Maryam Touzani
| Maryam Touzani | |
|---|---|
(2026) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Tanger, 1980ko irailaren 17a (46 urte) |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | amazigera |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Nabil Ayouch |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | arabiera amazigera frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea, gidoilaria, film-zuzendaria, zinema aktorea, telebista-aktorea, kazetaria eta errealizadorea |
Parte-hartzailea
| |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | islama |
Maryam Touzani (Tanger, Maroko, 1980ko uztailaren 18a) dokumentalista, gidoilari, aktore eta errealizadore marokoarra da. 2019an bere lehen film luzea zuzendu zuen, Adam, non Marokon haurdun dauden emakume ezkongabeen "legez kanpoko" egoera eta berriro ezkondu nahi ez duten alargunen gizarte-bazterketa salatzen dituen.[1][2][3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1980ko uztailaren 18an jaio zen, Tangerren, eta haurtzaroa bere jaioterrian eman zuen, Londresen ikasketak jarraitu aurretik. 2003an, komunikazioan eta kazetaritzan graduatu zen. 23 urte zituen Tangerren zuen etxera itzuli zenean.[4] Kultur kazetaritzan hasi zen lanean. 2008an gidoia idatzi zuen eta Emakumeen lehen Egun Nazionalari buruzko dokumental bat zuzendu zuen Marokon.[5]
Ibilbide zinematografikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012an, bere lehen zinema-lana aurkeztu zuen, Quand ils dorment fikziozko film laburra. 17 sari lortu zituen, Huescako Nazioarteko Zinema Jaialdiko Epaimahai Bereziarena barne, Oscarretarako sailkapen-jaialdian. Bi urte geroago, 2014an, Marokoko prostituzioari buruzko Sous Ma Peau Vieille dokumentala aurkeztu zuen. Urtebete geroago, Nabil Ayouch-ek zuzendutako Much Loved (2015) filmaren zinema-gidoira eraman zuen istorioa.[6]
2015. urtearen amaieran, Aya va à la plage bere bigarren film laburra egin zuen, etxeko lanetan adingabeak esplotatzeari buruzkoa.[7][8]
2017an, Nabil Ayouchekin lan egin zuen Ayouchek zuzendutako Razzia filmaren gidoian, eta aktore gisa ere lan egin zuen, rol nagusietako bat hartuz: 'Salima'.
2019an, Touzanik zuzendaritzara jauzi egin zuen film luzearekin, Adam. Filma Cannesko Zinemaldirako hautatu zuten, 'Un Certain Regard' sailean. Queer Palm Award sariagatik lehiatu zen, eta Namur de Angoulême-ko 12. Festival International du Film Francophone jaialdian. Marokok Oscar sarietarako hautagai hautatu zuen, Akademiaren 92. sarietan ingelesez besteko film onena izateko, baina ez zen izendatu.[9][10][11]
Urte berean, Oskoen Akademiako kide bihurtu zen.[12]
2021ean Haut et fort filmaren gidoian eta elkarrizketetan parte hartu zuen. Casablanca Beats, Nabil Ayouchek zuzendua. Canneseko 21. Zinemaldian lehiatu zen.[13]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nabil Ayouch zinemagile frantziar-marokoarrarekin ezkonduta dago, eta harekin lan egin ohi du.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2017: Razzia: aktorea eta gidoilaria.
- 2019: Adam: zuzendaria eta gidoilaria.[14]
- 2022: Le Bleu du caftan
- 2025: Calle Málaga[15][16]
Dokumentalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2014: Sous Ma Vieille Peau / Much Loved: gidoilaria eta zuzendaria.
Film laburrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2011: Quand ils dorment, gidoilaria eta zuzendaria.
- 2015: Aya va à la plage, gidoilaria eta zuzendaria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Arbelbide Lete, Nora. (2018ko martoxaren 7a). «Desterruaz mintzo» Berria (kontsulta data: 2018ko martxoaren 21a).
- ↑ Ayoub, Salim. (2023-12-27). «Société civile ou masculine ? La 'much-loved razzia' de Nabil Ayouch» HYBRIDA (7) doi:. ISSN 2660-6259. (kontsulta data: 2025-02-17).
- ↑ (Ingelesez) Simon, Alissa. (2019-12-02). «Filmmaker Maryam Touzani Talks About Her Debut, ‘Adam’» Variety (kontsulta data: 2025-02-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Cultural - Revista de cultura y artes referente en España - Elcultural.com en El Español» El Español (kontsulta data: 2025-02-17).
- ↑ (Ingelesez) «Maryam Touzani - Biography» IMDb (kontsulta data: 2025-02-17).
- ↑ (Frantsesez) Redaction, La. (2017-01-22). «Le film choc sur Aya, petite bonne marocaine -» Plurielle (kontsulta data: 2025-02-17).
- ↑ (Frantsesez) Redaction, La. (2017-01-22). «Le film choc sur Aya, petite bonne marocaine -» Plurielle (kontsulta data: 2025-02-17).
- ↑ (Frantsesez) MAP. (2016-10-14). «Deux court-métrages marocains en compétition officielle» Le Matin.ma (kontsulta data: 2025-02-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Maryam Touzani: "No busco dar visibilidad a las mujeres, me interesa el ser humano"» OndaCero 2020-11-07 (kontsulta data: 2025-02-17).
- ↑ (Frantsesez) «Le film marocain "Adam" choisi pour concourir à la présélection des Oscars 2020_French.news.cn» french.xinhuanet.com (kontsulta data: 2025-02-17).
- ↑ (Ingelesez) Holdsworth, Nick. (2019-08-28). «Oscars: Morocco Selects ‘Adam’ for International Feature Film Category» The Hollywood Reporter (kontsulta data: 2025-02-17).
- ↑ (Frantsesez) «Quels sont les films au fort potentiel queer au prochain Festival de Cannes ?» KOMITID 2019-04-26 (kontsulta data: 2025-02-17).
- ↑ (Ingelesez) «HAUT ET FORT (CASABLANCA BEATS)» Festival de Cannes 2021-07-16 (kontsulta data: 2025-02-17).
- ↑ (Ingelesez) «Touzani's 'Adam' looks at the lives of two isolated Moroccan women» euronews 2020-02-05 (kontsulta data: 2025-02-17).
- ↑ (Frantsesez) «Les distributeurs ajustent leurs line-ups» boxofficepro.fr 2025-7-18.
- ↑ (Frantsesez) Vargoz, Cécile. (2025-6-18). «Ad Vitam annonce de nouvelles dates» boxofficepro.fr.