Walpurgis gaua
Walpurgis gaua (suedieraz Valborgsmässoafton eta alemanieraz Walpurgisnacht) Erdialdeko Europa eta Iparraldeko Europan urtero apirilaren 30a eta maiatzaren 1aren arteko gauean ospatyu ohi den jaia da. Sorginen gaua izenez ere ezaguna da, herrialde askotako antzinako siniskeren arabera gau honetan sorginak bildu ohi baitziren.
Zehazki urriaren 31eko Halloween gauetik sei hilabetetara ospatu ohi da.
Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ziur aski ohitura honek bikingo edota zelta jatorria luke, negua amaitu eta udaberria hasten den den data adierazten duelarik. Lekue askora suak piztu ohi dira, haren kearekin herriak eta bertako biztanleak garbitu edota berritu asmoz.
Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iparraldeko Europako hainbat herrialdeetan ospatu ohi denez, bertako hizkuntza bakoitzean izen bat du:
- Walpurgisnacht alemaniera eta nederlanderaz.
- Valborgsmässoafton edota soilik Valborg suedieraz.
- Vapunaatto finlandieraz.
- Valborgsaften danieraz.
- Valborgsnatten edota Valborgsnatta norvegieraz.
- Volbriöö estonieraz.
- Valpurgijos naktis lituanieraz.
- Valpurģu nakts edota Valpurģi letonieraz.
- Noc Walpurgii polonieraz.
- Вальпургиева ночь errusieraz.
- Čarodějnice, Valpuržina noc edota Pálení čarodějnic txekieraz.
- Chódotypalenje behe-sorabieraz.
- Chodojtypalenje goi-sorabieraz.
Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
'Walpurgis gaua (1829), Johann Heinrich Ramberg (1763-1840) magolariaren lana.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Walpurgis gauari buruzko orrialdea (Ingelesez)