Maurits Coppieters

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Maurits Coppieters
Mauricecop675.jpg
Europarlamentaria

1979ko uztailaren 17a - 1981eko otsailaren 11 - Jaak Vandemeulebroucke Itzuli
Barrutia: Dutch-speaking electoral college Itzuli
Hautaketa: 1979 European Parliament election Itzuli
Belgikako senataria


Belgikako Ordezkarien Ganberako kidea


Speaker of the Flemish Parliament Itzuli

Bizitza
Jaiotza Sint-Niklaas1920ko maiatzaren 14a
Herrialdea  Flandria
Heriotza Deinze2005eko azaroaren 11 (85 urte)
Hezkuntza
Heziketa Ganteko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Lantokia(k) Estrasburgo eta Brusela
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Volksunie

Maurits Coppieters (Sint-Niklaas, 1920-Deinze, 2005) politikari flandriarra izan zen, Belgikako zein Europako Parlamentuetako kide izandakoa. Era berean, Volksunie alderdi abertzale flandriarraren politikari nabarmenduenetariko bat izan zen, eta Vlaamse Volksbeweging (VVB) herri-mugimenduaren sortzailetako bat ere.

Historia eta Zuzenbidea ikasi zituen Ganteko unibertsitatean, eta II. Mundu Gerra amaitutakoan Flandriako eskubide nazionalen aldeko borrokan murgildu zen. Vlaamse Volksbeweging mugimenduaren lehendakaria izan zen 1957tik 1963ra arte.

Bere ibilbide politiko luzean Coppieters saiatu zen Flandriako abertzaletasunari ildo progresista bat ematen, eta Europako estaturik gabeko Herri guztien eskubide nazionalen defendatzaile sutsua bihurtu zen. Horrek 1981ean eraman zuen, beste europarlamentari abertzaleekin batera, Europako Aliantza Askea taldea sortzera.

Bere omenez Maurits Coppieters Fundazioa sortu zen 2007an, Europako aniztasun linguistiko eta kulturalaren eta Herri eta pertsonen eskubide indibidual zein kolektiboen alde lan egiten duena.