Max Planck Elkartea
Zientzia Sustatzeko Max Planck Elkartea (alemanez: Max-Planck-Gesellschaft zur Förderung der Wissenschaften e.V. edo MPG) ikerketa zientifikoko institutuen sare bat da Alemanian. Izenak Max Planck ohoratzen du, mekanika kuantikoa hasi zuen fisikari alemaniarrarena. Erakunde honek Kaiser-Wilhelm-Gesellschaft ordezkatu zuen eta irabazi asmorik gabeko erakunde independentea da, Alemaniako gobernu federal eta estatalak sortua. MPG sarea Alemania osoan zehar banatua dago eta zientziaren arlo ezberdinak hartzen ditu. Bere zientzialariek 1948tik irabazitako 16 Nobel saridunekin, eskuarki, Alemaniako oinarrizko zientzien ikerketa erakunderik nabarmenentzat hartzen dute.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |