Mel Powell

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mel Powell
Martha Scott Mel Powell 3.jpg
Bizitza
Jaiotza Bronx1923ko otsailaren 12a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Sherman Oaks1998ko apirilaren 24a (75 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Martha Scott  1998)
Hezkuntza
Heziketa Yale Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea piano-jotzailea, musikagilea, musikologoa, musika-irakaslea eta jazz musikaria
Enplegatzailea(k) Queens College, City University of New York
Jasotako sariak
Genero artistikoa jazza
Musika instrumentua pianoa
IMDb nm0694232

Mel Powell (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1923 - 1998) musikaria izan zen, musikagilea, piano-jotzailea eta musika-irakaslea. 1990eko Pulitzer saria irabazi zuen Duplicates bi piano eta orkestrarentzako kontzertuko musikarengatik. Bere konposizioetako askotan hamabi tonuko teknika modernoak erabiltzen zituen. Halaber, musika elektronikoko aitzindarietako bat izan zen. Powellen konposizio nagusiak Filigree Setting (1959) eta Haiku Setting (1960) dira, lau hari-tresnatarakoa aurrenekoa, eta ahots eta pianorako bigarrena.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piano-jotzaile eta musika-moldatzaile gisa hasi zuen bere musika karrera, Benny Goodmanen orkestran, 1942tik 1944ra bitartean. Gero, aire-armadako Gleen Miller Army Air Force Banden jo zuen. 1940ko hamarraldiaren bukaeran, jazz-jotzaile onenetako bat zen. Dena dela, jazz-ikasketak alde batera utzita, musika klasikoko ikasketak egin zituen (1952), Yale Unibertsitatean, Paul Hindemith musikagilea irakasle zuela. 1950eko hamarraldiaren erdialdean eskolak eman zituen Mannes Collegen, New Yorkeko unibertsitate-hirian. Yalera itzulita, eskolak eman zituen 1957tik 1969ra; gero konposizio-fakultateko zuzendari izan zen, bai eta Estatu Batuetako musika elektronikoko lehen estudioetako batekoa ere. 1969an eskolak ematen hasi zen Kaliforniako Arte Institutuko musika-eskolan, eta eskolako dekanoa izan zen 1970eko hamarraldian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]