Mentuhotep II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mentuhotep II.a, Kairoko Egiptoar Museoa
Mentuhotep II.a. Baxuerliebea

Nebhepetra Mentuhotep edo Mentuhotep II.a, Egiptoko XI. dinastiako bosgarren faraoia izan zen, eta 50 urte inguruz gobernatu zuen, K.a. 2046tik K.a. 1995 arte, Jürgen von Beckerathen arabera, eta, historialariek, Egiptoko Inperio Ertainaren sortzailetzat jotzen dute.

Bere aita Intef III.aren oinordekoa izan zen. Bere jaiotza izena Mentuhotep zen, eta "Montu pozik dago" esan nahi du. Nebhepetra, "Raren lemazain jauna" bezala koroatua izan zen, bere erregealdian, titulatura hiru aldiz aldatu zuen arren.

Egipto guztia bere agindupean bateratzeko gerra hasi zuen, Tiniseko nomoko matxinada zanpatu zuen, Asiuteko nomoko gobernaria kargutik kendu zuen, Niloren delta imbadotzem saiatzen ari ziren asiar beduinoak kanporatu zituen eta Tebas, erresumako hiriburu politiko bihurtu zuen.

Herrialdea bateratu ondoren, erregearen autoritatea berrezarri zuen. Zentralizazio gogorreko politika bat hasi zuen eta funtzionario altu talde bat izan zuen, konfiantza osokoak, administrazio zentrala eta probintziala kontrolatzeko: chaty kargua berragertu zen, botere zentrala zuzentzen zuena eta Iparraldeko Gobernaria kargua sortu zen, agintaritza banatzen zuena Hegoaldeko Gobernaria eta Ekialdeko Basamortuetako Gobernariarekin.

Nomo gobernari leialak saritu zituen, eta, erregeak errespetatuak izan zirenez, euren lurraldeetako benetako jauntzat hartzen zuten euren burua, euren pribilegioak mantentzen baitzituzten eta autonomia handiarekin jokatzen jarraitzen baitzuten, nominalki, faraoia, gobernari goren eta Raren seme bezala onartzen zuten arren.

Egoera ekonomikoak oparotasuna bizi izan zuen, batez ere Goi Egipton.

Mendebaldeko basamortuko libiarren aurka borrokatu zuen, baita Sinaiko nomaden aurka ere, Sinaiko eskualdearen domeinua ziurtatuz, baita bertako meatzeen esplotazioa ere. Itsaso Gorrirako karabana ibilbideak ere berrireki zituen. Nubian kanpainak antolatu zituen Uauat eskualderaino eta bigarren urjauziraino ezarri zuen kontrola. Niloko deltako eta Nubiako mugak sendotu zituen.

Hil zenean, Deir el-Baharin eraikitako tenplu-mausoleoan lurperatua izan zen.

Beranduagoko garaietan, Mentuhotep, Tebasen, jainko bezala gurtua izan zen.

Bere garaiko testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mentuhotepek, Elefantinan bere aita Intef III.ak hasitako zaharberritze lanekin jarraitu zuen. Abidosen, Osirisen tenpluko eraikin erantsiak eraiki zituen. Tod eta Hermontiseko Montu jainkoaren tenpluak edertu zituen.

Deir el-Baharin eraikitako Mentuhotep II.aren hil tenpluaren hondakinak

Eraikinak

  • Deir el-Baharin eraikitako tenplu mausoleoa
  • Elefantinako Sateten tenpluaren berreraikitzea
  • Tenpluko eraikina, Toden

Bere izena, honako hauetan grabatua aurkitu da


Aurrekoa
Intef III.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko XI. dinastia
Ondorengoa
Mentuhotep III.a
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mentuhotep II.a Aldatu lotura Wikidatan