Mertxe Mugika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mertxe Mugika
Mertxe-Mugika Berria.png
AEKko idazkari nagusia

2006 - 2019
Bizitza
Jaiotza Elorrio1963  (55/56 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak irakaslea
Enplegatzailea(k) Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea

Mertxe Mugika (Elorrio, Bizkaia, 1963) AEK-ko irakaslea da, pertsona helduak Alfabetatzeko eta Euskalduntzeko Koordinakunde horretan 2006tik 2019ra idazkari nagusia izan da.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AEK-n zuzendari izan baino lehenago bertako irakasle izan zen. Bere 13 urteko agintaldian, ikasleen kopuruari dagokionez, AEK helduen euskalduntze alfabetatzean aritzen den elkarterik garrantzitsuena izatera iritsi da eta, administrazio-banaketak gaindituz, Euskal Herria osoan lan egiten duen bakarra. Ehun euskaltegi eta gau-eskola baino gehiago ditu, eta 600 bat irakasle.[2]

AEK-k bi urterik behin antolatzen Korrika inoiz baino onarpen handiagoarekin, eta parte-hartze handienekin aritu izan da Mertxe Mugikaren gidaritzapean. Gainera AEK eta normalizazio prozesua oso egoera interesgarrian zeuden Mertxe Mugikaren kudeaketaren azken urteetan, ikasleen gorakada izan zen: herritar gehiagok jotzen zuen euskaltegietara, eta euskara praktikatzeko egitasmoetara ere. Baita normalizazio-egitasmoetan edota aktibazio-ekimenetan ere.[3][4][5]

Hala ere, Irakaslegoa osatzeko zailtasunak aurkitzen zituzten AEKn, irakasleen lan-baldintzetan prekarietatearen seinaleak aurkitzen baitziren "08:00etan hasi eta 22:00etan amaitu, hurrengo urtean ez dakizu non ibiliko zaren..." Mugikak une gozo gisa gogoratu zuen 2017ko Korrika, kilometro bat euskalgintzako eragileek eta erakundeetako ordezkariek elkarrekin egin zutenean. Argazki berezia izan zen, geroko urratsen aurrekaria. «Irudi hura betiko geratuko zait iltzatuta buruan». 2019ko urrian Alizia Iribarren izango da AEK-ko idazkari nagusia. Aldaketa izango da AEKrentzat Iribarren Tuteran (Nafarroa) bizi da-eta. 2019ra arte Erriberako AEKren arduraduna izan da.[3][6][7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Hamaika Telebista» www.hamaika.eus . Noiz kontsultatua: 2019-07-16 .
  2.   «Mertxe Mugika: 'Ikasi, erabili eta eginarazo, horrexek dira botikarik onenak'.» bizkaie.biz . Noiz kontsultatua: 2019-07-16 .
  3. a b   «Mertxe Mugikak koordinatzaile nagusia izateari utziko dio urrian» www.aek.eus . Noiz kontsultatua: 2019-07-15 .
  4.   «Mertxe Mugika: 'Kilometro salmenta inoiz baino hobeto joan da'» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-07-16 .
  5.   «Mertxe Mugika (AEK-ko koordinatzaile nagusia): «Korrika da egun jende gehien biltzen duen ekimena Euskal Herrian»» El Diario Vasco 2019-04-04 . Noiz kontsultatua: 2019-07-16 .
  6.   Goikoetxea, Garikoitz «Zubiak lekuko» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-07-15 .
  7. (Gaztelaniaz)  «Alizia Iribarrenek Mertxe Mugika ordezkatuko du AEK-an . Noticias de Navarra» Noticias de Navarra . Noiz kontsultatua: 2019-07-16 .

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]