Mater Matuta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mater Matuta
Latino eta Antzinako Erromako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
IkonografiaPortu naturala eta portua
BaliokideakAurora eta Eos

Mater Matuta Antzinako Erromako erlijioa eta latinoen erlijioan oro har, goizeko egunsentiko jainkosa izan zen, baita haur jaio berrien, itsasoaren eta portuena ere. Foro Boarioan (abere azokan) zegoen tenplu bat izan zuen. Han ospatzen zen jainkosa honen omenezko jaialdia. Aipaturiko ospakizuna, Matralia deitzen zen, eta emakumeek bakarrik parte har zezaketen. Ospakizun hau, ekainak 11n ospatzen ohi zen. Foe eta Aurorarekin ere alderatu zen.

Ezaugarriak eta santutegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzina-antzinako jainkosa italikoa, Carmentaren oso antzeko ezaugarriak zituena. Egunsentiaren jainkosa bat zen batez ere, eta izaera astral hori ezin hobeto islatzen zen haren Satricum-go santutegian, Lazioko hiri batean, non jainkosa oso leku nabarmena izatera iritsi baitzen. Bertan, eguzki-diskoa buruan duten brontzezko estatuatxoak aurkitu dira, hain zuzen ere, Zipreko Astarte-renagandik oso gertu dagoen ikonografia bati jarraiki.

Garai arkaikoetatik, greziar eta ekialdeko eraginak jaso zituen, bere astro-itxura areagotu zutenak, eta nabigazioaren eta merkataritzaren babesle izaera eman ziotenak, Mediterraneoko antzeko beste jainkosekin identifikatuz, hala nola Feniziako Astarte edo Greziako Leukothearekin. Antzeko fenomenoa ikus daiteke Satricum-eko santutegian eta, batez ere, Pirgin, etruriar Caere/Cerveteri hiriko portuan. Erroma hirian, Mater Matutaren tenplua Foro Boarioan zegoen.

Funtzioak eta erritualak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiotza ere babesten zuen, eta, bere tenpluetako indusketa arkeologikoek agerian utzi dutenez, animalien fetuak eskaintzen zizkioten. Haren jai-eguna Matralia zen, ekainaren 11n; protagonistak emaginak ziren, eta esklaboen parte-hartzea debekatzen zen, bat izan ezik. Mirabe gazte bat zen, argi eta garbi ugalkortasun-erritu baten testuinguruan zartatzen zutena. Batzuek uste dute flagelazioa ere Bona Deako erritualetan egingo zirela. Opilak eskaintzen zizkioten jainkosari, eta bere estatu apaintzen zuten, lehen ezkontza batean zegoen emazte batek bakarrik egin zezakeen betebeharra.

Mitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hari lotutako mito zaharrak zioen jainkosa Ino-Leukotea besterik ez zela, bere buruaz beste egin eta itsas jainkosa bihurtu ondoren Erromara itisi zena. Ovidiok dioenez, Mater Matutak bakante batzuk aurkitu zituen iritsi zenean, Estimula jainkosaren (Semelerekin identifikatutako jainkosa) erritu dionisiako sakratuak ospatzen zituztenak. Baina, Junoren bultzadaz, Inoren etsaia zena Dioniso umearen inude izan zelako, bakanteak haren kontra oldartu ziren. Haren oihuak entzutean, Herkules, handik hurbil zegoena, joan eta askatu zuen. Gero, Evandroren ama Carmentaren esku utzi zuen, eta horrek Erroman gurtza jasoko zuela iragarri zion, baita bere semea ere, Portuno izenarekin ohoratuko zena[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Mater Matuta - Inicio - Diccionario Tesauro de Historia Antigua y Mitología» www.tesaurohistoriaymitologia.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.