Marugame (Kagawa)
Marugame 丸亀市 | |||
---|---|---|---|
Japoniako hiria | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Uhartea Eskualdea Prefetura | Shikoku Shikoku Kagawa | ||
Izen ofiziala | 丸亀市 | ||
Jatorrizko izena | 丸亀市 | ||
Posta kodea | 763-8501 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 34°17′22″N 133°47′51″E / 34.28942°N 133.79761°E | ||
![]() | |||
![]() | |||
Azalera | 111,79 km² | ||
Mugakideak | Sakaide (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 109.165 (2020ko irailaren 1a)![]() | ||
Dentsitatea | 988,91 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1899ko apirilaren 1a eta 1890eko otsailaren 15a | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Donostia, Suzhou, Tokoname (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||
http://www.city.marugame.lg.jp/ |
Marugame (japonieraz: 丸亀市 Marugame-shi ) Kagawa prefeturako hiria da, Shikoku uhartean dagoena, Japonian. Marugame lautada alubial baten erdian dago. 2014ko erroldaren arabera, 110.550 biztanle zituen.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Marugame 1899ko apirilean sortu zen, Meiji Aroan. Hiri kodea jasotzen 53. hiri japoniarra izan zen. Shōwa Aroko 1940. eta 1950. hamarkadetan, hiriak eta inguruko zenbait uhartek bat egin zuten.
2005eko martxoaren 22an, Ayauta eta Hanzan (biak Ayauta barrutikoak) haren barruan batu ziren, eta horrela, gaur egungo Magurame hedatua sortu zen.
Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
MIMOCA museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Genichiro-Inokuma Arte Garaikide Museoa (MIMOCA), tren geltokiaren ekialdean dago eta Genichiro Inokumaren lanak biltzen ditu. Horrez gain, behin behineko erakusketak ere antolatzen ditu.
Turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Marugame ezaguna da bertan dagoen gazteluagatik; Japonian, jatorrizko zurezko tenshua mantentzen duten 12 gazteluetako bat. Gaztelua gizakiak eraikitako mendixka baten gainean dago, 50 metro altuerakoa, Japoniako gaztelu-mendirik handiena egiten duena.
Marugame ezaguna da halaber haizemaileen (uchiwa) ekoizpen gune garrantzitsua delako; izan ere, Japonian egiten direnen % 90 bertan egiten baitira.
Marugameren inguruan bisita egiteko lekuak:
- Iino mendia (Sanuki-Fuji)[1]
- Zentsū-ji tenplua
- Kotohira-gū
- Kotohira, Kabuki antzerkia
- Setoko zubi handia
1947tik, hirian Marugame maratoi erdia lasterketa ospatzen da. Otsailaren hasieran egiten da eta milaka korrikalari erakartzen ditu urtero.[2] 2006an, Asiako errekorra Kayoko Fukushik egin zuen.[3]
Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Ingelesez) Hiking in Japan. Mt. Iino (飯野山). (Noiz kontsultatua: 2016-3-1).
- ↑ Ota, Shigenobu (2009-02-02). Marugame Half Marathon. ARRS. Sartze-data: 2010-02-07.
- ↑ Nakamura, Ken (2006-02-05). Fukushi sets Asian Half-Marathon record in Marugame. IAAF. Sartze-data 2010-02-07.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Japonieraz) Marugameko webgune ofiziala
![]() |
Artikulu hau Japoniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |