Mary Whiton Calkins

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mary Whiton Calkins
Bizitza
Jaiotza Hartford1863ko martxoaren 30a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Massachusetts
Heriotza Newton (Massachusetts)1930eko otsailaren 26a (66 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Minbizia
Hezkuntza
Heziketa Harvard Unibertsitatea
Smith College
Hizkuntzak ingelesa
Irakaslea(k) Josiah Royce
William James
Jarduerak
Jarduerak psikologoa, unibertsitateko irakaslea eta filosofoa
Enplegatzailea(k) Wellesley College

Mary Whiton Calkins Hartford, 1863ko martxoaren 30a - Newton (Massachusetts), 1930eko otsailaren 26a. Amerikako Estatu Batuetan jaiotako filosofoa eta psikologoa izan zen. Estatu Batuetako Psikologia Elkartearen lehenengo emakumezko lehendakaria izatera heldu zen. Oso emakume jatorra izan arren, garai horretan emakumeen errepresio handia zegoen eta bere lanak ez ziren behar bezala aintzat hartu.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mary Whiton Calkins Hartforden jaio zen 1863. urtean, erdi mailako familia batean, eta 1930. urtean hil egin zen Newtonen. Bere ama gaixorik zegoenez bere 5 anai-arreba txikien arduraduna bihurtu zen, hala ere, bere aitak ikasketak jarraitzeko eta hizkuntza berriak ikasteko bultzatu zuen.

Horrela, greziera, frantsesa eta alemana ikasi zituen eta kultura klasikoan eta filosofian ikasketak egin zituen Massachuseets-eko Smith Collegen. Ikasketan amaitzerakoan irakasle moduan lan egiten hasi zen, greziera irakasten Wellesley Collegen. 1890. urtean College horretan psikologia esperimentala irakasteko lanpostua eskaini zioten; baietz esan zuen, baina lehenago, urte bete batez psikologia ikasteko baldintzarekin.

Garai horretan, emakumeak ezin zuten unibertsitatera joan baina, Maryk lan handiarekin Harvard Unibertsitatean sartzea lortu egin zuen; modu ez-ofizial batean. Honi, “Anexo de Harvard” deitzen zioten. Emakume asko unibertsitatera sartu nahi zutenez programa honekin modu ez-ofizial batean formazioa ematen zitzaien klase partikularretan. Horrela, ikasgeletan emakumeen presentzia ekiditen zuten.

Calkins Josiah Royce filosofo eta psikologoaren klaseetan onartu zuten. William James irakasleak bere klase ofizialetara gonbidatu zuen eta azkenean unibertsitateak klase ofizial horietara urte bete batez joateko baimena eman zion. Baina beste ikasleak ez zeuden ados emakume bat ikasgelan egotearekin eta klaseetara joateari utzi zuten, horrela, Maryk egoera hori aprobetxatu zuen eta arreta handiago jarriz asko ikasi egin zuen urte horretan zehar.

1891. urtean, bere ikasketak amaitu zituen eta Wellesly Collegera bueltatu zen bere lehenengo psikologia esperimentalaren laborategia martxan jartzeko.

Bi urte geroago, bere burua gehiago formatzeko ideiarekin berriro ikastera joan zen Harvardera. Hugo Münsterberg psikologoaren klaseetara joan zen entzule bezala baina Hugok, Alemanian emakumeekin lan egin zuenez, beste ikasle bat bezala tratatu zuen Mary eta hiru urteetan zehar batera lan egin zuten.

Hurrengo urtean, Münsterbergek unibertsitatearen zuzendaritzara gutun bat bidali zuen Mary doktoretza-ikastarora apuntatzeko baimena lortzeko. Irakaslea esan zuen laborategiko ikaslerik argiena eta Estatu Batuetako psikologia irakaslerik hoberena zela Calkins. Baina unibertsitateak ezetz esan zion bere proposamenari.

Hala eta guztiz, 1895. urtean Mary bere tesia “Asociación: un ensayo analítico y experimental” aurkeztu zuen ikasle ofizialek egiten zuten bezala. Tribunalak bere lana goraipatzearren ez zuten ofizial moduan hartu eta ez zioten doktoretza eman. Hala ere, irakasleak Harvard Unibertsitatean aurkeztu zuten lanarik hoberena eta hoberen landuta zegoena izan zela esan zuten.

1930. urtean Mary W. Calkins hil egin zen unibertsitateak bere lanak antzeman gabe eta merezi zuen doktoretza jaso gabe.

Izan ere, 1963. urtean Harvardeko Unibertsitateak ikasi zuten emakumeen lanak kontuan hartzen hasi zuten eta horrela Calkinseri doktoretza onartu zioten, hilda zegoen arren.

Gainera, azaldu eta diseinatu zuen “los pares asociados”, bi elementu erlazionatu bat erreztasun gehiagorekin gogoratzek datzan oroimena ikasteko teknika.

Amaitzeko, hainbat artikulu idatzi eta lau liburu editatu zituen. Estatu Batuetako Psikologia Elkartearen lehenengo emakumezko lehendakaria eta Estatu Batuetako Filosofoen Elkartearen alkatesa izan zen ere.

Lanak eta ideiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lana, “Asociación: un ensayo analítico y experimental” tesia izan zen, baina ez zuten gainditu emakumea izateagatik.

Denborarekin esperientzia eta zenbait bizipen batzen ditugu. Bizipen hauek altxorrak balira bezala gorde al ditugu edo harri pisutsuak izan al dira gure bizitzan. Esperientziak gure nortasuna moldatzen eta aldatzen dute eta guk garena definitzen dute baita ere. Azken finean, emozio, bizipen, pertzepzio eta pentsamenduen baterazketa gara. Hau izan zen Mary W. Calkinsek ikertu zuena psikologiaren esparruan; beste hitz batzuekin, “nia” edo gure subjektuaren eraikuntza.

Uste zuen, “nia kontzientea” oinarrizko unitatea izan behar zela psikologiaren ikerketarako. Maryk garatu zuen niaren psikologiaren paradigmak hiru funtsezko zati ditu: nia, objektua eta bien arteko harremana.

Emakume hau, ikertzaile argia eta sendoa izan zen. 1895. urtean bere tesia defendatu zuen Harvard-eko Unibertsitatean eta bere irakasleek esan zuten garai horretako unibertsitatean aurkeztu zen tesi hoberena izan zela. Hala ere, Harvard ez zuen bere lana kontuan izan eta ez zioten doktoretza eman; benetan merezi zuen harren.

Aipatzeko dago, Sigmund Freudek Maryren lan argiari erreferentzia egin ziola psikologiaren esparruan; gainera, ametsak ikertu zituzten biak.

Psikologia esperimentala ikertu zuen Hugo Munsterber-ekin eta oroimena ikasteko teknika berri bat asmatu zuen, “test de pares asociados”, subjektuak zenbakiak koloreekin lotzean datza. Aurrerago Titchener eta Müller-ek test hau erabili zuten Maryri meritua kentzen.

Ondoren, beste lan batean murgilduta egon zen, “la primera controversia sobre diferencias sexuales en procesos cognitivos en la literatura psicológica” (1895-1896 urteetan egindako Calkins- Jastrow eztabaida), hau da, sexuen arteko desberdintzapena gaitasun mentalak diferentziatzen oinarrituta zegoen ideiaren aurka. Hainbat psikologoek emakumeen gutxiagotasuna eta goi mailako hezkuntzak lortzeko ezgaitasuna defendatzeko jarrera naturalista eta biologikoak erabiltzen zituzten. Calkins-ek eztabaida honetan ikuspegi sozial eta anbientalista sartu zuen.

Psikologiaren historiako psikologoetatik garrantzitsuenetakoa izan zen eta 30 urtez bere teoria garatzen egon zen harren, emakumea izateagatik ez zuten bere lana antzeman ez liburuetan eta ez ikasgeletan.

Bestalde, Mary Calkinsek hainbat aspektu ikertu zituela psikologiaren barruan: psikologia esperimentala, psikologia soziala eta “nia”-ren ikasketa (ezagunena). Eta baita ere, ideien arteko erlazioak, esperientzien elementuak eta elementu psikikoak.


Beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

‘‘Con cada año que vivo, con cada libro que leo, con cada observación que inicio o confirmo, estoy más profundamente convencida de que la psicología debería ser concebida como la ciencia del self, o de la persona, en relación con su entorno físico y social.’’ Esaldi honekin esan nahi zuena hau da, berak psikologia niaren zientzia bezala hartzen zuen, eta sinisten zuen metafisikarekin lotzeari utzi behar zela, ikerketa zientifiko bat bezala erabiltzeko. Hau dena ikusi ondoren esan genezake Calkins emakumeentzat eredu bezala hartu beharko genukeela. Berak garai hartako pentsaera matxistaren aurka zegoen eta bere aurka borrokatu egin zuen bere eskubideak aldarrikatuz; unibertsitatera sartzeko adibidez. Oso emakume azkarra eta argia izan zen eta ekarpen oso garrantzitsuak ekarri zituen psikologia arlora. Lan hau egiten asko ikasi dugu eta gure ustez emakume honen historia ez da ahaztu behar, baizik eta garrantzi gehiago eman eta psikologia ikasketetan eredu argi bat bezala izan.