Master i Margarita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Master i Margarita
Jatorria
Egilea(k)Mikhail Afanasievitx Bulgakov
Sorrera-urtea1928
Argitaratze-data1967
IzenburuaМастер и Маргарита
Jatorrizko herrialdeaSobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Ezaugarriak
Genero artistikoamagic realism (en) Itzuli
Hizkuntzaerrusiera
Zatiak32 kapitulu
Nori eskainiaYelena Bulgakova (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaAlexander Garden (en) Itzuli, Bad apartment (en) Itzuli, Patriarch Ponds (en) Itzuli, Massolit (en) Itzuli, Variety Theater (en) Itzuli, Judea (erromatar probintzia), Aquarium garden (en) Itzuli, Jalta, Sparrow Hills (en) Itzuli eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Historia
Jasotako sariak
BideoaYouTube eta YouTube

Master i Margarita[1] (errusieraz: Мастер и Маргарита; euskaraz: «Maisua eta Margarita»[2]) Mikhail Bulgakoven fantasiazko eleberria da.

Bulgakovek 1928tik 1940ra idatzi zuen eleberri hau. Lehen argitalpen laburtua 1966tik 1967ra egin zen Moskva aldizkarian. Lehen edizio osoa Parisko YMCA-Press argitaletxeak egin zuen 1967an. SESBen, mozketarik gabeko edizioa 1973an kaleratu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ekintza Moskun hasten da 1930eko hamarkadan. Satan hirira dator Woland azti atzerritar misteriotsuaren itxurapean, hainbat laguntzailerekin, hauek barne: Fagot, Azazello, Abadonna, Behemoth katua eta Gella sorgina. Talde honek hondamendia eragiten du elite literarioan eta MASSOLIT idazleen erakundean.

Liburuaren hasieran, Wolandek elkarrizketa bat hasten du Berlioz literatur burokraziako buruarekin. Elkarrizketa honen lekukoa da Ivan Bezdomny (hitzez hitz, «Ivan Etxegabea») poeta gaztea da. Ondoren, Berlioz tranbia baten azpian hiltzen da, eta Ivanek ospitale psikiatriko batean amaitzen du. Bertan irakurleek Maisua ezizenarekin soilik ezagutzen duten idazlea topatzen du. Horrek Jesukristori eta Pontzio Pilatosi buruz idatzi zuen eleberria alde batera utzi behar izan zuen, mundu benetakoari bizkarra emanez, Margarita maitaleari barne.

Eleberriaren bigarren zatian Margarita ezagutuzen dugu, Maisuaren maitalea, giza pasioa pertsonifikatzen duena. Satanen eskaintza onartzen du eta Walpurgis gauean sorgin bihurtzen da. Walpurgis gauak Ostiral Santuarekin bat egiten du, liburuko hiru elementuak uztartuz.

Margaritaren mina eta zintzotasunagaitk, Satanek bere nahia betetzen du. Maisua askatu eta harekin pobrezian eta maitasunean bizitzea erabakitzen du. Pazko Igandean bikoteak Moskutik alde egiten du.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaien izenak
Errusiera

eta erromanizazioa/itzulpena

Oharrak
Izena, hipokoristikoa(k) Patronimikoa Abizena(k) Ezizena(k)
Воланд
Woland
Satan
Азазелло
Azazello
deabrua
Коровьев
Koroviev
Фагот
Fagot
Wolanden itzultzailea
Бегемот
Behemot/Behemoth
katu beltza
Гелла
Gella
sorgina (sukuboa)
Мастер
Maisua
idazlea
Маргарита, Марго
Margarita, Margo
Николаевна
Nikolaievna
Maisuaren maitalea
Иван
Ivan
Николаевич
Nikolaievitx
Понырёв
Ponyriov
Бездомный
Bezdomny
poeta
Михаил
Mikhail
Александрович
Aleksandrovitx
Берлиоз
Berlioz
MASSOLIT erakundeko zuzendaria
Александр, Сашка
Aleksandr, Saxka
Рюхин
Riukhin
poeta
Арчибальд
Artxibald
Арчибальдович
Artxibaldovitx
MASSOLITeko jatetxeko arduraduna
Степан, Стёпа
Stepan, Stiopa
Богданович
Bogdanovitx
Лиходеев
Likhodeiev
Variété antzerkiaren zuzendari nagusia
Григорий
Grigori
Данилович
Danilovitx
Римский
Rimski
Variété antzerkiaren finantza-zuzendaria
Иван
Ivan
Савельевич
Savelievitx
Варенуха
Varenukha
Variété antzerkiaren administratzailea
Жорж
Zhorzh/Georges
Бенгальский
Bengalski
Variété antzerkiko aurkezlea
Аркадий
Arkadi
Аполлонович
Apollonovitx
Семплеяров
Sempleiarov
Variété antzerkiko batzorde akustikoko presidentea
Милица
Militsa
Андреевна
Andreievna
Покобатько
Pokobatko
Variété antzerkiko aktorea, Sempleiaroven maitalea
Андрей
Andrei
Фокич
Fokitx
Соков
Sokov
Variété antzerkiko tabernaria
Василий
Vasili
Степанович
Stepanovitx
Ласточкин
Lastotxkin
Variété antzerkiko kontularia
Карпов
Karpov
Variété antzerkiko mezularia
Прохор
Prokhor
Петрович
Petrovitx
Ikuskizun Batzordeko presidentea
Анна
Anna
Ричардовна
Ritxardovna
Prokhor Petrovitxen idazkari pertsonala
Александр
Aleksandr
Николаевич
Nikolaievitx
Стравинский
Stravinski
psikiatra
Никанор
Nikanor
Иванович
Ivanovitx
Босой
Bosoi
etxeko arduraduna
Тимофей
Timofei
Кондратьевич
Kondratievitx
Квасцов
Kvastsov
agintarien informatzailea
Алоизий
Aloizi
Могарыч
Mogarytx
Maisuaren aurkako salaketa idatzi zuen kazetaria
Максимилиан
Maksimilian
Андреевич
Andreievitx
Поплавский
Poplavski
Berliozen osaba
Наталья, Наташа
Natalia, Nataxa
Прокофьевна
Prokofievna
Margaritaren etxeko langilea
Николай
Nikolai
Иванович
Ivanovitx
Margaritaren bizilaguna
Анна, Аннушка
Anna, Annuxka
Чума
Txuma/Izurri
olioa isuri zuen emakumea (horrek Berliozen heriotza eragin zuen)
Понтий Пилат
Pontzio Pilatos
erromatar prefektua (Maisuaren eleberriko pertsonaia)
Иешуа Га-Ноцри
Yeshua Ha-Notsri
predikaria (Maisuaren eleberriko pertsonaia)
Афраний
Afranio
Judeako Erromatar Zerbitzu Sekretuaren burua (Maisuaren eleberriko pertsonaia)
Низа
Niza
Afranioren neskamea (Maisuaren eleberriko pertsonaia)
Левий Матвей
Levi Matvei
zerga-biltzaile ohia, Yeshuaren jarraitzailea (Maisuaren eleberriko pertsonaia)
Иуда из Кириафа
Judas Iskariote
Yeshua Ha-Notsri saldu zuen jarraitzailea (Maisuaren eleberriko pertsonaia)
Марк Крысобой
Markos Arratoi-hiltzailea
zenturioia (Maisuaren eleberriko pertsonaia)
Банга
Banga
Pontzio Pilatosen txakurra (Maisuaren eleberriko pertsonaia)

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
  2. «Mikhail Bulgakov» Armiarma (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]