Mate egosi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mate egosi
Edari

Mate egosia (guaranieraz: kojói, gaztelaniaz: mate cocido eta portugesez: chá mate) Argentinako, Boliviako, Brasilgo, Paraguaiko, Txileko eta Uruguaiko gastronomietako infusio tipiko bat da. Mate belarra ur beroan dekozioa eginez lortzen da. Ondorioz, berde garden koloreko edari usaintsua lortzen da, zapore mingotsekoa. Bero zerbitzatzen da kikara edo pitxer batean. Edaria azukrez edo eztigarriz gozatu daiteke. Esnea ere gehitu dakioke.

Paraguaiko Errepublikan mate egosiaren aldaera bat prestatzen da: mate egosi errea (gaztelaniaz: cocido quemado) edo mate egosi beltza (gaztelaniaz: cocido negro) delakoa. Alde batetik ura irakiten jartzen da. Bestetik, mate belarra eta azukrea ontzi batean jarri eta ikatz-txingar puska batekin erretzen dira mate belarra eta azukrea nahasi arte. Ondoren, nahasketa ur irakinari gehitzen zaio. Azkenik, mate egosi errea jalkitzen utzi eta zerbitzatzen da likidoa iragaziz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]