Mazlum Doğan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mazlum Doğan
Bizitza
JaiotzaKarakoçan (en) Itzuli, 1955
Herrialdea Turkia
Lehen hizkuntzaturkiera
HeriotzaDiyarbakır1982ko martxoaren 21a (26/27 urte)
Heriotza moduasuizidioa: autoimmolazioa
Hezkuntza
HeziketaHacettepe University (en) Itzuli
Hizkuntzakturkiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaKurdistango Langileen Alderdia

Mazlum Doğan (Seydan, Mazgirt, Dersim probintzia, 1956Diyarbakır (Turkia), 1982ko martxoaren 21a) kazetaria, Kurdistango Langileen Alderdiaren kide sortzailea izan zen. Espetxean hil zen, kurduen artean martiria izanik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uludağ Unibertsitateko Hezkuntza Fakultatean ikasi zuen eta ondoren Ankara Hacetteme Unibertsitateko Ekonomia Sailean ikasi zuen. 1976an ikasketak utzi zituen eta buru belarri ikasle mugimenduetan sartu zen. Serxwebûn (Independentzia) PKKren lehen egunkariaren argitaratzailea izan zen.

Atxiloketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979an atxilotu zuten erakunde terrorista bat sortu eta liderra izateagatik. Salaketen arabera, Dyarbatır estatu Ospitale bateko kide bati ihes egiten lagundu omen zion eta nortasun agiriak faltsutzeagatik atxilotu zuten.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doğan kazetari kurduak su eman zion Amedeko espetxeko bere ziegari, Noruz egunez, bere buruaz beste eginez. Noruz egunean (Newroz kurduen artean) urte berria ospatzen dute kurduek eta horretarako suak pizten dituzte. Turkiako estatu kolpe militarraren eta espetxe horretako bizi baldintza negargarrien aurkako protesta izan zen. Presondegi hori ezaguna da torturak praktikatzeagatik, eta preso ugari hil ziren bertan. PKK-ko presoek borrokaldia abiatu zuten giza eskubideen urraketak salatzeko, baina munduak jaramonik egin ez, eta borroka zabaltzeko beste modu bat bilatu nahi izan zuen Doğanek. Egun, kurduen martirien artean oso garrantzitsua da.[1]

Alevis taldekoa zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]