Michael Joseph Savage

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michael Joseph Savage


23. Zeelanda Berriko lehen ministroa

1935eko abenduaren 6a - 1940ko martxoaren 27a
George Forbes - Peter Fraser
8. Minister of Foreign Affairs (en) Itzuli

1935eko abenduaren 6a - 1940ko martxoaren 27a
George Forbes - Frank Langstone
24. Minister for Māori Development (en) Itzuli

1935eko abenduaren 6a - 1940ko martxoaren 27a
George Forbes - Frank Langstone
Zeelanda Berriko Legebiltzarkidea

1940ko martxoaren 27a - Peter Carr (en) Itzuli
Barrutia: Auckland West (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaTatong (en) Itzuli1872ko martxoaren 23a
Herrialdea Zeelanda Berria
HeriotzaWellington1940ko martxoaren 27a (68 urte)
Hobiratze lekuaBastion Point (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: ondesteko minbizia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta diplomazialaria
KidetzaNew Zealand Council of Trade Unions (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaarrazionalismoa
erromatar katolikoa
Alderdi politikoa Zeelanda Berriko Alderdi Laborista

Michael Joseph Savage (Tatong, Victoria, 1872ko martxoaren 23a - Wellington, 1940ko martxoaren 27a) zeelandaberritar politikaria izan zen. Zeelanda Berriko lehen ministroa izan zen 1935etik hil zen arte.

Australian jaio eta Zeelanda Berrira emigratu zuen 1907an. Mugimendu sindikalistan oso aktiboa izan zen eta 1916an Alderdi Laboristaren sorrera bultzatu zuen.

Parlamentuko kidea 1919tik, Alderdi Laboristaren buru izan zen 1935eko hauteskunde orokorretako lehen garaipenean. Gobernuan, susperraldi ekonomikoko politikak eta gizarte-ongizateko programa bat gauzatu zituen. 1938an laboristen hauteskunde-garaipena zabaldu zuen eta 1939an Alemaniari gerra deklaratu zion. Hurrengo urtean hil zen karguan, eta Peter Fraserrek hartu zuen lehen ministro postua.

Lehen ministro izan zen hiru erregeren erregealdian: Jurgi V.a, Eduardo VIII.a eta Jurgi VI.a.