Mbaipy
Mbaipy | |
---|---|
jaki | |
Historia | |
Jatorria | Paraguai |
Mbaipy (guaranierazko ahoskera: [ᵐbaipɨ]) delakoa Paraguaiko eta Argentinako ipar-ekialdeko jaki tipikoa da. Morokilaren antza badu ere, jaki honen jatorria bestelakoa da. Mbaipya morokila baino antzinagokoa da. Izan ere, artoa Amerikako jatorrizko landarea da. Gainera, bertako biztanleek arto-irina erabiltzen baitzuten janaria prestatzeko lehen europar kolonizatzaileak Amerikara iritsi aurretik.
Orokorrean ehoketa fineko arto-irin horia erabiltzen da. Hala ere, hainbat aldaera ditu prestatzeko erabiltzen den irinaren arabera (arto horia, arto zuria edo manioka-irina).
Artoa, manioka eta batata bezalako elikagaiak guaranien dietan oinarrizkoak zirenez, mbaipya jaten zuten espainiar kolonizatzaileak heldu aurretik. Hala ere, gaur egungo mbaipya baino osagai gutxiagoarekin jaten zuten.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mbaipyaren oinarrizko osagaia arto-irin horia da; hala ere, aldaera batzuek arto-irin zuria, manioka-irina edo gari-irin zuria erabiltzen dute. Horiei gehitzen zaizkie tipula bezalako barazkiak, gazta eta okela zatiren bat: oilaskoa, charkia edo txorizo gorrixka (gaztelaniaz: chorizo colorado). Landaguneetan oilaskoarekin eta charkiarekin jan ohi da. Hiriguneetan, berriz, txorizo gorrixkarekin.