Melchior Paul von Deschwanden

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
San Antonio, Urtijëi

Melchior-Paul von Deschwanden (1811ko urtarrilaren 10a – 1881eko otsailaren 25a) suitzar margolaria izan zen. Batik bat erlijio gaiak margotu zituen.

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stansen jaioa, Nidwaldengo Kantoian. Aita Johann Baptist Deschwanden eta ama Regina Luthiger zituen. Erromatar katolikoa eta ezkongabe bizi izan zen.

Prestakuntza Artistikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako marrazketa ikaskideak ondoko hauek izan zituen: Louis Victor von Deschwanden, Johann Kaspar Moos (1825-1826), Daniel Albert Freudweiler eta Johann Caspar Schinz (1827). Ondoren Munichko Akademian ikasi zuen (1830). Lausanara frantsesa ikastera joan zen (1835-1836), eta etxera itzultzean (1838-1840) Florentziako Akademian burutu zituen ikasketak. Han zegoela gizonezko bat biluzik egindako margolan bati esker sari bat irabazi zuen. Fra Angelicoren lanen jarraitzailea izan zen.

Erlijio Margolaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Friedrich Overbeck nazaretarra ezagutu ondoren, erlijio pintura besterik ez egiteko erabaki sendoa hartu zuen. Suitzara itzuli ostean, lehendabiziko erlijio margo agindu bat jaso izan zuen, hots, Luzernako San Pedro kaperako erretaula egiteko agindua. 1842an Düsseldorf eskolako margolari kideak ezagutu eta Edward Steinle austriar artistaren lanarekin mirestuta gelditu zen; Edward Steinle nazaretar zeritzoten margolaria zen eta erlijio gaiak margotzen zituen. 1845an Munich-eko St. Louis elizan Peter von Corneliusen margoak ikusi zituen, nazaretar jarraitzailea ere eta honen ikaslea izan zen Wilhelm von Kaulbachekin elkartu zen. Erretratuak egiteko dohaina bazuen ere, erlijio margoak egiteari ekin zion, konposizio ulerkor bakunak eginez. Deschwandenek 2.000 lan inguru margotu omen zituen eta 40 urtez Suitzako erlijio pinturetan gailendu zen, bai Katoliko eta bai Protestanteen aldekoak, biak ala biak bere lana estimatzen baitzuten. Hala bada, bere lana mundu osoan barrena zabaldu zen eta haren lanak Annapolis, Maryland eta Kentuckyn ere aurki daitezke. Horrez gain bere lana litografien bidez ere asko hedatu izan zen.

Ikasleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasle ugari izan zituen, besteak beste Stans Adalbert Baggenstos, eta Adolfo Müller-Ury, azken honen besoetan 1881eko otsailean zendu zela dokumentatuta dago.

Deschwanden Memorial[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1993 urtean antzinako Nidwaldner Kantonalbank lorategiaren parean Stanser Blaesi (1903-1979) eskultoreak egindako Deschwandenen omenezko monumentua dago.