Ziklo-kros
- Artikulu hau Landan barna egiten den txirrindularien lasterketari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kros (argipena)».
Ziklo-krosa moldatutako errepideko bizikleta batez errepidea, zelaiak eta hainbat oztopo zeharkatuz egiten den txirrindularitzako kirol-diziplina da. Bizkletak takodun gurpilak izaten ditu, bidean aurki daitezkeen azalera latz eta labainkorretan ibiltzeko. Denboraldia urritik otsaila arte luzatu ohi da. Lasterketak 60 minutukoak izaten dira, 2.5 eta 3km tartean dituen zirkuitu bati itzuliak emanez. Ziklo-kros zirkuitu batek errepidea, zelaia eta korrika egiteko lekuak izan behar ditu, beti ere UCI organismo erregulatzaileak ezartzen dituen arauen barne, hala, gutxienez zirkuitoaren %90 bizikletaren gainean egiteko gai izan behar dira txirrindulariak, bestela lasterketa bertan behera gera daiteke.
Ziklo-kroserako erabiltzen den bizikleta errepiderako erabiltzen denaren oso parekoa da, takodun gurpilak eta aldaketa oso txiki batzuk izan ezik. Lasterketan zehar, txirrindulari batek bizikleta aldatzeko aukera dauka, bai zikintasunagatik edo matxuragatik, zirkuituan zehar bi aldaketa gune izateko derrigortasuna dago.
Txapelketa Nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txapelketa nazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ziklo-kroseko Euskal Herriko txapelketa
- Ziklo-kroseko Espainiako Txapelketak
- Ziklo-kroseko Belgikako Txapeketak
- Ziklo-kroseko Herbehereetako Txapelketak
- Ziklo-kroseko Italiako Txapeketak
- Ziklo-kroseko Txekiako Txapeketak
- Ziklo-kroseko Suitzako Txapeketak
- Ziklo-kroseko Alemaniako Txapeketak
- Ziklo-kroseko Frantziako Txapelketak