Andrzej Wajda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Andrzej Wajda
Andrzej Wajda OFF Plus Camera 2012 (cropped).jpg
senator of Poland Itzuli

Bizitza
Jaiotza Suwałki1926ko martxoaren  6a
Herrialdea  Polonia
Talde etnikoa Poloniarra
Heriotza Varsovia2016ko urriaren  9a (90 urte)
Hobiratze lekua Salwator Cemetery Itzuli
Heriotza modua : Arnas gutxiegitasuna
Familia
Aita Jakub Wajda
Ezkontidea(k) Gabriela Obremba Itzuli  (1949 -  1959)
Zofia Żuchowska Itzuli  (1959-12-19 -  1967-03-14)
Beata Tyszkiewicz  (1967-05-13 -  1968-10-29)
Krystyna Zachwatowicz  (urtarrila 1974 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Jan Matejko Academy of Fine Arts Itzuli
(1946 - 1950) : Margolaritza
National Film School in Łódź Itzuli
(1950 - 1953) : filmmaking Itzuli
Hizkuntzak alemana
poloniera
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, antzerki zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea eta telebista zuzendaria
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Berlingo Arteen Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Poloniako Langileen Alderdi Batua
IMDb nm0906667
www.wajda.pl/en/Default.html

Andrzej Witold Wajda (ˈandʐɛj ˈvajda ahoskatua; Suwałki, Polonia, 1926ko martxoaren 6a - Varsovia, 2016ko urriaren 9a) poloniar zinemagilea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Poloniako armadako zalditeria ofiziala zuen, eta Bigarren Mundu Gerraren hasieran hil zuten, Katyngo sarraskian.[1] Gerran nazien aurkako erresistentzian borrokatu zen. Gerra bukatu ondoren Arte Ederretako ikasketak egin zituen Krakovian, eta zinema-ikasketak Łódźeko eskolan.

Pokolenie (1954, Belaunaldia), Kanał (1957) eta Popiół i diament (1958, Errautsak eta diamanteak) Poloniak alemanen okupazio-garaian bizi izan zituen aldaketei buruzko trilogiak badu Buñuelen eragina, eta arrakasta handia izan zuen nazioartean.

Wajda Poloniako zinema-eskolaren aitzindaria izan zen. 1959az geroztik, antzerki-zuzendaria ere izan da. Haren filmografia oro har Poloniako historiari eta bilakaera-politikoari atxikia da, eta eragin handia izan du Poloniako kultura giroan.

Aipagarriak dira Zbigniev Cybulski aktore bikainak Wajdaren film batzuetan egin zituen antzezpenak; Wajdak hari eskaini zion Wszytsko Sprezedaz (1968, Oro salgai) filma. Filmak: Popioly (1965, Errautsak); Krajobraz po bitwie (1970, Guduaren ondorengo ikuspegia); Zeimia obiecana (1976, Promesa handiaren lurraldea); Smuga Cienia (1976, Itzalezko marra); Czlowiek z marmary (1977, Marmolezko gizona); Dyrygent (1980, Orkestra-zuzendaria); Czlowiek z zelaza (1981, Burdinazko gizona), Gdanskeko ontzioletako gertakariak eta Solidarność sindikatuaren sorrera kontatzen duen filma; Danton (1982); Ein liebe im Deutschland (1983, Amodio bat Alemanian).

1990eko hamarkadaren hasieran, Varsoviako Powszchny antzokiaren senatari eta zuzendari gisa aukeratua izan zen. Filmak zuzentzen jarraitu zuen, eta Bigarren Mundu Gerra erabili zuen gai nagusitzat: The Crowned-Eagle Ring (1993), Holy Week (1996). 1997. urtean Wajdak Miss Nobody drama egin zuen, hiru gaztetxoen arteko harremanean sakotzen duen filma. 2000. urtean Ohorezko Oscar Saria jaso zuen, eta Wajdak Krakoviako Jagiellonianeko Unibertsitateari eman zion saria. 2006. urtean, Wajdak Berlingo Nazioarteko Zinemaldian Ohorezko Urrezko Hartza jaso zuen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrzej Wajda Aldatu lotura Wikidatan
  1.   Erostarbe, Gorka (2016-10-11) «Poloniako historiaren kronista» Berria .