografia
Koordenatuak 42° 58′ 44″ N, 2° 29′ 13″ W / 42.9787975°N,2.4869043°W / 42.9787975; -2.4869043Koordenatuak: 42° 58′ 44″ N, 2° 29′ 13″ W / 42.9787975°N,2.4869043°W / 42.9787975; -2.4869043
Herrialdea Euskal Herria
Mendikatea Zaraiako mendilerroa
Herrialdea Espainia
Lurraldea Gipuzkoa

Maruatx Zaraia mendilerroko mendi bat da, Deguria edo Degurixa Haranaren ekialdeko muturrean. Bere garaiera, 1036 metrokoa da, Deguria Inguruan aurkitzen diren mendietatik, txikienetako bat izaki, Andarto Txiki eta Gazteluko Haitza mendien ondoren.

Berezitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behealdean, lurretik gertu, mendia alderik alde igarotzen duen kobazulo txiki eta estu bat du, oso baxua gainera.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lehen bidea, Eskoriatzako Bolibar Auzotik abiatzen da. Aitzorrotzetik gertu dagoen Urizar edo Uxarko bidegurutzera heldu ondoren, Alabitara doan bidea hartu behar da, eta denbora guztian bide horri jarraitu, Lizargarate lepoan dagoen bidegurutzera heldu arte. Bidegurutze hau adierazita dagoen tokitik, ezkerrera hartu behar da, gas hodiaren bideari jarraitzeko. Minutu batzuk beranduago, bide horren amaierara heldu ondoren, berriz ere ezkerrera hartu behar da, Arlutz mendiaren tontorra begi bistan izan arte. Eta, mendi honen tontorrera heldu baino lehenago, berrehun metroko goitiera salbatzen duen bide bat dago eskuinetara. Bide hori amaierara jeitsi ondoren, Degurian zehar barneratu beharra dago. Maruatx, dagoeneko, begi bistan dago. Bertan aurkitzen diren bide ezberdinetatik, tontorrera hel daiteke.
  • Bigarrena, Urkuluko urtegitik abiatzen da. Hemendik, Arbeko labarra igo behar da, Ugaztegiko bidegurutzera heldu arte. Hemendik, Kontrastako lepoa izeneko tokira abiatu behar da, Ugaztegiko bidegurutzera heldu ondoren, eskuinetara hartzen den bide bati jarraiki. Hemendik, Deguriako haranera heltzen da. Kontrastako lepoa, lepo harritsua da, inguru osoa bezala. Hemendik, hegoaldera joan besterik ez dago, Maruatxera heltzeko
  • Hirugarrena, Eskoriatzako Mendiola elizatetik abiatzen da. San Juan Portaletaña ermita atzean utzi ondoren, Udalatzara heltzen da. Ondoren, Bistakoatxa lepoa igaro behar da, ondoren, Erlaitzko Lepoa eta Otsoarrate Lepoa igaroz, Deguriara hel daiteke ekialderanzko bidea jarraituz.

Tontorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguruko beste mendiek bezala, tontorra harrizkoa duen arren, zati handi bat zuhaitzez beterik dago.