Mayalen Noriega

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Mayalen Noriega
Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria1982ko otsailaren 19a (42 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia eta igerilaria

Twitter: maiafish Edit the value on Wikidata

Mayalen Noriega (Mexiko Hiria, Mexiko, 1982ko otsailaren 19a) Mexikon jaiotako igerilaria, txirrindulari eta triatleta profesionala da. Gaztaroan Mexikon igerian nabarmendu zen, 22 urte bete arte. Ezaguna da, kirol egokituan atleten gidari lanetan aritzeagatik.[1][2]

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igeriketatik txirrindularitzara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mayalenek, Espainian, Centre Natació Mataró delakoan, oineko bi behatz hautsi zituen 2010ean. Ezbehar horrek igeri egitea eragotzi zion. Izan ere, 2000ko Sidneyko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartzeko zorian egon zen, Mexiko ordezkatuz. Hainbat naziotan bizi ondoren, Espainian berriro ekin zion kirol-jarduerari.[3] Bere entrenatzaileak Josefa Sánchezen gidari izateko aukera proposatu zion, ikusmena zuen kirolari bat bilatzen baitzuen. Ordutik, txirrindularitzan aritu zen, eta ikusmen-urritasuna duten zenbait kirolariren gidaritza lanetan aritu da.[4][5]

Ikusmen urritasuna duten kirolarien gidari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaguna da ikusmen-urritasuna duten atleten «gidaria» delako, bai txirrindularitzakoa - Josefa Benítez Guzmánekin zilarrezko domina lortu zuen 2012ko Londresko Udako Parlinpiar Jokoetan, B motako errepideko txirrindularitzan -, bai triatloikoaSusana Rodríguez Gaciorekin 2012ko Triatloiko Munduko txapelduna izan zen, eta 2016ko Rio de Janeiroko Udako Paralinpiar Jokoetarako sailkapena lortu zuen.[6][7][8][9]

Txirrindulari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestalde, 2012tik hainbat domina lortu ditu pistako txirrindularitzan[10] eta errepideko txirrindularitzan.[11]

Lorpen horien ondorioz 2013an Espainiako kirol-merezimenduaren zilarrezko domina jaso zuen.[12][13]

2013tik 2015eko abuztura, Bizkaia-Durango txirrindulari-taldeko txirrindulari-profesionala izan zen. Bi Italiako Giro amaitu zituen elkarren segidan, eta 2. postua lortu zuen Espainiako Errepideko 2013ko Txapelketan.[14][11][15]

Halaber, ziklo-krosa egiten du, maila nazionalean emaitza onak lortuz eta mendiko txirrindularitzan, besteak beste, Titan Deserteko parte-hartzailea izan da.[2][16][17][18][19][13]

Palmaresa txirrindularitzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012 (amateur gisa)

  • 2. postua Espainiako Erlojupeko Txapelketan
  • 3. postua Espainiako Taldekako Jarraipen Txapelketan (Elisabet Bru eta Alba Diezekin batera)
  • 2. postua Espainiako Scratch Txapelketan

2013

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

21 urterekin, 2003an, Australian bizi zela, Fear Factor México lehiaketa irabazi zuen. 22 urterekin Espainian bizitzen hasi zen.[4][3][2]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2013an Espainiako kirol-merezimenduaren zilarrezko domina jaso zuen.[12][13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Nadadores mexicanos cruzarán el Estrecho de Gibraltar en traje convencional. 4 de julio de 2008.
  2. a b c Entrevista con Mayalen Noriega. 5 de noviembre de 2011.
  3. a b Emilia Morales Valentín. (25 de julio de 2003). Mayalen superó su miedo a las tarántulas”. .
  4. a b Mayalen Noriega: “La guía siempre tiene que ir un paso por delante”. 24 de junio de 2015.
  5. Josefa Benitez y María Mayalen Noriega, representantes españolas en el tándem femenino. 28 de agosto de 2012.
  6. MAYALEN NORIEGA BELASTEGUIGOITIA. .
  7. Paralímpicos Londres 2012-Ciclismo-Josefa Benítez y Noriega logran la plata en tándem femenino. 8 de septiembre de 2012.
  8. Ramón Estévez. (23 de octubre de 2012). Susana Rodríguez e Mayalen Noriega, campionas do mundo de triatlon paralímpico. .
  9. Rodríguez y Noriega clasifican a España en triatlón PT5 para los Juegos. 21 de marzo de 2016.
  10. Balears da un golpe de autoridad. 19 de septiembre de 2012.
  11. a b Maria Mayalen Noriega Belausteguigoitia. .
  12. a b El recuerdo a María de Villota marca la entrega de Reales Órdenes al Mérito Deportivo. 8 de septiembre de 2012.
  13. a b c Alfonso Blanco Criado. (4 de febrero de 2016). Mayalen Noriega ficha por el BH GN6 Cycling Team. .
  14. NORIEGA BELAUSTEGUIGOITIA Maria Mayalen. 8 de septiembre de 2012.
  15. NORIEGA BELAUSTEGUIGOITIA Maria Mayalen-All. 8 de septiembre de 2012.
  16. Diego Tamayo, ganador de la Titan Desert con Zarabici-Trek. 3 de mayo de 2015.
  17. Anna Ramírez s'imposa amb autoritat a la duríssima Titan Desert. 3 de mayo de 2015.
  18. Antonio Cáceres. (17 de diciembre de 2014). Otra estrella para Bicilocura. .
  19. Josef Ajram. (10 de diciembre de 2015). JOSEF AJRAM ENTREVISTA A MAYALEN NORIEGA. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]