Melite
Itxura
Greziar mitologian Melite izeneko zenbait pertsonaia daude:
- Hoplesen alaba bat, Meta ere deitua, Atenasko errege Egeoren lehen emaztea izan zena. Bere senarrari oinordeko bat eman ezinik, honek arbuiatu egin zuen eta Kaltzioperekin ezkondu zen, honekin ere semerik izatea lortu ez zuelarik. Honegatik Egeok Afrodita jainkosa berarekin haserretuta zegoela pentsatu zuen eta aipaturiko jainkosaren gurtza sartu zuen Atenasen mesede egin ziezaion.
- Egeo ozeanidaren alaba bat, naiadea Kortziran. Herakles feaziarren herrialdera joan zenean Nausitook bere seme-alabak hil izanagatik purifika zezan, Meliterekin topo egin zuen eta honekin Hilo izan zuen, hilearren heroi eponimoa
- Erasino ozeanidaren alaba bat, Britomartis Argosen hartu zuena.
- Nereidetako bat, Nereo eta Dorisen alaba.
|
Hau argipen orri bat da, izen bera izan beharko luketen artikuluak desberdintzeko. Hona barne esteka baten bidez iritsi bazara, mesedez itzul zaitez hara eta zuzen ezazu esteka, artikulu egokira eraman dezan. |