Edukira joan

Alizia Iribarren

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alizia Iribarren
2019. urtean, AEKren matrikulazio-kanpainaren aurkezpenean.
AEKko koordinatzaile nagusia

2019 -
Bizitza
JaiotzaElizondo, 1976 (47/48 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakirakaslea
Enplegatzailea(k)Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea

Alizia Iribarren Andueza (Elizondo, Nafarroa, 1976) AEKko irakasle ibilitakoa da Tuteran, pertsona helduak Alfabetatzeko eta Euskalduntzeko Koordinakunde horretan 2019tik koordinatzaile nagusia da.[1]

Elizondon jaio bazen ere, hamar urte zituenetik Tuteran bizi da. Bertan egin ditu 25etik gora urte AEKn: irakasle hazi zen; gero Erriberako arduraduna izan zen, eta bertatik bertara ezagutu eta parte hartu du Errigora ekimenaren sorreran[2]; azken urteotan, Nafarroako AEKren koordinazio-lanetan aritu izan da. 2019ko urriaren 1etik, AEKren euskaltegietako ikasturte hasierarekin batera.

AEKren aurreko koordinazio-buru izan zen Mertxe Mugikak hiru zeregin utzi zizkio: batetik, hizkuntza politika ofizialak azkartzea. Bestetik, euskalduntzea: baliabide gehiago lortzea, eta administrazioa eta lan eremua euskalduntzea: "Hor berandu baino lehen azkartu behar da lana". Eta hirugarrenik hizkuntza eskubideen ageriko gabeziak.[3] Baina Koronabirus pandemiak arazo larri berriak sortu zituen 2020an. Hezkuntzako beste alor batzuetan bezalaxe euskaltegietan ere ezinbestean egokitu behar izan zuten ikasketa prozesua egoera berrira. Aurrez aurreko eskolak egun gutxitan moldatu zituzten online emateko, baina ikasle guztiek ez zituzten baliabide egokiak eskura eta eziaalegin bereziak bideratu behar izan zituzten haiekin.[4]

Euskaraldiaren balorazioan, Lorea Agirreren nahiz Maialen Lujanbioren hitzekin jostatuz, AEKren asmoak azaldu zituen, 2020ko abenduan: mota guztietako eragileak konpromisoetatik ekintzetara eramateko xedea, alegia. [5][6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Alizia Iribarren Andueza, dagoeneko hasi da AEKren koordinatzaile nagusiaren arduran - : Euskal Herriko AEK» www.aek.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  2. «5. urteurreneko udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-11-17).
  3. Goikoetxea, Garikoitz. «Alizia Iribarren izango da AEK-ko koordinatzaile nagusia» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  4. «Azterketak egiteko zain, ikasturte berriaren kezkaz» Euskal Irrati Telebista 2020-05-05 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  5. «Konpromisoetatik, ekintzetara; bazterretik, plazara - : Euskal Herriko AEK» www.aek.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
  6. Andueza, Alizia Iribarren. «Konpromisoetatik, ekintzetara; bazterretik, plazara» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]