Maurice André

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Maurice André
Maurice André (1969).jpg
Bizitza
Jaiotza Alès eta Okzitania1933ko maiatzaren 21a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Baiona2012ko otsailaren 25a (78 urte)
Hezkuntza
Heziketa Conservatoire national supérieur de musique et de danse
Irakaslea(k) Raymond Sabarich
Jarduerak
Jarduerak tronpeta-jotzailea, musika-irakaslea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Conservatoire national supérieur de musique et de danse
Jasotako sariak
Musika instrumentua tronpeta
IMDb nm1693097
http://www.maurice-andre.com

Maurice André (Alès, Frantzia, 1933ko maiatzaren 21a - Baiona, 2012ko otsailaren 25a) frantziar tronpeta-jotzailea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meatzari-familia batean sortu zen, eta tronpeta ikasten hasi zen garai berean hasi zen meatokietan lanean. 1951n, Parisko Kontserbatorioan hasi zituen musika-ikasketak, Sabarich irakasle zuela. Kornetako eta tronpetako lehenengo sariak irabazi zituen. 1953tik 1963ra, ORTFko orkestra filarmonikoan jardun zuen, eta, 1962tik 1967ra, Opera Komikoan. Bakarlari gisa aritzen zen, batez ere, garai hartan, eta berehala hartu zuen ospea mundu osoan. Sariak irabazi zituen Genevan (1955) eta Munichen (1963). 1967tik 1978ra, Parisko Kontserbatorioko irakaslea izan zen, eta, kargu horretan zela, errepertorio barrokoan sartu zuen tronpeta txikia. Ahazturik zeuden hainbat eta hainbat lan barroko eta klasiko berreskuratu zituen Andrék. Selmer etxearekin lan egin du si bemoleko piccolo tronpeta sortzeko. Andréri esker, XX. mendearen amaierako eskola nagusietako bat bihurtu da Frantziako Tronpeta Eskola.

Azken urteetan Urruñan bizi eta Baionako ospitalean hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maurice André Aldatu lotura Wikidatan